Euskadiko taldeak lan txukuna egin du Padronen eta merituzko 7. postua lortu du Espainiako SUB-14 Selekzio Autonomikoen Txapelketan rankingeko 11. postutik abiatuta

(leer en castellano)

Gaur eguerdian, txapelketako 6. eta azken txanda burutu ostean, ESPAINIAKO AUTONOMIA SUB-14 TALDEKAKO TXAPELKETA amaitu da Euskadiko taldean Ander Tafall y Patxi Moreno gure taldekiak izan ditugula.

Euskadi (Argazkia: FEDA)
Euskadi (Argazkia: FEDA)

Txapelketa Padronen (Galizia) buru da, 2016ko ekainaren 23tik 26ra bitarte. Joko erritmoa partidako 90 minuto + 30 segundo jokaldiko gehitzearekin izan dela. Euskadiko delegatua Miguel A. Montes izan da eta taldeko kapitaina Ibon Martin. Lukas Iruretagoiena Debatarra arbitro nagusia izan da eta arbitro laguntzailea Pedro José Martínez.

Euskadi eta Nafarroa
Euskadi eta Nafarroa
Euskadiko taldeak, Patxi Moreno eta Ander Tafall (Hondarribia-Marlaxka), Imanol Toledo (Leioa Altzaga), Estibaliz Apellaniz (Gros Xake taldea), Mencia Montes (Conteneo Haitzak ) eta Aiala Manzano ( Sestao Naturgas) taldekideekin, lan txukuna egin du eta hasierako zerrendako 11. postutik abiatu arren, merituzko 7. postua lortu du. Horrela Catalunia, Aragoi, Asturias, Galizia eta MI Mikel Huerga kapitain duen Nafarroaren aurretik amaitzea lortu du.
Azken sailkapena
P. Rk. Izena Ptk. Gam

Pnt

Buc

M

SB

MM

Elo medio
1 1 Madrid 12,0 19 41 82 2024
2 4 Andalucia 10,0 15.5 46 68 1807
3 5 Canarias 8,0 15.5 41 38 1788
4 3 Comunidad Valenciana 8,0 14.5 38 44 1854
5 6 Murcia 6,0 13 45 34 1706
6 12 Castilla La Mancha 6,0 13 32 24 1508
7 11 Euskadi 6,0 13 30 22 1582
8 10 Galicia 6,0 12.5 42 28 1642
9 2 Cataluña 6,0 12 44 32 1977
10 9 Navarra 5,0 12 35 16 1662
11 7 Aragon 5,0 10.5 34 27 1681
12 8 Asturias 5,0 10.5 30 21 1676
13 14 Castilla-Leon 5,0 10.5 30 14 1596
14 15 La Rioja 4,0 8 29 12 1347
15 13 Cantabria 3,0 5.5 31 7 1365
16 16 Extremadura 1,0 7 28 5 1102

Txapelketan garaipena hasieratik faboritoa zen Madril lortu du, Andaluzia eta Kanariako taldeen aurretik.IMG-20160623-WA0007Aurtengo infantil taldekide guztiek lan txukuna burutu dute, eta guztien artean ez da ezberdintasun handiegirik egon, hori izan daiteke lortutako emaitzaren zergaitietako bat.

Euskadiko emaitzak

1 Euskadi 1.5 – 2.5 Comunidad Valenciana
2 Castilla-Leon 1.0 – 3.0 Euskadi
3 Euskadi 1.5 – 2.5 Galicia
4 Extremadura 1.0 – 3.0 Euskadi
5 Euskadi 2.0 – 2.0 Aragon
6 Asturias 2.0 – 2.0 Euskadi

Guztiek txukun aritu badira ere, aipamen berezia merezi du Imanol Toledok lortutako bigarren tauleko jokalari onenaren saria.

IMG-20160626-WA0007

Gure jokalarien puntuak

M. Izena FIDE FEDA. Ptk.
1 Moreno Estebanez, Patxi 1873 1793 3,5
2 Toledo Sanz, Imanol 1792 1799 3,5
3 Tafall Villanueva, Ander 1589 1589 0,5
4 Apellaniz Perez, Estibaliz 1346 1341 1,5
5 Montes Gimenez, Mencia 1315 1279 4
6 Manzano Magdaleno, Aiala 0 0 0
Horrela esperientzia oso positiboa izan da eta Salobreñan burutuko den Espainiako Bakarkako Txapelketa jokatuko duten gure jokalariek txapelketa horri begira baikor agertu dira.

Argazki erreportaje txikia:

FEDA eta Nafarroako delegazioko argazkiak dira gehienak. Mila esker!

Antolatziale eta txapelketan parte hartu duten guztiei, ZORIONAK!

Lotura interesgarriak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s