Andorrako Gran Prix Blitz txapelketa bikaina, Julio Granda txapeldun

(leer en castellano)

Julio Granda Andorra 2016 Gran Prixeko irabazlea
Julio Granda Andorra 2016 Gran Prixeko irabazlea

Pasa den larunbatean Centre d’Escacs d’Andorra la Vellak antolatutak eta Comú d’Andorra la Vellaren eta Banc Sabadell d’Andorraren laguntzarekin Gran Prix d’Escacs de partides ràpides txapelketaren edizio berri bat burutu da, zein, Andorrako Nazioarteko Txapelketaren egutegi aldaketa dela medio, aurten, Andorra la Vellako Jai nagusietako egitarau barnean jokatu da. Zuzendari lanak Joan Obregón egin ditu. 34 Open Internacionalean daudelako, arbitroen talde bikaina dago bertan Enrique Oiarzabal, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías.

Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal, Santiago Juberias eta gure taldekidea Goio Uriarte
Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal, Santiago Juberias eta gure taldekidea Goio Uriarte

Txapelketa azkenean panorama Hotelean burutu zen eta bertan 92 jokalarik izena eman zuten, txapelketako errekorra. 13 herrialde ezberdinetako 12 Maisu Handi, Nazioarteko maisu bat eta 10 FIDE maisu parte hartu zuten. Jokalari zerrenda ikaragarria benetan. Gure taldeko Goio Uriartek parte hartu du, Openenan parte hartzerik izan ez bazuen ere, asteburuan, Gran Prixa jokatzera animatu zelako. Txapelketa txukuna egin zuen, puntuen erdia lortuz eta txapelketa zerrendako 45. postua lortu zuen. Txapelketa GM Julio Grandak irabazi zuen, 7,5 puntu lortu eta bigarren sailkatutako desenpate hobeagoa lortu zuelako.

Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak:

Rk. H.Z.  Tit. Izena FED FIDE Ptk.  Des 1  Des 2
1 1 GM Granda Zuniga Julio E PER 2673 7,5 45,5 58,5
2 3 GM Prohaszka Peter HUN 2614 7,5 45,0 56,5
3 7 GM Glud Jakob Vang DEN 2532 7,0 43,5 55,5
4 8 GM Riff Jean-Noel FRA 2531 7,0 42,5 54,5
5 4 GM Demuth Adrien FRA 2578 7,0 42,0 54,0
6 10 GM Gozzoli Yannick FRA 2499 7,0 41,0 52,5
7 2 GM Banusz Tamas HUN 2625 6,5 41,0 53,0
8 16 FM Martinez Lopez Ivan ESP 2246 6,5 41,0 52,5
9 12 GM Cori Jorge PER 2477 6,5 40,5 52,0
10 9 GM Norwood David R AND 2505 6,5 39,5 51,0

LOTURA INTERESGARRIAK:

  • Txapelketako ChessResults: hemen
  • Txapalektako  info64: hemen
  • Antolatzaileen argazki galeria Flicken: hemen

Patrocinadors

panorama
ComuEscaldes

Col·laboradors

mymac

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s