Gure webgunean ANDORRAKO 33 OPENARI buruzko informazioa jarri artean non gure taldekide batek parte hartu duen, azkeneko bi asteetan gure beste taldekide batzuek parte hartu duten txapelketen berri ematen dizuegu:

ERRENTERIAK PARTIDA AZKARRETAKO XV TXAPELKETA. XII. GERARDO ELCANO OROIGARRIA (Errenteria)
Errenteriako Madalenetako jaietako txapelketa bertako Fomento A taldeak irabazi zuen eta emakumeez osatutako taldean izan genuen gure klubeko Andrea Mahalean. Emakume Xakelariak izeneko taldean Gros XT-ko Estibaliz Apellaniz, Miriam bere Ahizpa gaztetxoa eta Julia Vidashenko parte hartu zuten, hala nola, Donostiako Emakumeen Etxeko bi kide, Carmen Vicente eta Daniela Valera.
22an Maddalen auzoko jaietan Hondarribian burutu beharreko aldibereko partidak bertan behera geratu ziren egin zuen eguraldi kaxkarra zela eta, beste batean izan beharko!
MAR DE PLATAKO EUSKAL ETXEKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETA (Argentina)
Ander Palavecino Argentinan darrai eta uztailaren 25ean, Mar de Platako Euskal Etxean antolatutako partida azkarretako txapelketan izena eman zuen eta 2/7 puntu lortu ere.
XXX. SANTIAGOKO TXAPELKETA – J.M. EZKAI OROIGARRIA (Villabona)
Pasa den igandean, uztailaren 26an, goizean, Santiago jaietako Villabonako txapelketa burutu zen eta bertan izen genuen, F.J. Torres, Daniel Garmendia, Ricardo Campos eta Ibai Dorronsoro osatzen zuen taldea, zein lan txukuna egin eta gero, merituzko 5. postua lortu zuen. Txapelketa etxeko taldeak irabazi zuen, Villabona A-k.
Villabona Xake Joku Elkarteko webgunera lotura: hemen
FRANDOVINEZEKO IX TXAPELKETA (Burgos)
Bestetik, aurreko urteetan egin duten antzera, Mikel eta Ander Tafall Burgosko Frandovínez txapelketa jokatzera joan ziren. Gure lagun eta taldeko jokalari ohia den Jesus Iruzubietak irabazi zuen txapelketa eta gure taldekideek lan txukuna egin ondoren, Ander Tafallek bigarren postua lortu zuen Sub-14. sailkapenean eta Mikel Tafallek bigarren postua lortu zuen, ELOrik gabekoen zerrendan.
Txapelketako emaitzetara lotura (chessresults): hemen.
G.P. IRETZA SAGARDOTEGIA (Donostia)
Pasa den asteazkenean, uztailaren 29an, “G.P. Iretza Sagardotegia” Gizarte Multitxapelketa amaitu zen, bigarren jardunaldia jokatu eta gero, bertako txapelduna Iñigo Galarza izan zen 6/6 egin ondoren, bigarren, Javier Dominguez, 5 punturekin eta hirugarren Jose Angel Burgaña 4,5 punturekin. Gure taldekidea de Carlos Pascualek 11. postua lortu zuen, 3 puntu egin ondoren eta konbinatuan 14. postua lortu zuen 3,5 punturekin.
Multitxapelketa Carlos Berdotek irabazi zuen, lehen ngoan txapela lortu eta bigarrenean 4. postua lortu eta gero. Aritz Izagirre 2. postua lortu zuen, 13 punturekin eta Iñigo Galarzak 3. postua lortu zuen, konbinatuan 10 puntu egin eta gero.
Antolatzailearen webgunera lotura: hemen