Klubak irailaren 2an gure herriko Jai Nagusietan burutuko duen I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIAren Izen ematea asteazkenera arte irikita izango da. Txapelketa berri hau, Federatutako joklariei zuzendutako “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango da eta 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako zuzendua da. Bertan, parte hartzaileek 10 minuto finish partida azkarretara jokatuko dute eta xake jaialdiak Fide ELORIk ez duten jokalariak hobestuko ditu:
Dagoeneko jaialdian parte hartzeko lehenengo 32 izen emandakoak ditugu:
Abuztuaren 31n, azteaskenean izen ematea itxiko dugu, anima zaitez!
OINARRIAK
Tokia: Kasino Zaharreko lorategia – Damarri kalea 1, Hondarribia*
Data: 2016ko irailaren 2an, ostirala
Hasiera Ordua: 16:30ean
Mailak: sub-16, sub-10, sub-8 (guztira gehienez 100 jokalari aurreikusi ditugu)
Joko Erritmoa: 10 minuto finish partidetako 5 txandetako Suitzarra
Izen-ematea: Doan. Abuztuaren 31a arte. Posta elektronikoz: torneosxake@gmail.com edo, telefonoz 635 702 745 (Carlos), ondorengoa jarriz:
- Izena,
- Abizenak,
- Herria eta
- Jaiotze data.
Maila bakoitzeko lehengoak saria jasoko du eta parte hartzaile guztientzako merendaria egongo da.
*Udalak lekua baieztatzen digun zain gaude. Jaietako egitarauaren baitan, toki aldaketa gerta daiteke.