
Kaixo guztioi
Dagoenik 2016ko baimenak izapidetzeko epea dugu. Taldeak eta jokalarien zerrendak Gipuzkoako Xake Federazioan datorren azaroaren 10erako egon behar dute, beraz 2016ko ligarako taldeak prestatzen hasiko gara.
Horretarako adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Horretarako ezinbestekoa da behean emandako galdetegia osatzea.
2015ean egindakoaren antzera, datorren denboraldiko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari (2016ko urtarrilaren lehen astean):
-Helduok 40 euro urtean
-Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean
-Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.
Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.
Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da urrairen 30a baino lehenago erantzun diezaguzun.
GALDETEGIA
IZENA: | …………………………………………….. | |||||
2016ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa) | ||||||
1) | Zein mailatan jokatu nahi zenuke? | |||||
Gorengoen maila | ||||||
Lehenengo maila | ||||||
Bigarren maila | ||||||
Hirugarren maila | ||||||
2) | Kontuan izanik liga | |||||
larunbatero jokatzen dela, arratsaldez, | ||||||
urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da: | ||||||
– Partida guztiak jokatzea | ||||||
– Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat. | ||||||
– Partiden erdia jokatzea | ||||||
– 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea | ||||||
– Ez dut ligan parte hartu nahi | ||||||
– BESTERIK (adierazi) | ||||||
……………………………………………………………… |