2015ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna

(leer en castelllano)

IMG-20150927-WA0008
2015an Barakaldon jokatutako Euskadiko 16 urte beherakoen taldekako txapeldunak izan ziren Hondarribia Marlaxka Xake klubeko partaideak: Ibai Dorronsoro, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga

Kaixo guztioi

Dagoenik 2016ko baimenak izapidetzeko epea dugu. Taldeak eta jokalarien zerrendak Gipuzkoako Xake Federazioan datorren azaroaren 10erako egon behar dute, beraz 2016ko ligarako taldeak prestatzen hasiko gara.

Horretarako adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Horretarako ezinbestekoa da behean emandako galdetegia osatzea.

2015ean egindakoaren antzera, datorren denboraldiko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari (2016ko urtarrilaren lehen astean):

-Helduok 40 euro urtean

-Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean

-Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.

Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.

Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da urrairen 30a baino lehenago erantzun diezaguzun.

 GALDETEGIA

IZENA: ……………………………………………..
2016ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)
1) Zein mailatan jokatu nahi zenuke?
Gorengoen maila
Lehenengo maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
2) Kontuan izanik liga
larunbatero jokatzen dela, arratsaldez,
urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:
– Partida guztiak jokatzea
– Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat.
– Partiden erdia jokatzea
– 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea
– Ez dut ligan parte hartu nahi
– BESTERIK (adierazi)
………………………………………………………………

One thought on “2015ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s