Igandean, irailaren 13an, Eugiko VI. Xake Jaialdia izan genuen, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko kontzejuak antolatuta.
Goizean gaztentxoentzako banakako bi txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. Batean SUB-8 eta SUB-10 adineko jokalariak aritu baziren, bestan SUB-12, SUB-14 eta SUB-16 adineko gazteak.
Klubetik Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga joan ziren eta SUB-12, SUB-14 eta SUB-16 jokalariek biltzen zuen txapelketan aritu zirren txukun, horrela, hurrenez hurren 10., 12. eta 14. postuak lortu zituztela.
Arratsaldean, aldiz, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertan, gure taldeak, ondorengo jokalari ordenaz: Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga, lan txukuna egin ondoren, 9. postua lortu zuen.
Oberena taldeko webgunean txapelketa ezberdinetako emaitza eta sailkapenak dituzue (hemen) eta gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna ere (hemen).
Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarin lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauz apolita!
Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.
Joxeluis Urangaren eta Oberenako xake sekzioaren argazkiak:
One thought on “Eugiko Jaialdia, beste urte batez ekitaldi zoragarria!”