Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak helduentzako xake ikastaro bat antolatu du. Hastapen ikastaroa denez, izena emateko, ez da beharrezkoa xakeari buruz ezer jakitea. Ikastaroan zehar xakeaz gozatzen hasteko behar duzuna ikasi ahalko duzu.
Ikastaroaren informazioa:
- Helduentzako (hastapen maila, beste maila batzuentzako informazioa galdetu xakehondarribiamarlaxka@gmail.com )
- Klaseak izango dira asteazkenetan 18:30etik 20:00etara, maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eta ekainaren 1ean eta 8an (6 saio)
- Tokia: Hondarribiko Kasino Zaharrean
- Prezioa: 6€
- Ikastaroaren arduraduna: Oscar Holgado
- Izena emateko idatzi xakehondarribiamarlaxka@gmail.com edo deitu 670261643 telefonora maiatzaren 2a baino lehen. Taldea osatu ezean, ikastaroa bertan behera geldituko da.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak parte hartzera gonbidatzen zaituzte!
Horrelako ikastaro batean parte hartu nahi baduzu, baina ezin bazara etorri, egun horietan edo ordutegi horretan, gurekin harremanetan jarri eta laguntzen saiatuko gara.