Patxi Moreno eta Ander Tafall Espainiako SUB-14a jokatzeko Salobreñan daude jada

(leer en castellano)

cartel_salobrena

Gaur Patxi Moreno-k eta Ander Tafallek 14 urte beherakoen Espainiako txapelketa jokatzeari hasiera emango diote Salobreñan, Euskadikoan lehenengo eta bigarren postuak lortu ondoren. Rankingeko 14. eta 72. postuetatik abituko dira, hurrenez hurren.

DSC_0829

6 egunetan zehar, uztailaren 11tik 16ra arte, Andaluziako Autonomi Erkidegoko, Granada probintziako herria de Salobreñan, estatuko jokalari h¡onenekin lehian arituko dira, 9 txandetako Suitzar siteman, 90 minuto + 30 segundo jokaldiko erritmo klasikoan, ondorengo egutegia izango dutela:

Egutegia

 1. Txanda 2016/07/11 – 10:00etan
2. TXANDA 2016/07/11 – 17:00etan
3. TXANDA 2016/07/12 – 10:00etan
4. TXANDA 2016/07/13 – 10:00etan
5. TXANDA 2016/07/13 – 17:00etan
6. TXANDA 2016/07/14 – 10:00etan
7. TXANDA 2016/07/15 – 10:00etan
8. TXANDA 2016/07/15 – 17:00etan
9. TXANDA 2016/07/16 – 9:30ean

Euskadiko Jokalariak:

Euskadiko Jokalariak, ordezkaria eta familia
Euskadiko Jokalariak, ordezkaria eta familia

Euska<diko espedizioa zabala da, gure jokalarien nondik norakoak ezagutzeko, beren izenen gainean klik egin.

Rk. Izena Fed. FIDE FEDA
14 Moreno Estebanez, Patxi EUS 1964 1927
23 Estefano Rilova, Fernando EUS 1900 1899
33 Toledo Sanz, Imanol EUS 1826 1830
59 Svyatoslav, Vorobyev EUS 1671 1676
72 Tafall Villanueva, Ander EUS 1584 1578
88 De las Heras Figueroa, Rodrigo EUS 1487 1490
124 Garcia Bolanos, Irene EUS 1223 1231

Zorte On Maisuak!

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live     laliga     federaciones

Advertisements

Atzo gure taldeko Ibai Dorronsororen parte hartzearekin Benaskeko XXXVI Irekiari hasiera eman zitzaion

(leer en castellano)

Ibai

Beste aldetik, atzo ere, udako txapelketetan famatuenetakoa den  Benaskeko Nazioarteko XXXV Xake Openari hasiera eman zitzaion eta gure taldeko  Ibai Dorronsoro bertan izango dugu. Txapelketa honetan 413 jokalarik parte hartuko dute, gure herrialdeko askok. Txapelketa uztailaren 16an amaituko da.

Txapalektako oinarriei lotura:

Chess-Results loturak:

Info64 loturak:

Zuzeneko erretrasmisioak

cropped-pabellonvaLotura interesgarriak

cartel-ajedrez-benasque-2016

Iruñan Xake Mate Alzheimerrari. Tafalldarren lan txukuna eta saria Anderrentzat

(leer en castellano)

Uztailaren 2tik 3ra, Iruñako Nafarroa Univertsitateko kiroldegian, Mariano de Pablos zuzendutako I. Xake Txapelketa Solidarioa – Xake Mate  Alzheimerrari burutu da,  Jesús Mena arbitro nagusia izan dela,  Miguel Ramos arbitro laguntzailearekin, CIMA-Mediku Ikerketa Aplikatu Zentroa eta  Club Deportivo Universidad de Navarra taldea antolatuta, Nafarroako Klinika Unibertsitatearen laguntzarekin. Joko sistema, 9 txandetako Suitzarra izan da,  partidako 10 minutu + 5 segunduko gehitzea jokaldiko erritmoan. Parte hartzaileak ELOaren baitako bi taldetan batu dituztelarik.emotionheader

Txaplektaren berezitasun handiena jasotako diru guztia Alzheimerraren ikerketa bultzatzeko erabiliko dela.

Lagundu nahi al duzu? hemen

Tafall familiako Iker, Mikel eta Ander joko aretoaren ikuspegi panoramikoarekin
Tafall familiako Iker, Mikel eta Ander joko aretoaren ikuspegi panoramikoarekin

Klubetik Tafall familiako Mikel aita, Ander Tafall eta 6 urteko Iker Tafall semeak bertaratu dira. Guztiei B txapelketan jokatzea egokitu zaie eta baita ondo aritu ere. Guztien artean aipagarriena Ander Tafallen lana izan da,t9 partidetan 6,5 punto lortu ondoren, sailkapeneko 6. postua lortu duelarik. SUB-14ko saria lortuz. Mikel Tafalleka 4,5 puntu egin ditu eta Iker Tafall gaztetxoak merituzko 3 puntu egin ditu.

Saritu eta agintarien familia argazkia (Juan Cruz Iturralde)
Saritu eta agintarien familia argazkia (Miguel Ángel Bayo)

Familia osoa asteburu pasa Nafarroara joan dira eta baita bapo pasa ere.  Ekintza solidarioan parte hartzeaz gain, Sendaviva, Iruña, xakean jokatu, bertako gastronomiaz gozatu eta beste gauza asko egin ondoren, etxera zoriontsu bueltatu dira,

Asteburuan tafalldarrak egindako argazkiak:

B txapelketako sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta gure jokalarienak:

Ander Tafall lortutako sariarekin, Ivan Iturralderekin
Ander Tafall lortutako garaikurra soinean daramala,  Gros XT-ko Ivan Iturralderekin
Pos. Rk. Izena Ptk. Mgam Buc1 FIDE FEDA Fed.
1 12 Elia Aldave, Inigo 8,0 9.0 50.0 1660 1679 NAV
2 86 Preval Stephenson, Yony 8,0 9.0 49.0 0 0 NAV
3 6 Galvan Perez-Ilzarbe, Alejandro 7,0 9.0 48.0 1688 1666 NAV
4 14 Grasa Solanas, Oscar 7,0 9.0 47.0 1637 1659 ARA
5 3 Zaratiegui Cardesa, Jose 7,0 9.0 41.0 1698 1705 NAV
6 21 Tafall Villanueva, Ander 6,5 9.0 49.5 1584 1578 EUS
7 24 Martinez Aragon, Aitor 6,5 9.0 48.0 1571 1642 MAD
8 58 Cervantes Ibañez, Sebastian 6,5 9.0 45.5 0 0 NAV
9 16 Llerena Achutegui, Mariano 6,5 9.0 45.0 1607 1614 MAD
10 28 Ruiz Anton, Adolfo 6,5 9.0 42.5 1548 1586 EUS
47 94 Tafall Soreasu, Miguel Angel 4,5 9.0 38.0 0 0 EUS
82 95 Tafall Villanueva, Iker 3,0 9.0 29.5 0 0 EUS

A txapelketako sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak:

IMG-20160703-WA0069
“A” Txapelketako irabazlea: Henrik Teske
Pos. Rk. Tit. Izena Fed. Ptk. Mgam Buc1 FIDE FEDA Fed.
1 1 GM Teske, Henrik GER 8,0 9.0 50.5 2483 2517 CAT
2 8 FM Suarez Uriel, Adrian ESP 7,5 9.0 50.5 2304 2312 MAD
3 5 FM Marchena Hurtado, Javier ESP 7,5 9.0 46.0 2340 2306 EUS
4 6 FM Andres Gonzalez, Ivan ESP 7,0 9.0 52.0 2332 2315 AST
5 18 Jimenez Almeida, Luis David ESP 7,0 9.0 46.0 2212 2196 NAV
6 10 FM Lana Rodriguez, David ESP 7,0 9.0 44.0 2294 2306 ARA
7 25 Garcia Amoros, Pablo ESP 6,5 9.0 51.0 2175 2161 VAL
8 13 FM Garcia Jimenez, Francisco Javier ESP 6,5 9.0 48.5 2251 2251 CAT
9 17 Ayza Leon, David ESP 6,5 9.0 47.5 2215 2203 CAT
10 11 FM Renteria, Jorge COL 6,5 9.0 45.5 2264 2282 MAD

Lotura interesgarriak:

Txapelketako webgune ofiziala: hemen

A Txapelketako emaitzak (info64.org): hemen

B Txapelketako emaitzak (info64.org): hemen

Alberto Ortín Lasherasek txapelketan egindako argazki bildumara lotura:
I Torneo Ayuda a tu memoria//embedr.flickr.com/assets/client-code.js

Eibarko Hiria 32. Xake Txapelketa: Gros XT Txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatu zen, Mikel Larreategi arbitro internazionalaren zuzendaritzapean,  Eibarko Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta. Euskal Herri guztiko 14 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan ziren Goio Uriarte, Patxi Moreno, Ramon Nogues eta Iker Arri.

IMG-20160702-WA0013
Patxi Moreno, Iker Arri, Goio Uriarte eta Ramon Nogues txapelketa jokatu zen Untzaga Plazan, Eibarko Udala atzean dutela

Gaueko 20:30 arte, arratsalde osoan zehar, 5 minutuko partidak jokatu zituzten bertaratutako jokalariek lau jokalariez osatutako taldekako partidatan eta Untzaga plazan lehia estuan aritu ziren azken edizioetako txapeldunak, Abadiño, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea eta Errenteriako Fomento Cultural, bertaratutako beste taldeekin txapelketa irabazi nahian.

Azkenean txapela Donostiako Gros Xake taldeak etxera eraman zuen:

Gros XT-ko Iñigo Argandoñak talde irabazlearen garaikurra hartzen
Gros XT-ko Iñigo Argandoñak talde irabazlearen garaikurra hartzen

Leioa Altzaga bigarren postua lortu zuen:

Leioako Altzaga taldeko älvaro Díaz, bigarren talde onenaren saria jasotzen
Leioako Altzaga taldeko Álvaro Díaz, bigarren talde onenaren saria jasotzen

Eta hirugarren postua, Errenteriako Fomento Cultural  taldearentzat izan zen:

Fometo Culturaleko Aitor Gonzalez, txapelketako hirugarren talde onenari saria jasotzen
Fometo Culturaleko Aitor Gonzalez, txapelketako hirugarren talde onenari saria jasotzen

logoarnasa

Aurten gainera, berritasun gisa, “Xake Mate Fibrosi Kistikoari” izeneko sentsibilizazio kanpaina antolatuko dute ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkartearekin. ARNASAren standera hurbildu den orok, Fernando Markinaren eskutik, elkartearen informazioa jasotzeaz gain, elkarteari laguntzeko ekarritako kamisetak, txapak eta beste lortzeko aukera izan dute.

Irabazleen eta agintarien famili argazkia
Irabazleen eta agintarien famili argazkia

SAILKAPENA

Rk ID Taldea Partidak + = Ptk
1 7 GROS 13 12 1 0 45.5
2 2 ALTZAGA 13 10 1 2 37.5
3 6 FOMENTO 13 8 5 0 36
4 1 ABADIÑO 13 9 2 2 35
5 9 IZEAGA 13 5 4 4 26
6 4 EASO 13 5 3 5 25.5
7 13 SANTURTZI 13 4 4 5 24.5
8 11 ZARAUTZ 13 2 5 6 23.5
9 10 PORTUGALETE 13 3 3 7 22
10 5 EGIDAZU 13 2 4 7 21.5
11 8 HONDARRIBIA-MARLAXKA 13 4 2 7 20.5
12 12 ZORNOTZA 13 2 5 6 20
13 14 C.D. EIBAR A 13 3 2 8 16.5
14 3 ANAITASUNA-KAKUTE 13 0 3 10 10
20160702_175259-768x432
Hondarribia-Marlaxkako taldekideak (Argazkia: Joseba Izquierdok antolatzaieentzako egina)

Gure taldeak, ez zuen emaitza oso txukuna izan. Patxi Moreno, 7,5 puntu lortu zituen bigarren mahaian jokatuta. Iker Arrik, laugarren mahaian, 5 puntu lortu zituen. Ramon Nogues eta Goio Uriarte, biak 4na untu egin zituzten, hirugarren eta lehenengo mahaietan jokatuaz. Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:

  • 1. mahaia: Xabier Beudaert (Easo) 13 partidetan 12 puntu.

20160702_202040

  • 2. mahaia: Erik Juez (Zarautz) 13 partidetan 10,5 puntu.

20160702_202007

  • 3. mahaia: Juan José Saenz (Fomento) 13 partidetan 13 puntu.

20160702_201937

  • 4. mahaia: Aitor González (Fomento) 13 partidetan 12 puntu.

20160702_201900

Arratsalde eder baten ondoren, xake egun zoragarriari amaiera emateko, sari banaketa eta ger,o talde antolatzailearen egoitzan anaitasun afari animatua izan genuen.

Eibarko Klub Deportiboko xakeko gure lagunei antolaketagatik, Zorionak!

Jarrain Eibarko Klub Deportiboko webgunetik hartutako Joseba Izquierdok antolaketarako egindako argazkiak. Argazki hauek eta gehiago: hemen

Txapelketaren informazioa antolatzailearen webgunean: hemen

Txapelketaren emaitza guztiak info64.org webgunean ikusi ditzakezue: hemen

Gaur XXVI Nazioarteko Groseko Xake Irekia amaitu da IM Jaime Santosen garaipenarekin. Andoni Orube gure taldekidea txukun aritu da.

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean jokatutako txanda eta gero, Eli Argandoñak zuzendu eta Cesar Montolío arbitro nagusia izan duen Groseko Nazioarteko XXVI. Irekia- Javier Luengo Vázquez XVI. Oroigarria Txapelketari amaiera eman zaio, IM Jaime Santos Latasak txapelketan garaipena lortu duela.

13588940_1138757266187082_987360044_o

Sailkapeneko lehen hamar jokalarien zerrenda eta gure ordezkariaren postua:

Rk. H.Z. Tit. Izena FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 IM Santos Latasa Jaime ESP 2541 7,0 43,5 50,5 37,0
2 4 GM Cifuentes Parada Roberto ESP 2466 7,0 41,5 48,5 37,5
3 6 IM Gonzalez De La Torre Santiago ESP 2440 7,0 40,5 47,5 38,0
4 10 FM Fantinel Thibault FRA 2382 7,0 40,0 47,0 36,0
5 8 IM Del Rey Diego ESP 2388 7,0 40,0 47,0 35,0
6 11 IM Gorbatov Alexej RUS 2375 6,5 41,5 48,5 36,0
7 14 FM Marchena Hurtado Javier ESP 2340 6,5 39,5 46,5 33,0
8 7 GM Naumkin Igor RUS 2418 6,5 37,5 44,0 33,0
9 5 IM Argandona Riveiro Inigo ESP 2453 6,0 42,0 49,0 35,0
10 3 GM Oratovsky Michael ISR 2474 6,0 41,5 48,5 34,0
                   
69 53 Orube Bona Andoni ESP 1803 3,5 31,0 38,0 20,5
                 

Sailkapen osoa ikusteko sakatu hemen.

Gure taldetik aurten bakarrik Andoni Orube joan da eta baita txapelketa txukuna egin. Hala ere azkeneko bi txandetara joaterik izan ez duelako ezin izan du bere parte hartzea borobildu.

13552600_1135571509838991_51580554_n

Ondoren bertan gertatutakoaren erreportaje zabala (Argazkiak: Juan Cruz Iturralde-Mila esker!):

Lotura interesagarriak:

Gros XT txapelketako antolatzailearen wengunea txapelketaren oinarriekin: hemen

Txapelketako informazioa osoa: parekatzeak, emaitzak, sailkapena (ChessResult): hemen