Ramon Noguesen emaitza ona Sant Bartomeuko txapelketan, gure txapelketarako 18 leku geratzen direnean

(leer en castellano)

Ramon Nogues Menorcan oporretan dago eta pasa den abuztuaren 14an, Ferreries herrian, Sant Bartomeuko jaietan urtero jokatzen den txapelketan parte hartu zuen. Menorcako Blitz Zirkuitoko txapelketa den honetan zegoela nor topatuko zuen, Carlos Pastor, La Salle Irungo jokalari ohi, gure klubeko lagun handia.

20150814_195756Torneig de Sant Bartomeu delakoa bederatzi txandetako suitzar sisteman jokatzen den txapelketa da, partidak 4 minutuko partidako jokaldi bakoitzeko 4 segunduko gehitzea duen erritmoarekin jokatutakoa. Bertan 37 jokalari parte hartu zuten, batez ere bertako jokalariek eta gure ordezkariaren antzera turista batzuk. Txapelketa David Pons jokalariak irabazi zuen, 9 partidatan 8 puntu lortu eta gero, bigarrren Carlos Pastor izan zen, 7,5 puntu lortu eta gero. Eta hirugarren postuan Ricard Brusi geratu zen 6,5 punturekin. Ramon Noguesek 9. postua lortu zuen, baina, egindako lan txukuna kontuan izanda postu hobexeago merezi zuela dirudi.

Txapelketako sailkapena (ChessResults): hemen

Ramonek antolatzailearen lan txukuna goraipatu digu, Guillem Simó, osopertsona atsegina eta adeitusa dela azalduz. Zorionak txapelketagatik!

Antolatzailearen webgunerako lotura, txapelketako kronikara: hemen

TORNEO-DE-AJEDREZ-2015Bestalde, gure Hondarribiko Gaztelua V. Aktibo Txapelketarentzako izen ematea abian dagoela gogoratzen dizuegu. Dagoeneko ditugun 50 lekuentzako 32 izen emate eskaera izan ditugu. Parte hartu nahi baduzu, arin ibili!!

Oinarriak eta bestelako informazioa: hemen

One thought on “Ramon Noguesen emaitza ona Sant Bartomeuko txapelketan, gure txapelketarako 18 leku geratzen direnean”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s