
Gaur, apirilaren 23an, goizez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Cecilia Perez lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.

Infantilean gure jokalariek txapelketan lehennengo postuetan ibili dira hasieratik eta azkenean 5 partidetan 4,5 puntu egin ondoren, Patxi Morenok txapela lortu du. Gure beste ordezkariak, Ander Tafallek 3,5 punturekin 3. postua lortu du, 2. postua lortu duen Josu Manterolaren puntu berdinekin, baina desenpate okerragoa izan duelako. Estibaliz Apellaniz nesketan lehena geratu da, txapelketan 2,5 puntu lortu ondoren eta sailkapen nagusian 6. postua lortuz.

Infantileko sailkapena:
Alebinean gure teldekideek lan txukuna egin dute. Pablo Zaportak 3,5 puntu egin ditu eta sailkapenean 6. postua lortu du, 3. postua lortu duenaren puntu berdinekin. Jon Gomez, bere aldetik 2,5 puntu egin ondoren, merituzko 11. postua lortu du, bere lehengo txapelketa ofizialean . Alebineko txapelketa Iker Martinezentzat izan da, 5 partidetan 4,5 puntu egin odoren, Unax Gillenea bigarren, 4 punturekin eta Inko Martinez, 3,5 punturekin. Miriam Apellanizek, nesketan lehenego postua lortu du, txapelketan 2 puntu egin eta gero, sailkapenean 13. postua lortuz.

Alebineko sailkapena:
Txapelketako giroa ederra izan da eta parte hartzaileen portaera primerakoa,
GUZTIEI ZORIONAK!
Txapelketan Goio Uriartek ateratako argazkiak:
Lotura interesgarriak:
Gros Xake Taldea: hemen
Gipuzkoako Xake Federazioa: hemen
Zorionak Patxi!! Ez nuen gutxiago espero 😛
Jon Anderren postuaz ere pozten naiz, txapelketaren sorpresa izan da!