Gaur goizean, ekainaren 4a, Bilboko Txurdinagako Udal Kiroldegian, Euskadiko Taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketaren zuzendaria Miguel Ángel Almansa izan bada, arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena, arbitro nagusia, eta arbitro laguntzaile Ibon Martín eta Jose M. Villanueva izan ditugu. Azken bi hauek sari banaketaz arduratu dira . Txapelketa liga sisteman jokatu da, lau jokalariko taldekako partidatan, jokalari bakoitzak 12 minutu izan ditu jokaldiko 5 segundo gehitu zaizkiela.

Gure klubak talde bat sailkatua zuen Gipuzkoako txapelketan bigarren postua lortu eta gero, eta txapelketa irabazteko helburuarekin Bilbora hurbildu da: Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Haritz Sein bertaratzerik ez zuelako, Pablo Zaporta alebinarekin.

Hasiera kaxkarra eta gero, ez dute amore eman eta beren jokoaren mailari eutsi diote. Ondoren partidetan txukun aritu eta gero, emaitza konponduta, azkenean pasa den urtean lortutako hirugarren postua berdintzea lortu da. Gure jokalariak azkenean txapelketa nola joan den ikusita lortutakoarekin kontent agertu dira.

Altzaga Leioa bizkaitarrak bigarren tokia lortu du, Ignacio Zoco, Imanol Toledo, Erlantz Caballero eta Ugaitz Castaños jokalariekin.

Txapelketa Gros XT talde Gipuzkoarrak lortu du, Josu Manterola, Ivan Iturralde, Jon Ander Almagro, Sara Barandiaran eta Estibaliz Apellaniz jokalariekin.

Sailkapena
Rk. | H.Z. | Taldea | Partidak | + | = | – | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | 1 | Gros | 5 | 4 | 0 | 1 | 14,0 | 0 | 123,0 |
2 | 2 | Leioa | 5 | 4 | 0 | 1 | 13,5 | 0 | 122,5 |
3 | 6 | Marlaxka | 5 | 2 | 1 | 2 | 9,0 | 0 | 84,8 |
4 | 4 | San Viator | 5 | 1 | 1 | 3 | 8,0 | 2 | 75,5 |
5 | 3 | Martintxo | 5 | 1 | 1 | 3 | 8,0 | 0 | 79,8 |
6 | 5 | Endroke | 5 | 0 | 3 | 2 | 7,5 | 0 | 71,0 |
Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: The results of the teams in then same point group according to Matchpoints
Des3: FIDE-Sonneborn-Berger-Tie-Break
Club Deportivo San Viator talde Arabarrak Joseba Rodríguez, Ruslan Llave, Sergio García eta Ander Calvo jokalariekin laugarren postua lortu du.

Martintxo Xake Elkartea, Arabarra ere, bosgarren postua lortu du Rodrigo De Las Heras, Alex Pelegrín, Jon Martín eta Asier Crespo jokalariekin.
Endroke Xake Elkartea, Bizkaitarra, seigarren postua lortu du Alberto Berasategui, Markel Becerra, Endika Pereda eta Unai Ruiz jokalariekin.

Jarraian txapelketan Mikel Tafallek eta Goio Uriartek egindako argazkiak :
Lotura interesgarriak
One thought on “Euskadiko XXXV. Eskolarteko Kirol Jokoak (Xakea Taldeka): Hondarribia-Marlaxka 3.a Gros XT (1.) eta Leioa (2.) taldeen atzetik, xehetasunak eta argazkiak”