Gaur, 2016ko Gipuzkoako ligetako zortzigarren jardunaldia jokatu da. Preferenteko taldeak Eibarren kontra garaipena lortu du eta Lehengo mailako taldeak Andoainen bina berdindu du. eta Gure bigarren mailako taldeak mantentze Play Offean galdu egin du Bergarara egindako irteeran eta 3. mailako igoera Play Offean bere parte hartzea amaitu du gaur gure taldea, garaipen potoloarekin, Zarautzko Iriondo X.K.E. aurka, baina, egia esan, igotzeko aukerarik gabe hasi zuen Play Offa eta lan txukuna egin arren, ezin izan du igoerarik lortu. Hauexek dira gure taldeen emaitzak:
Ander Tafallek Juan Cruz Iturralderen kontra galdu du. Mikel Tafallek Iker Martinezen aurka garaipena lortu du eta Iker Arrik Markel Kerexeta mendean hartu du. Emaitza hauen ondoren gure taldekideak sailkapeneko ondorengo postuetan ditugu:
Gaur, 2016ko Gipuzkoako ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da. Gorengo mailako taldeak irabazi badu ere, jokoan ditugun beste hiru taldeek, beren lehiak galdu dituzte, horietako bitan 4-0 emaitzarekin. Hortaz gain, 2. mailako taldeak liga amaitu du eta maila mantentze Play Off-a jokatu beharko du, 8 taldeko ligan 6. postua lortu baitu.
Gaur, ostirala, Irungo Ventas Auzoko Landetxako auzo-lagunen elkartean hiru xake txapelketa elkarrekin burutu dira, hirurak Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketetarako sailkatzeko balio dutenak: Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta infantil Txapelketak. Hiru txapelketa hauek Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu ditu Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz.
Bertaratutako jokalari guztiak beren garaikurrekin
Txapelketako zuzendaria eta arbitro nagusia Carlos Pascual izan da eta Asier Cuesta, arbitro laguntzaile lanak burutu ditu. hauek intendentzian Ander Uranga taldekidea eta Landetzako kideak lagun izan dituzte.
Txapelketan sari ezberdinak banatu dira, horien artean Silvestre Moreiro gure taldeko jokalari eta zurgina egindakoak azpimarratu nahi ditugu, politak benetan.
Giroa ederra izan da eta oso animatua eta jokalariek gogor aritu dira lehian. Partidak amaitu ondoren, sari banaketa izan da eta bertan bertaratutako guztiek saria jaso dute. Zorionak guztiei burututako lan txukunagatik!
Benjamin Maila
Benjamin mailako Bidasoaldeko txapelketan 10 gaztetxo lehian aritu dira. 10 minutu partidako, Suitzar sisteman, launa partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Hodei Herrera (1), Kerman Solana (2) eta David López-Carrasco (3).
Benjamin mailako irabazlea Hodei Herrera, txapelketako zuzendariarekin Carlos Pascual
Sailkapena:
Rank
H.Z.
Izena
Ptk
BUC
1
6
HERRERA HERNANDEZ HODEI
4
7½
2
9
SOLANA SUTIL KERMAN
3
8
3
8
LOPEZ-CARRASCO GOÑI DAVID
2½
7½
4
5
GOMEZ BRUNO
2
10½
5
4
ELDUAYEN ENEKO
2
8½
6
10
ZABALO GARCIA ASIER
2
8
7
3
COUTO SANCHEZ KENNETH
2
6
8
7
IBARRA WHITTECAR NATHANIEL
1½
8½
9
1
BEHOBIDE GUERRERO MARKEL
1
8
10
2
CABELLO VIÑA SUHAR
0
7½
Alebin Maila
Alebin mailako Bidasoaldeko txapelketan 6 gaztetxo lehian aritu dira. 10 minutu partidako, Suitzar sisteman, launa partida jokatu eta gero, podiuma ondorengoa izan da: Pablo Zaporta (1), Jon Gómez (2) eta Eduardo Fleta (3).
Alebinetan garaile, Pablo Zaporta, Carlos Pascualen eskutik bere saria jasotzen.
Sailkapena:
Rank
H.Z.
Izena
Ptk.
BUC
1
6
ZAPORTA GOÑI PABLO
4
5½
2
3
GOMEZ OYARZUN JON
2½
9½
3
2
FLETA RODRIGUEZ EDUARDO
2½
5½
4
4
GUERRERO ESCUDERO HODEI
1½
9
5
OLLO USABARRENA JON
1½
9
6
1
APARICIO ETXANIZ NICOLAS
0
9½
Infantil Maila
Infantil mailako Bidasoaldeko txapelketan 5 gaztetxo lehian aritu dira. Buelta bakarreko liga jokatu dute, eta guztiek guztien kontra aritu eta gero, 10 minutu partidako erritmoan, podiuma ondorengoa izan da: Ander Tafall (1), Patxi Moreno (2) eta Jokin Etxaniz (3).
Ander Tafallek gaixorik egon arren, lan txukuna egin ondoren txapelketa lortu du. Argazkian Carlos Pascualekin.
Sailkapena:
Rank
H.Z.
Izena
Ptk.
SB
1
5
TAFALL VILLANUEVA ANDER
4
6,00
2
3
MORENO ESTEBANEZ PATXI
3
3,00
3
1
ETXANIZ MENDIETA JOKIN
1
1,00
2
SEIN SANCHEZ HARITZ
1
1,00
4
LOPEZ-CARRASCO GOÑI TELMO
1
1,00
Txapelketako maila ezberdinetan lehengo postua lortu dutenek, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatzeko sailkapen zuzena dute.
Pablok, Anderrek eta Hodeik Gipuzkoako Eskolarteko Banakako txapelketa jokatzeko sailkapen zuzena lortu dute. Zorionak!
Maila ezberdinetako sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu direnak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketara joaterik izango duten Gipuzkoako Xake Federazioak esango digute, Gipuzkoako sailkatze txapelketa guztiak amaitzen direnean. Berria ematen digutenean jakinaraziko dizuegu.
Atzo Gros Xake Taldeko XXV. Urteurren Sari Nagusiaren hirugarren txanda jokatu zen , 66 jokalarien parte hartzearekin. Bertan gure hiru jokalari ditugu: Ander Tafall,Mikel Tafall etaIker Arri, eta hirugarren jardunaldi honetan Ander eta Ikerren arteko norgehiagoka izan genuen. Partida gogor baten ondoren, Derbian, Ikerrerek lortu zuen puntua. Mikelek ere puntua lortu zuen Iñaki Marquet mendean hartu eta gero. Lan erditan gure ordezkariek lan txukuna egiten ari dira, horrela jarrai dezatela.
Atzo Gros Xake Taldeko XXV. Urteurren Sari Nagusiaren bigarren txanda jokatu zen , 66 jokalarien parte hartzearekin. Bertan gure hiru jokalari ditugu: Ander Tafall,Mikel Tafall etaIker Arri, eta bigarren jardualdi oparoa izan zuten. Anderrek Josu Manteorlarekin parra egin bazuen, Mikelek (Aitor Corralen kontra) eta Ikerrek (Iñaki Arcelusen aurka) garaipen txukunak lortu zituzten beren partidetan.
Hondarribia Marlaxka xake klubak antolatuta, Irunen jokatuko den eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketara sailkatzeko balio duen xake txapelketaren berri ematen dizuegu, Hondarribiak eta Irunek osatzen duten guneari dagokiona.
BIDASOALDEKO ESKOLARTEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA
(Ikasturte honetako, 2015-2016, Eskola kirolean izena emana izatea ezin bestekoa da)
BENJAMINAK (2006an eta 2007an jaiotakoak) ALEBINAK (2004an eta 2005ean jaiotakoak) INFANTILAK (2002an eta 2003an jaiotakoak)
Irungo Ventaseko Auzo Lagunen Udal egoitzan antolatutako txapelketa baten irudiak
JOKO ARETOA: Landetxa Auzo Egoitza, Bizkaia kalea, 15 (Ventas, Irun)
DATA: 2016ko otsailaren 19an, ostirala, 17:30etik aurrera
Taldeko bi jokalari 2015eko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako podiumean: Ander Tafall (txapeldun) eta Patxi Moreno (bigarren)
Parte hartzea baieztatzeko, otsailaren 17a baino lehen,
ondorengo telefonora deitu: 635 702 745 (Carlos Pascual)