Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.

Gaur goizean, 2015eko abuztuaren 30a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua V. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 44 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Nazioarteko maisu (MF) bat eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako 12 jokalarik parte hartu dute.
Partidetan Iker Arrik ateratako argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, batalla taldeko Carlos Cruz-López irundarrak txapelketa irabazi du, puntuetara berdindutako beste lau jokaliek baino desenpate hobeagoa izan duelako . jarrain sailkapen naguiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu, ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen
Rk. | H.Z. | Abizenak, Izena | Elo | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 1 | Cruz-Lopez Claret, Carlos FM | 2304 | 5.0 | 23.5 | 15.5 | 17.5 |
2 | 8 | Torres Ganuza, Francisco Javier | 2097 | 5.0 | 22.5 | 14.5 | 20.0 |
3 | 6 | Jimenez Almeida, Luis David | 2132 | 5.0 | 20.5 | 14.0 | 16.0 |
4 | 18 | Carrascal Rosal, Alberto | 1871 | 5.0 | 19.5 | 14.5 | 16.0 |
5 | 3 | Mayo Martinez, Manuel | 2195 | 4.5 | 22.0 | 14.5 | 17.5 |
6 | 7 | Dominguez Ofretorio, Javier | 2126 | 4.0 | 24.5 | 18.0 | 17.5 |
7 | 5 | Olaizola Ortega, Luis | 2134 | 4.0 | 23.5 | 16.0 | 17.0 |
8 | 12 | Galarza Cenzano, Inigo | 2025 | 4.0 | 20.5 | 14.5 | 14.5 |
9 | 2 | Serras Uria, Antonio | 2234 | 4.0 | 20.5 | 13.0 | 14.5 |
10 | 9 | Tornay Gomez, Josu | 2079 | 4.0 | 19.5 | 13.5 | 15.0 |
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.
Jarraian V. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea), 150€, bi lagunentzako Hondarribiko paradorean gaua, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Carlos Cruz-López Claret
2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala), 75€, Hiruzta txakolin botilaeta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Francisco Javier Torres Ganuza
3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia), 50€, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Luis David Jiménez Almeida
Bestelako Sariak:
16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Marina Zuñiga Arrarás
Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Carlota Aramendia Ybarra
1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra, Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Pablo Zuñiga Catalán
60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra eta Hiruzta txakolin botila eta Eroski Center eta Ajedrez Actualek emandako opariak: Pedro Viñal Gutiérrez
Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Mikel Tafall Soreasu

Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea), Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan baititu.
Hondarribik jaiak 201eko egitarau osoa: hemen
Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek ondorengo entitateen laguntza estimagarria izan du.
Guztiei mila esker!