Klubak irailaren 2an gure herriko Jai Nagusietan burutuko duen I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIAren Izen ematea asteazkenera arte irikita izango da. Txapelketa berri hau, Federatutako joklariei zuzendutako “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango da eta 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako zuzendua da. Bertan, parte hartzaileek 10 minuto finish partida azkarretara jokatuko dute eta xake jaialdiak Fide ELORIk ez duten jokalariak hobestuko ditu:
Dagoeneko jaialdian parte hartzeko lehenengo 32 izen emandakoak ditugu:
Duela egun batzuk Daniel Muñozek, TheZugzwangBlog Webguenaren arduraduna denak eta “El Método Zugzwang” best Selleraren idazlea denak “Los mejores lugares para jugar al ajedrez del mundo”izenburuko artikulo interesgarria idatzi zuen bere blogean eta bertan aipatzen duen bezala, mundua xakean aritzeko leku zoragarriz beteta dago. Horietako batzuk gainera, xakearen historian berebiziko garrantzia izan dutelako, duten kulturarengatik edota garrantziagatik, lekurik adierazgarrienak direla gaineratu du. Horrela egileak artikulo honetan xake zaletu orok bisitatu beharreko lekuen zerrenda bat eman digu eta bertan, Hondarribiko Paradoreko Tapizen Gela sartu du, Hondarribko Gaztelua Xake Aktibo txapelketaantolatzen dugun tokia hain zuzen.
Jarraian egilearen zerrendako tokiak ematen dizkizuegu, hoiei buruz gehiago ezagutzeko artikuloa irakurtzea komendatzen dizuegu: hemen.
Jarraian Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 4an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradoreko Tapizen Gelan antolatuko duen “Hondarribiko Gaztelua” VI. Xake Aktibo Txapelketaren berri ematen dizuegu.
Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.
Guztioi mila esker, irailaren 4an elkar ikusiko dugu!
Tafall familia Burgosen oporretan daude eta larunbata hontetan arratsaldea pasatzeko xake txapelketa bat topatu dute Olmillos de Sasamón deituriko herrian.
1er torneo Olmillos de Sasamón deituriko txapelketa 7 txandetakosuitzar siteman jokatu da. Joko erritmo azkarrean, 5 minutu + jokaldiko 5 segunduko gehitzearekin. Txapelketa hau Burgoseko 1. Zirkutoaren (1er circuito Burgales) parte da.
Cartagenatarren Gazteluaren inguruetan burtu den txapelketa honetan Tafall anaien bi zaharrenak parte hartu dute : Ander eta Iker. Txalpleta Frederic Saez Frantziarrak irabazi du, partida guztiak irabazi eta gero, 7 punturekin. Podiumean 6 punto lortu duten Daniel Ausín (2.) eta Juan Fernando Heras (3.) lagun inza ditu. Gure ordezkariek oso ondo pasa dutela esan digute, eta baita, txapelketa txukuna egin ere. Txapelketa bakarra jokatu ondoren adinako emaitzen sailkpena egin baita. Horrela, Ander Tafallek (14 urte) 7 partidetan 4 punto lortu ditu eta Sub 18kko 5. postua lortu du. Iker Tafallek (6 urte) aldiz, 7 partidetan 2 puntu egin ditu eta SUB-10ean 7. postua lortu du. Aipamen berezia mezeri du familiako anai gazteenak, Gorka Tafallek (5 urte) txapelketako ondorengo argazki tuxkunak atera baititu:
Abarrotsa, alaitasuna, eta ardo ona Erriberriko kaleak hartuko dituzte abuztuaren 19an, 20an eta 21ean izango diren XIII. Erdi Aroko Jaialdian. Egun horietan leku guztietatik etorritako artisauek beren poruduktuak eskainiko dituzte. Herriko jatetxeetan bertako ardo famatuaz gain, Erdi Aroko menuekin gozatzeko parada izango da. Eta bere kaleetatik Txotxongilo, zaldun, damak eta errege gortea ikusteko parada izango da., Eta Nafarroako Errege Gorte izan zeneko egun horietara itzuliko da.
Julio García Cabero
Eta beste behin, xakeak bere lekua izango du, eta berriro ere gure taldekidea den Julio Garcia Caberok antolaketan laguntzen izango dugu.
20an eta 21ean Erriberritik pasatzeko asmoa baduzu, Santa mariako Atarira hurbildu, Jauregi Zaharraren ondora, egun Oliteko Paradorearen ondora, bertan Julio Garcia Cabero taldekidea eta Julian Perez eta beste lagunak izango baitituzu, zuekin xakean lagunkiro 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitarte, arituko dira. Hori bai, Erdi Aroko mozorroekin hurbiltzea eskertzen dizuegu, Erdi aroko Jaildia baita, Zuk erabaki zer izan nahi duzun: Errege, erregina, Printxzipe, printzesa, Zaldun, Dama, Tabernari edo morrroi. Eta ondo pasatzeko gogoarekin etorri, xakean jokatzeko asmoarekin. Hobekin mozorrotuta datorrenari sari bat emango baitiote Asociación de Amigos del Ajedrez Educativo (ADADAE) lagunek.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 4an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” V. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.
Guztioi mila esker, irailaren 4an elkar ikusiko dugu!
Klubak aurten gure herriko Jai Nagusietan burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako, 10 minuto finish partida azkarretako xake jaialdia antolatzea proposatu dio Udalari, Fide ELORIk ez duten jokalariak hobestuko duena:
I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA
Gaur izen ematea irekitzen dugu, anima zaitez!
Tokia: Kasino Zaharreko lorategia – Damarri kalea 1, Hondarribia* Data: 2016ko irailaren 2an, ostirala Hasiera Ordua: 16:30ean Mailak: sub-16, sub-10, sub-8 (guztira gehienez 100 jokalari aurreikusi ditugu) Joko Erritmoa: 10 minuto finish partidetako 5 txandetako Suitzarra Izen-ematea: Doan. Abuztuaren 31a arte. Posta elektronikoz: torneosxake@gmail.comedo, telefonoz 635 702 745 (Carlos), ondorengoa jarriz:
Izena,
Abizenak,
Herria eta
Jaiotze data.
Maila bakoitzeko lehengoak saria jasoko du eta parte hartzaile guztientzako merendaria egongo da.
*Udalak lekua baieztatzen digun zain gaude. Jaietako egitarauaren baitan, toki aldaketa gerta daiteke.
Atzo, osteguna, abuztuaren 11n, Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXIV. Andorrako nazioarteko Txapelketabukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Abuztuaren 3tik 11ra, 130 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Jorge Corik bakarka irabazi zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, Peruko GMJulio Grandak 2. postua lortu zuen, lortutako 7 puntuei esker desenpate hobeagoa izan zuelako. Maxime LagardeGM Frantziarrak hirugarren postua lortu zuen 7 puntu egin eta gero. Jarraian lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.
Sub10 hoberena: Jaume Alcón Llosada (AND)
Sub12 hoberana: Maria Eizaguerri Floris (ESP)
Sub14 hoberena: Victor Àlvarez Albiol (ESP)
Beterano hoberena: Mark A. Berkovich (ISR)
1849 arteko bigarrena: Vojtech Trochta (CZE)
1849 arteko lehenengoa: Louis Perche (FRA)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Paul Chamber Ezra (BDI)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Chaouro Cai (CHN)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Thomas Caloone (FRA)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Miguel Bas Mas (ESP)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Iván Martínez López (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías gure klubeko presidentearekin 2016ko Andorrako Gran Prix Blitz txapelektan
Aurtengo edizio honetan gure klubak jokalaririk izan ez badu ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza zina dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix txapelketan.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 4an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” V. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera
1. Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.
2. Data: Txapelketa 2016ko irailaren 4an, igandean, jokatuko da.
3. Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.
4. Ordutegia: Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko kafetegian
Partiden ordutegia ondorengoa izango da:
1go Txanda : 10:00etan
2. Txanda : 10:45ean
3. Txanda : 11:30ean
4. Txanda : 12:15ean
5. Txanda : 13:etan
6. Txanda: 13:45ean
14:30ean sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.
5. Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3’’ gehituko zaizkio.
6. Izen-ematea:
Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2016-01-01
Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
7. Sariak:
1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
2.en sailkatua: 75€ eta garaikurra
3.en sailkatua: 50€ eta garaikurra
Sari bereziak:
a) 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko
8. Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu, Javier Oyarzabal Alzugarayren, Juanjo Guerrero eta Juanjo Escribano Lasaren (FIDE Nazioarteko Epailea) laguntzarekin.
9. Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.
10. Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:
o Sistema progresiboa
o Bucholz ertaina
o Bucholz totala
o Performancea
11. Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.
12. Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
13. Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
15. Laguntzaileak:
o Hondarribiko Udala
o Hondarribiko Carlos V Paradorea
o Gipuzkoako Xake Federazioa
o Bacalaos Donosti
o Txantxangorri Taberna
o Hiruzta txakolindegia
o Soroxarta servicios gráficos
o Eroski Center Hondarribia
Txapelketa datorren Irailaren 4an, igandea, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean burutuko da eta espazioarengatik 50 jokalarietara mugatuko da. V. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea gutxi barru irekiko dugu. Sari banaketa ondoren, klubera hurbilduko gara bertan jokalarientzako prestatutako luntxaz gozatzera.
Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:
Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan ibili dira eta xakeaz gozatzeko parada berria izan dute 2016ko Isareko VIII. Xake Txapelketa – 1. GM Dragan Paunovic Oroigarrian.
In Memoriam: GM Dragan Paunović (1961-2016)
Ekintza abuztuaren 6an burutu zen, larunbatean, arratsaldez, Burgosko Isar herrian eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 15 minutu partidako 6 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren eta Irekian 52 lagun lehian aritu ziren. Txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman izan zen.
Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta gure taldekidea:
Irekian Ander Tafallek 22. postua lortu zuen, 6 partidatan 3,5 puntu lortu eta gero.
Iker Tafall Villanueva
Iker Tafallek, 6 urte dituenak, 12 urte azpiko txapelketan 6 partidetatik 3 garaipen lortu zituen, Ander bere anai zaharrenak 2013an eta 2014an irabazi zuen txapelketa honetako zerrendako goi erdikaldean amaitu zuen.
Pasa den larunbatean Centre d’Escacs d’Andorra la Vellak antolatutak eta Comú d’Andorra la Vellaren eta Banc Sabadell d’Andorraren laguntzarekin Gran Prix d’Escacs de partides ràpides txapelketaren edizio berri bat burutu da, zein, Andorrako Nazioarteko Txapelketaren egutegi aldaketa dela medio, aurten, Andorra la Vellako Jai nagusietako egitarau barnean jokatu da. Zuzendari lanak Joan Obregón egin ditu. 34 Open Internacionalean daudelako, arbitroen talde bikaina dago bertan Enrique Oiarzabal, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías.
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal, Santiago Juberias eta gure taldekidea Goio Uriarte
Txapelketa azkenean panorama Hotelean burutu zen eta bertan 92 jokalarik izena eman zuten, txapelketako errekorra. 13 herrialde ezberdinetako 12 Maisu Handi, Nazioarteko maisu bat eta 10 FIDE maisu parte hartu zuten. Jokalari zerrenda ikaragarria benetan. Gure taldeko Goio Uriartek parte hartu du, Openenan parte hartzerik izan ez bazuen ere, asteburuan, Gran Prixa jokatzera animatu zelako. Txapelketa txukuna egin zuen, puntuen erdia lortuz eta txapelketa zerrendako 45. postua lortu zuen. Txapelketa GM Julio Grandak irabazi zuen, 7,5 puntu lortu eta bigarren sailkatutako desenpate hobeagoa lortu zuelako.