Groseko Udaberriko txapelketako 4. jardunaldia, gure hiru jokalarien garaipena

(leer es castellano)

Ander, Silvestre eta Patxi
Ander, Silvestre eta Patxi

Hirugarren txandan Anderrek eta Patxik jokatutako derbyaren ondoren, non bigarrenak garaipena lortu zuen, gaur, maiatzaren 7a,  txapelketa jokatzen ari diren gure hiru jokalariek laugarren jardunaldi gogorra zuten eta txukun aritu ondoren hirurek garaipena lortu dute. Silvestre Moreirok, zuriekin, Juan José Otegi mendean hartu du. Ander Tafallek, beltzak zituela, amaiera gogor batean Iñaki Aizpuruaren aurka garaipena lortu du eta Patxi Morenok, zuriekin, puntua lortu du Juan Maria Zurutuza arerio zuela.

Laugarren jardunaldiaren ondoren, txapelketan Aritz Abalia lider da, partida guztiak irabazi eta gero. Jarraian, txapelketako behin behineko sailkapeneko 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin osatua:

4. jardunaldiaren ondorengo sailkapena

Rk. H.Z. izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 Abalia Patino Aritz 1923 4,0 10,0 5,0 10,00
2 4 Alfaro Garcia Del Cerro Juan 1975 3,5 9,5 5,0 8,75
3 13 Izquierdo Arruferia Joseba 1867 3,5 9,5 4,5 8,00
4 10 Arana Garate Jon 1906 3,5 8,0 4,0 7,75
5 1 Lakunza Oyarbide Juan Carlos 2084 3,0 11,0 5,5 7,75
6 9 Izagirre Alsua Aritz 1916 3,0 10,5 5,5 8,00
7 8 Sanchez Ruesga Carlos 1917 3,0 10,0 4,5 6,00
8 3 Galarza Cenzano Inigo 1999 3,0 9,5 4,5 6,50
9 12 Moreno Estebanez Patxi 1873 3,0 9,5 4,5 6,50
10 15 Tholey Jean-Paul 1865 3,0 9,5 4,5 6,00
36 44 Moreiro Sanchez Silvestre 1509 2,0 8,0 4,0 3,00
40 37 Tafall Villanueva Ander 1592 2,0 7,5 4,0 1,00

70 jokalari arteko zerrenda.

Lotura interesgarriak:

Gros Xake Taldea

Chessresults Groseko Udaberriko txapelketa

2016ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako oihartzuna

Denok ondo dakizuen bezala, Hondarribia Marlaxka xake klubak xakearen suztapenaren alde darrai Bidasoaldean eta ahal duen lekuetan. horrela, pasa den ostegunean, maiatzaren 5ean, Gipuzkoako Eskolarteko xake txapelketaren informazioa eta irudiak bidali ondoren , Donostian, apirilaren 23an eta 24an burutu zen Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketari buruzko, kontrazala bete zuen, orrialde osoko erreportajea argitaratu zuten paperezko Diario Vascon, oinarrizko Kirolari buruzko gehigarrian.

DSC_0659

Advertisements

One thought on “Groseko Udaberriko txapelketako 4. jardunaldia, gure hiru jokalarien garaipena”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s