Gaur arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan gure klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.
Hondarribia-Marlaxka: Ander Tafall, FJ Torres, Ramon Nogues eta Patxi Moreno
Blitz erritmoan (bosna minutu partidako), bira bikoitzako ligaren ondoren, Donostiako Easo Xake Taldeak, txapelketa lortu du, FM Elvis Hernández, Carlos Lacunza, Andoni Segovia eta Aritz Abalia jokalariekin.

Gure taldeak, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, pasa den urtean lortutako postua berdindu du eta aurten ere bigarren postuan amaitu du txapelketa.

Hirugarren postua Donostiako Gros Xake Taldearentzako izan da, bertan Carlos Berdote, Joselu Muñoz, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Cecilia Pérez aritu direlarik.

2014ko txapeldun izandako Beasaingo Alfil Xake Elkarteak laugarren postua lortu du.
Saikapena:
Rk. | H.Z. | Izena | Partida | + | = | – | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 1 | Easo | 12 | 11 | 1 | 0 | 44,5 | 881,5 | 23 |
2 | 2 | Hondarribia-Marlaxka | 12 | 8 | 2 | 2 | 33,0 | 536,3 | 18 |
3 | 3 | Gros Xake Taldea (Sub16) | 12 | 6 | 3 | 3 | 30,5 | 493,0 | 15 |
4 | 6 | Alfil X.E. | 12 | 6 | 3 | 3 | 29,0 | 467,0 | 15 |
5 | 5 | Idiazabal | 12 | 4 | 1 | 7 | 22,0 | 255,8 | 9 |
6 | 4 | Chessberri X.K. | 12 | 0 | 2 | 10 | 5,0 | 45,0 | 2 |
7 | 7 | San Roke Xake Taldea | 12 | 0 | 2 | 10 | 4,0 | 20,0 | 2 |
Jarraian J.M. Sierrak egindako sari banaketaren bideoa:
Argazki gehiago: Hondarribia-Marlaxka eta J.C. Iturralde
Iñigo Muxikak pasatako bi argazki eta dokumentazioarekin Post hau eguneratzen dugu:

Txapelketako txostenera lotura (PDF): hemen
Txapelketako informazioa ChessResultsera lotura: hemen
