2015eko irailaren 27an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-16 txapelketa (hamasei urte beherakoentzat) burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-16 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistemak taldeen arteko partiduaren garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Berdinketa hausteko sistema moduan tablero guztien puntuen batura erabili zen. Arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.
Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno,Ander Tafall, Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten. Eta baita lortu ere, txapelketako lehen postua lortu zelarik.
Sailkapen Nagsuia:
Rk. | H.Z. | Taldea | Partidak | + | = | – | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 4 | Marlaxka | 4 | 3 | 1 | 0 | 7 | 10.5 | 0 |
2 | 5 | Ansoain | 4 | 3 | 0 | 1 | 6 | 11.5 | 0 |
3 | 7 | Martintxo | 4 | 2 | 2 | 0 | 6 | 10.5 | 0 |
4 | 1 | Gros | 4 | 2 | 1 | 1 | 5 | 10.0 | 0 |
5 | 2 | Abadiño | 4 | 2 | 1 | 1 | 5 | 9.0 | 0 |
6 | 6 | Mikel Gurea | 4 | 1 | 2 | 1 | 4 | 9.5 | 0 |
7 | 8 | Conteneo Haitzak | 4 | 2 | 0 | 2 | 4 | 7.0 | 0 |
8 | 10 | Santurtzi | 4 | 2 | 0 | 2 | 4 | 5.5 | 0 |
9 | 9 | Altzaga Leioa | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 6.0 | 0 |
10 | 3 | Sestao | 4 | 1 | 0 | 3 | 2 | 5.0 | 0 |
11 | 11 | Barakaldo | 4 | 1 | 0 | 3 | 2 | 3.5 | 0 |
Lehen hiru sailkatuen argazkiak



Chessresults Txapelketako datuak: hemen
Argazkiak: Mikel Tafall eta Goio Uriarte