Euskadiko taldeak lan txukuna egin du Padronen eta merituzko 7. postua lortu du Espainiako SUB-14 Selekzio Autonomikoen Txapelketan rankingeko 11. postutik abiatuta

(leer en castellano)

Gaur eguerdian, txapelketako 6. eta azken txanda burutu ostean, ESPAINIAKO AUTONOMIA SUB-14 TALDEKAKO TXAPELKETA amaitu da Euskadiko taldean Ander Tafall y Patxi Moreno gure taldekiak izan ditugula.

Euskadi (Argazkia: FEDA)
Euskadi (Argazkia: FEDA)

Txapelketa Padronen (Galizia) buru da, 2016ko ekainaren 23tik 26ra bitarte. Joko erritmoa partidako 90 minuto + 30 segundo jokaldiko gehitzearekin izan dela. Euskadiko delegatua Miguel A. Montes izan da eta taldeko kapitaina Ibon Martin. Lukas Iruretagoiena Debatarra arbitro nagusia izan da eta arbitro laguntzailea Pedro José Martínez.

Euskadi eta Nafarroa
Euskadi eta Nafarroa
Euskadiko taldeak, Patxi Moreno eta Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), Imanol Toledo (Leioa Altzaga), Estibaliz Apellaniz (Gros Xake taldea), Mencia Montes (Conteneo Haitzak ) eta Aiala Manzano ( Sestao Naturgas) taldekideekin, lan txukuna egin du eta hasierako zerrendako 11. postutik abiatu arren, merituzko 7. postua lortu du. Horrela Catalunia, Aragoi, Asturias, Galizia eta MI Mikel Huerga kapitain duen Nafarroaren aurretik amaitzea lortu du.
Azken sailkapena
P. Rk. Izena Ptk. Gam

Pnt

Buc

M

SB

MM

Elo medio
1 1 Madrid 12,0 19 41 82 2024
2 4 Andalucia 10,0 15.5 46 68 1807
3 5 Canarias 8,0 15.5 41 38 1788
4 3 Comunidad Valenciana 8,0 14.5 38 44 1854
5 6 Murcia 6,0 13 45 34 1706
6 12 Castilla La Mancha 6,0 13 32 24 1508
7 11 Euskadi 6,0 13 30 22 1582
8 10 Galicia 6,0 12.5 42 28 1642
9 2 Cataluña 6,0 12 44 32 1977
10 9 Navarra 5,0 12 35 16 1662
11 7 Aragon 5,0 10.5 34 27 1681
12 8 Asturias 5,0 10.5 30 21 1676
13 14 Castilla-Leon 5,0 10.5 30 14 1596
14 15 La Rioja 4,0 8 29 12 1347
15 13 Cantabria 3,0 5.5 31 7 1365
16 16 Extremadura 1,0 7 28 5 1102

Txapelketan garaipena hasieratik faboritoa zen Madril lortu du, Andaluzia eta Kanariako taldeen aurretik.IMG-20160623-WA0007Aurtengo infantil taldekide guztiek lan txukuna burutu dute, eta guztien artean ez da ezberdintasun handiegirik egon, hori izan daiteke lortutako emaitzaren zergaitietako bat.

Euskadiko emaitzak

1 Euskadi 1.5 – 2.5 Comunidad Valenciana
2 Castilla-Leon 1.0 – 3.0 Euskadi
3 Euskadi 1.5 – 2.5 Galicia
4 Extremadura 1.0 – 3.0 Euskadi
5 Euskadi 2.0 – 2.0 Aragon
6 Asturias 2.0 – 2.0 Euskadi

Guztiek txukun aritu badira ere, aipamen berezia merezi du Imanol Toledok lortutako bigarren tauleko jokalari onenaren saria.

IMG-20160626-WA0007

Gure jokalarien puntuak

M. Izena FIDE FEDA. Ptk.
1 Moreno Estebanez, Patxi 1873 1793 3,5
2 Toledo Sanz, Imanol 1792 1799 3,5
3 Tafall Villanueva, Ander 1589 1589 0,5
4 Apellaniz Perez, Estibaliz 1346 1341 1,5
5 Montes Gimenez, Mencia 1315 1279 4
6 Manzano Magdaleno, Aiala 0 0 0
Horrela esperientzia oso positiboa izan da eta Salobreñan burutuko den Espainiako Bakarkako Txapelketa jokatuko duten gure jokalariek txapelketa horri begira baikor agertu dira.

Argazki erreportaje txikia:

FEDA eta Nafarroako delegazioko argazkiak dira gehienak. Mila esker!

Antolatziale eta txapelketan parte hartu duten guztiei, ZORIONAK!

Lotura interesgarriak:

Xake anitz asteburu honetan gure taldekideen parte hartzearekin. Nazioarteko Groseko Xake Irekia atzo hasi zen, Padronen Euskadiko taldea lan txukuna egiten ari da Espainiako SUB-14 Selekzio Autonomikoen Txapelketan eta gaur goizean Sub-20 Groseko Xake Jaialdia burutu da

(leer en castellano)

Xake anitz asteburu honetan klubeko kideen parte hartzearekin. Atzo Donostian XXVI . GROSEKO NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA hasi zen, Andoni Orube bertan dugula. Txapelketa uztailaren 1ean amaituko da. Ibai Dorronsorok gaur goizean Grosen txapeketa polita jokatu du SUB-20 GROS XAKE TALDEA JAIALDIAN. Azkenik gogoratu Euskadiko taldeak, bertan Ander Tafall eta Patxi Moreno ditugula, lan txukuna burutzen ari dira ESPAINIAKO AUTONOMIA SUB-14 TALDEKAKO TXAPELKETAN.

XXVI NAZIOARTEKO GROSEKO XAKE IREKIA – XVI JAVIER LUENGO VAZQUEZ OROIGARRIA

Andoni Orube atzo hasi zen eta uztaileko 1ean amaituko den Groseko Nazioarteko Irekian. Txapelketa Groseko Xake Taldeko (Anoeta Pasealekua 20)  egoitzan burutuko da, partidak 17:00etan hasiko direla. Igandean jardunaldi bikoitza izango da, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:00etan.
Andoni Orube
Andoni Orube

Atzo Andokin zuriekin partida gogorra eta interesgarria jokatu zuen, nahiz eta puntua ez lortu, Euskadiko Txapeldun 5 aldiz izandakoa Santiago Gonzalez De La Torrerekin. Gaur   Victor Galhaud deituriko gazte frantziarrarekin lehiatuko da.

Zorte on maisu!

Hasierako zerrenda (lehenego 20 jokalariak)

No. Izena FIDE-ID FED Elo
1 IM Santos Latasa Jaime 2293307 ESP 2541
2 GM Teske Henrik 4611500 GER 2483
3 GM Oratovsky Michael 2802090 ISR 2474
4 GM Cifuentes Parada Roberto 2253488 ESP 2466
5 IM Argandona Riveiro Inigo 2212072 ESP 2453
6 IM Gonzalez De La Torre Santiago 2221667 ESP 2440
7 GM Naumkin Igor 4101715 RUS 2418
8 IM Del Rey Diego 102164 ESP 2388
9 IM Roeder Matthias 4600223 GER 2385
10 FM Fantinel Thibault 663395 FRA 2382
11 IM Gorbatov Alexej 4111834 RUS 2375
12 IM Kohlweyer Bernd 4600622 GER 2375
13 IM Etchegaray Patrice 601047 FRA 2367
14 FM Marchena Hurtado Javier 2271583 ESP 2340
15 FM Hernandez Sanchez Elvis 6400353 DOM 2331
16 FM Bressac Stephane 655945 FRA 2330
17 IM Fernandez Aguado Enrique 2200198 ESP 2308
18 IM Kovacevic Slobodan 902152 SRB 2300
19 Bayo Milagro Alvaro 22275240 ESP 2229
20 WFM Buiza Prieto Eihartze 22250220 ESP 2165

104 jokalari arte.

Andoni Orube txapelketako zerrendako 58. jokalaria da. Aurtengo parte hartzea Benaskeko Irekian parte hartzeko prestaketa  moduan hartu du, aurten ere, bertara joatea erabaki baitu.

Lotura interesgarriak:
Txapelketako Oinarriak: hemen
Partidak zuzenean: hemen
Informazioa, parekatzeak eta beste (ChessResults): hemen

SUB-20 GROS XAKE TALDEA JAIALDIA

Gaur, larunbata, ekainaren 25a, goizez, Gros Xake Taldea Donostian duen egoitzan, 6 txandetako, 10 minutu + jokaldiko 2 segunduko erritmoko, SUB-20 txapelketa burutu da,  36 jokalarien parte hartzearekin. Bertan gure taldekidea den Ibai Dorronsoro izan da eta baita lan txukuna egin, 4 punturekin 13. postua lortu baitu. Garaipena Ander Martin Zarauztarrak lortu du 5,5 punturekin. pidiumean Aaron Aliane (2.) eta Ramiro Zambrana (3.) izan ditu.

Argazkiak Kandido Manterola eta Juan Cruz Iturralde (Mila Esker!)

Txapelketako informazioa (ChessResults ): hemen

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 Martin Iribar Ander 2108 5,5 21,0 14,0 18,75
2 4 Aliane Diez Aaron 2099 5,0 20,5 13,5 17,50
3 6 Zambrana Petisme Ramiro 2064 5,0 17,0 12,0 16,00
4 3 Calvo Simon Jorge 2103 4,5 22,5 14,0 15,75
5 8 Alfaro Garcia Del Cerro Juan 1998 4,5 18,0 11,5 14,00
6 7 Ereza Vizcarra Fernando 2035 4,0 23,5 16,0 13,00
7 5 Munoz Avila Jose Luis 2074 4,0 22,5 15,0 15,00
8 1 Bayo Milagro Alvaro 2229 4,0 21,0 14,5 13,25
9 11 Zuloaga Erauskin Markel 1821 4,0 21,0 14,5 10,50
10 13 Sanchez Merino Christian 1742 4,0 19,0 13,0 11,00
11 18 Jauregi Barandiaran Jon 1703 4,0 19,0 12,0 9,50
12 19 Lertxundi Azpiazu Jon 1671 4,0 18,0 11,0 9,00
13 20 Dorronsoro Larbide Ibai 1669 4,0 17,0 11,0 9,50
14 12 Manterola Ubillos Josu 1761 3,5 19,5 12,5 9,75
15 17 Iturralde Echeverria Ivan 1704 3,0 23,0 15,0 8,50

36 jokalarik parte hartzen dute.

ESPAINIAKO SUB 14 TALDE AUTONOMIKOEN TXAPELKETA

Espainiako txapelketa abian da eta bertan gure taldekide bi ditugu Euskadiko Infantil taldean Patxi Moreno eta Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), Imanol Toledo (Leioa Altzaga), Estibaliz Apellaniz (Gros Xake taldea), Mencia Montes (Conteneo Haitzak ) eta Aiala Manzano ( Sestao Naturgas) taldekideekin, lan tuxkuna egiten. Lan erditan taldeak merituzko 5. postuan daude.
Euskadi (Argazkia: FEDA)
Euskadi (Argazkia: FEDA)
Silkapena
Pos. H.R. Izena Ptk. GamPnt Buc_M SB_MM BB Elo
1 1 Madrid  8,0 13.5 20 40 2024
2 5 Canarias  6,0 11 18 20 1788
3 4 Andalucia  6,0 10.5 19 22 1807
4 2 Cataluña  6,0 10.5 18 24 1977
5 11 Euskadi  4,0 9 11 6 1582
6 3 Comunidad Valenciana  4,0 8.5 16 12 1854
7 9 Navarra  4,0 8.5 16 9 1662
8 10 Galicia  4,0 8 16 8 1642
9 6 Murcia  4,0 7.5 20 12 1706
10 7 Aragon  4,0 7.5 15 14 1681
11 8 Asturias  4,0 7.5 15 13 1676
12 15 La Rioja  4,0 7.5 15 10 1347
13 12 Castilla La Mancha  3,0 7.5 14 4 1508
14 14 Castilla-Leon  2,0 6 12 0 1478
15 16 Extremadura  1,0 4 16 4 1102
16 13 Cantabria  0,0 1 15 0 1365
Txapelketa erdia geratzenzaie,
Disfrutatzera!
Lotura interesgarriak:

Bihar Padronen Espainiako SUB-14 Selekzio Autonomikoen Txapelketa hasiko da Euskadiko taldean Patxi Moreno eta Ander tafall ditugula

(leer en castellano)

Bihar Espainiako SUB 14 Selekzio Autonomikoen Txapelketa hasiko da Euskadiko taldean Patxi Moreno eta Ander Tafall gure taldekideen parte hartzearekin.

Patxi Moreno eta Ander Tafall
Patxi Moreno eta Ander Tafall
Euskadiko Selekzioa
M. Izena FIDE FEDA
1 Moreno Estebanez, Patxi 1873 1793
2 Toledo Sanz, Imanol 1792 1799
3 Tafall Villanueva, Ander 1589 1589
4 Apellaniz Perez, Estibaliz 1346 1341
5 Montes Gimenez, Mencia 1315 1279
6 Manzano Magdaleno, Aiala 0 0
Txapelketa Padronen (Galizia) burutuko da 2016ko ekainaren 23tik 26ra bitarte. Joko erritmoa partidako 90 minuto + 30 segundo jokaldiko gehitzearekin izango da. Euskadiko delegatua Miguel A. Montes izango da eta taldeko kapitaina Ibon Martin izango da. Lukas Iruretagoiena Debatarra arbitro nagugusia izango da eta arbitro laguntzailea Pedro José Martínez.
Hasierako Zerrenda 
Rk. Izena BB Eloa
1 Madrid 2024
2 Cataluña 1876
3 Comunidad Valenciana 1854
4 Andalucia 1807
5 Canarias 1788
6 Murcia 1706
7 Aragon 1681
8 Asturias 1676
9 Navarra 1662
10 Galicia 1642
11 Euskadi 1582
12 Castilla La Mancha 1508
13 Cantabria 1365
14 Castilla-Leon 1478
15 La Rioja 1318
16 Extremadura 733
Euskadi txapelketako 11. taldea da eta gure jokalarien helburua ondo pasatzea, ahal duten xakerik onena egin eta esperientziaz ikastea da.
Ondo pasa!
Cartel-campeonato-españa-1-219x300
Lotura interesgarriak:

Xake anitz 2016ko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan. Informazioa, argazkiak eta bideoak

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 11n eta 12an Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2016-kartela web

2016ko Erdi Aroko Azkokako Egitaraua PDFn

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu ziren. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta bertan antxinako eskrima erakustaldia ikusi, eta beste gauza asko egiteko parada izan da, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.

Andoni, Orube, Iker Arri, Ramon Nogues, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Ander Tafall eta Carlos Pascual Taldeko jokalariek, Jon Irigaray, Mikel Tafall eta Goio Uriarte laguntzaile moduan, asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten

Igande goizean, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteko gure lagun bisita izan genuen. Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izan zuten stand informatiboan dibulgaziozko lanak egin zituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta bigarrena, bertaratu zirenen kontra aldibereko partidak jokatzen aritu ziren.

Gure bi jolarari gazteek, bertaratutako kazetariei Bullet erakustaldia eman zieten.

Hitza aldizkarian ARNASA elkartiari eta ekimenari buru egindako kronika eta bideoa: hemen

 

logoarnasa

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.

Bertaratutako guztiei mila esker!

logo marlaxka caballito

2015eko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Groseko Udaberriko Opena 2016: Aritz Abalia txapeldun. Gure taldekideen lan txukuna, horietan Patxi Morenoren 5. postua azpimarragarri. Eta biharko Erdi Aroko 2. jarduladian Arnasa elkarteko kideen bisita.

(leer en castellano)

Gaur, larunbata, Groseko XII Txapelketako 9. jardunaldia eta azkena burutu da eta parte hartu duten gure jokalariek Ander Tafallek, Silvestre Moreirok eta Patxi Morenok garaipenarekin amaitu dute txapelketa txukuna. Horietatik azpimarrragarria da Patxi Morenok lortutako 5. postua. Txapelketa Aritz Abaliak irabazi du. Jarraian, 9. txandako emaiten ondoren behin betiko sailkapeneko 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin osatua:

Ander, Silvestre eta Patxi
Ander, Silvestre eta Patxi

9. jardunaldiaren ondorengo azken sailkapena:

Argazkiak: Ander Tafall.

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 7 Abalia Patino Aritz 1923 7,5 1860 2233 49,5
2 4 Alfaro Garcia Del Cerro Juan 1975 7,0 1850 2149 47,0
3 13 Izquierdo Arruferia Joseba 1867 7,0 1827 2129 47,5
4 15 Tholey Jean-Paul 1865 6,5 1796 1965 43,5
5 12 Moreno Estebanez Patxi 1873 6,5 1737 2092 46,5
6 30 Lertxundi Azpiazu Jon 1666 6,5 1641 1807 40,5
7 10 Arana Garate Jon 1906 6,0 1739 1865 42,0
8 11 Vicente Ezeiza Mikel 1885 6,0 1704 1976 42,5
9 19 Sanchez Merino Christian 1780 6,0 1687 1826 41,0
10 16 Fuente San Sebastian Ernesto 1856 6,0 1646 1787 42,5
28 37 Tafall Villanueva Ander 1592 4,5 1531 1611 37,5
47 44 Moreiro Sanchez Silvestre 1509 4,0 1379 1397 36,0

Groseko XII. Udaberriko Txapelketako lotura:Chess-Results

Bihar 2016ko Hondaribiko Erdi Aroko Azokako bigarren egunean, goizean, Arnasari eskainiko diogu. Anima zaitezte!

Gaur aldibereko partidak burutu dira, taldeko Ramon Nogues eta Asier Cuestaren eskutik goiz eta arratsaldez, hitzartutako ordutegia asko handituz, bertaratutako guztiei jokatzeko aukera emateko.

Gaurko jardunaldiko argazki batzuk: Asier Cuesta eta Goio Uriarte:

Baina bihar egun berezia dugu, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

logoarnasa

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta bigarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira .

Patxi Moreno eta Ander Tafall
Patxi Moreno eta Ander Tafall

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Anima zaitezte!

 

Datorren asteburuan 2016ko Hondaribiko Erdi Aroko Azoka. Igande goiza Arnasari eskainiko diogu. Anima zaitezte!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 11n eta 12an Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2016-kartela web

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten  antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

20140615_122814-640x360Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Marlaxka-Xake-Taldea

Bestetik, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu datorren igande goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

logoarnasa

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta bigarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira .

Patxi Moreno eta Ander Tafall
Patxi Moreno eta Ander Tafall

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Anima zaitezte!

dscn0145

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Euskadiko XXXV. Eskolarteko Kirol Jokoak (Xakea Taldeka): Hondarribia-Marlaxka 3.a Gros XT (1.) eta Leioa (2.) taldeen atzetik, xehetasunak eta argazkiak

(leer en castellano)

Gaur goizean, ekainaren 4a,  Bilboko Txurdinagako Udal Kiroldegian, Euskadiko Taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketaren zuzendaria Miguel Ángel Almansa izan bada, arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena, arbitro nagusia, eta arbitro laguntzaile Ibon Martín eta Jose M. Villanueva izan ditugu. Azken bi hauek sari banaketaz arduratu dira . Txapelketa liga sisteman jokatu da, lau jokalariko taldekako partidatan, jokalari bakoitzak 12 minutu izan ditu jokaldiko 5 segundo gehitu zaizkiela.

Pablo Zaporta, Jokin Etxaniz, Patxi Moreno eta Ander Tafall
Pablo Zaporta, Jokin Etxaniz, Patxi Moreno eta Ander Tafall

Gure klubak talde bat sailkatua zuen Gipuzkoako txapelketan bigarren postua lortu eta gero, eta txapelketa irabazteko helburuarekin Bilbora hurbildu da: Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Haritz Sein bertaratzerik ez zuelako, Pablo Zaporta alebinarekin.

DSC_0830
Hondarribia Marlaxka (3. sailkatua): Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Pablo Zaporta.

Hasiera kaxkarra eta gero, ez dute amore eman eta beren jokoaren mailari eutsi diote. Ondoren partidetan txukun aritu eta gero, emaitza konponduta, azkenean pasa den urtean lortutako hirugarren postua berdintzea lortu da. Gure jokalariak azkenean txapelketa nola joan den ikusita lortutakoarekin kontent agertu dira.

DSC_0831
Altzaga Leioa (2. sailkatua): Ugaitz castaños, Erlantza Caballero, Ignacio Zoco eta Imanol Toledo

Altzaga Leioa bizkaitarrak bigarren tokia lortu du, Ignacio Zoco, Imanol Toledo, Erlantz Caballero eta Ugaitz Castaños jokalariekin.

DSC_0832
Gros XT (txapelduan): Jon Ander Almagro, Estibalitz Apellaniz, Sara Barandiaran, Josu Manterola eta Ivan Iturralde

Txapelketa Gros XT talde Gipuzkoarrak lortu du, Josu Manterola, Ivan Iturralde, Jon Ander Almagro, Sara Barandiaran eta Estibaliz Apellaniz jokalariekin.

DSC_0835
Podiumeko taldeen familia argazkia

Sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Gros 5 4 0 1 14,0 0 123,0
2 2 Leioa 5 4 0 1 13,5 0 122,5
3 6 Marlaxka 5 2 1 2 9,0 0 84,8
4 4 San Viator 5 1 1 3 8,0 2 75,5
5 3 Martintxo 5 1 1 3 8,0 0 79,8
6 5 Endroke 5 0 3 2 7,5 0 71,0

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: The results of the teams in then same point group according to Matchpoints
Des3: FIDE-Sonneborn-Berger-Tie-Break

Club Deportivo San Viator talde Arabarrak Joseba Rodríguez, Ruslan Llave, Sergio García eta Ander Calvo jokalariekin laugarren postua lortu du.

San Viator - Gros XT partida
San Viator – Gros XT partida

Martintxo Xake Elkartea, Arabarra ere, bosgarren postua lortu du Rodrigo De Las Heras, Alex Pelegrín, Jon Martín eta Asier Crespo jokalariekin.

Endroke Xake Elkartea, Bizkaitarra, seigarren postua lortu du Alberto Berasategui, Markel Becerra, Endika Pereda eta Unai Ruiz jokalariekin.

DSC_0786
Endroke Vs Leioa

Jarraian txapelketan Mikel Tafallek eta Goio Uriartek egindako argazkiak :

Lotura interesgarriak

Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares
Jarraian txapelketako argazki gehiago. Gros XT-ko Juan Cruz Iturralderen argazkiak. Mila Esker!