Atzo Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatu zen, Mikel Larreategi arbitro internazionalaren zuzendaritzapean, Eibarko Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Euskal Herri guztiko 14 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan ziren Goio Uriarte, Patxi Moreno, Ramon Nogues eta Iker Arri.

Gaueko 20:30 arte, arratsalde osoan zehar, 5 minutuko partidak jokatu zituzten bertaratutako jokalariek lau jokalariez osatutako taldekako partidatan eta Untzaga plazan lehia estuan aritu ziren azken edizioetako txapeldunak, Abadiño, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural, bertaratutako beste taldeekin txapelketa irabazi nahian.
Azkenean txapela Donostiako Gros Xake taldeak etxera eraman zuen:

Leioa Altzaga bigarren postua lortu zuen:

Eta hirugarren postua, Errenteriako Fomento Cultural taldearentzat izan zen:

Aurten gainera, berritasun gisa, “Xake Mate Fibrosi Kistikoari” izeneko sentsibilizazio kanpaina antolatuko dute ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkartearekin. ARNASAren standera hurbildu den orok, Fernando Markinaren eskutik, elkartearen informazioa jasotzeaz gain, elkarteari laguntzeko ekarritako kamisetak, txapak eta beste lortzeko aukera izan dute.

SAILKAPENA
Rk | ID | Taldea | Partidak | + | = | – | Ptk |
1 | 7 | GROS | 13 | 12 | 1 | 0 | 45.5 |
2 | 2 | ALTZAGA | 13 | 10 | 1 | 2 | 37.5 |
3 | 6 | FOMENTO | 13 | 8 | 5 | 0 | 36 |
4 | 1 | ABADIÑO | 13 | 9 | 2 | 2 | 35 |
5 | 9 | IZEAGA | 13 | 5 | 4 | 4 | 26 |
6 | 4 | EASO | 13 | 5 | 3 | 5 | 25.5 |
7 | 13 | SANTURTZI | 13 | 4 | 4 | 5 | 24.5 |
8 | 11 | ZARAUTZ | 13 | 2 | 5 | 6 | 23.5 |
9 | 10 | PORTUGALETE | 13 | 3 | 3 | 7 | 22 |
10 | 5 | EGIDAZU | 13 | 2 | 4 | 7 | 21.5 |
11 | 8 | HONDARRIBIA-MARLAXKA | 13 | 4 | 2 | 7 | 20.5 |
12 | 12 | ZORNOTZA | 13 | 2 | 5 | 6 | 20 |
13 | 14 | C.D. EIBAR A | 13 | 3 | 2 | 8 | 16.5 |
14 | 3 | ANAITASUNA-KAKUTE | 13 | 0 | 3 | 10 | 10 |

Gure taldeak, ez zuen emaitza oso txukuna izan. Patxi Moreno, 7,5 puntu lortu zituen bigarren mahaian jokatuta. Iker Arrik, laugarren mahaian, 5 puntu lortu zituen. Ramon Nogues eta Goio Uriarte, biak 4na untu egin zituzten, hirugarren eta lehenengo mahaietan jokatuaz. Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:
- 1. mahaia: Xabier Beudaert (Easo) 13 partidetan 12 puntu.
- 2. mahaia: Erik Juez (Zarautz) 13 partidetan 10,5 puntu.
- 3. mahaia: Juan José Saenz (Fomento) 13 partidetan 13 puntu.
- 4. mahaia: Aitor González (Fomento) 13 partidetan 12 puntu.
Arratsalde eder baten ondoren, xake egun zoragarriari amaiera emateko, sari banaketa eta ger,o talde antolatzailearen egoitzan anaitasun afari animatua izan genuen.
Eibarko Klub Deportiboko xakeko gure lagunei antolaketagatik, Zorionak!
Jarrain Eibarko Klub Deportiboko webgunetik hartutako Joseba Izquierdok antolaketarako egindako argazkiak. Argazki hauek eta gehiago: hemen
Txapelketaren informazioa antolatzailearen webgunean: hemen
Txapelketaren emaitza guztiak info64.org webgunean ikusi ditzakezue: hemen