2016ko irailaren 2an, arratsaldean, Hondarribiko Jai nagusietako egitarauaren barnean, Kasino Zaharreko lorategian burutu zen, gure klubak Hondarribiko udalaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA. Jaialdia oso txukuna irten zitzaigun eta antolatzaile moduan oso kontent geratu ginen.
Gertatuakoaren argazkiak eta bideo txukun bat izateko klubeko bi lagun onei enkargua egin genien:BideosarekoMarcos Soduperi bideoa eta Floren Portu argazkilariari argazkiak. Post honetan ikusgai dituzue.
Goizean gaztetxoentzako banakako hiru txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. SUB-8 txapelketan 25 haur parte hartu zuten. SUB-10 adineko txapelketan 20 eta SUB-12 eta SUB-16 txapelketako gazteak biltzen zuen txapelketan 25.
Klubetik 4 jokalarik parte hartu zuten: Sub-16+Sub 12an Ander Tafallek (8.postua) eta Patxi Morenok (1. postua) jokatu zuten eta Sub-8an Iker Tafallek (9. postua) eta Gorka Tafallek (15. postua) parte hartu zuten, eta baita ondo pasatzeaz gain, lan txukuna egin.
Sub-16+Sub12 txapelketako podiuma. Patxi Moreno (Txapeldun), Andres Malon (2. postua) eta Josu Manterola (3. postua)
Zorionak antolatzaileei eta bertaratutako guztioi!
Lourdes Villanuevak eta Mikel Tafallek egindako argazkiak:
Eugi Taldekako Txapelketa
Arratsaldean, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertan, gure taldeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Gros Xake Taldeko Josu Manterolarekin batera, Giputxis taldean, merituzko 3. postua lortu zuten.
.
Ander, Patxi eta Josu
Postua
Taldea
Puntuak
1
Oberena A
21,5
2
Ansoain
21,0
3
Gipuztxikis
18,5
4
San Juan
18,5
5
Orvina
16,0
6
Oberena B
13,0
7
Oberena E
8,0
8
Oberena C
7,5
9
Mikel Gurea
7,5
10
Oberena D
3,5
Txapeldunak: Oberena A
Azpitxapeldunak: Ansoain
Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarien lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauza polita!
Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.
Oberena taldeko webgunean goizeko txapelketan gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna eta sailkapenak dituzue (hemen), arratsaldekoa ere (hemen). Eta ondorengo loturak Oberena elkarteko Josek , egindako argazki sorta ederra ikus dezakezue: hemen.
Iraupena: 3 hilabete. 2016ko irailaren 20tik 2017ko ekainaren 20ra.
Ordutegia: asteartetan, 17:30etik 20:00etara. Ez da derrigorrezkoa 2,5 orduak egotea.
Prezioa: 30 € hiruhilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo klasera doan joan ahal izango dute).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoaldeko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Pasa den larunbatean, irailaren 10ean, Guadalupeko Amabirjinaren omenezko Errenteriako Beraungo auzoko jaietan, Juan Manuel Riescok antolatuta, Beraun Bera elkartean, partida azkarretako 14 urte azpiko txapelketa jokatu zen arratsaldez, bertaratutako 18 jokalarien parte hartzearekin. Txapelketa amaieran podiuma Alex Larrañagak (1. postua), Joel Rodriguezek (2. postua) eta Iban Gomezek (3. postua) lortu zuten. Bertan klubeko Nicolas Aparicio (9. postua), Jokin Etxaniz (10. postua), Kerman Solana (11. postua) eta Hodei Guerrero (12. postua) lan txukuna burutu dutelarik.
Aurten Pielagoseko “Virgen de Valencia” Nazioarteko Xake Txapelketaren XXII. edizioa burutu da eta Euskadiko jakalari zerrenda zabalean, gure taldeko bi ordezkari izan ditugu bertan, Ibai Dorronsoro eta Patxi Moreno.
Euskadiko talentuzko jokalari gazteak: Markel Zuloaga, Aritz Abalia, Ibai Dorronsoro, Imanol Toledo eta Patxi Moreno
Ibai Dorronsoro txapelketa oso txukuna egin du eta 9 partidatan 4,5 puntu lortu ondoren, rankingean 6 postu irabazi ditu, txapelketako 51. postuan gertu delarik.
IM Jaime Santos Vs Ibai Dorronsoro
Patxi Morenok merituzko parte hartzea izan du eta 9 partidatan 5,5 puntu lortu eta gero, 22.postuan amaitzeaz gain, 1850-2000 ELO tarteko jokalari onenaren saria jaso du. ZORIONAK
Patxi Moreno lortutako garaikurrarekin
Irailaren 1etik 7ra, erritmo klasikoan, Cantabriako Pielagosen burutu den txapelketa honetan 107 jokalarik parte hartu dute, horien artean GM, MI et MF sorta ederra eta arestian esan bezala Euskadiko jokalarien parte hartzea handia izan da.
Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2016ko irailaren 4a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VI. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 40 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Hiru Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 9 jokalarik parte hartu dute.
Pepelu Mñozen (Mila esker!) eta Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Sestao Taldeko Sergio Trigok txapelketa irabazi du. jarrain sailkapen naguiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu, ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.
Jarraian VI. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan txapelketan egindako lan txukunagatik.
Juanjoren oparia Javier Oyarzabalek hartu du
Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!
Gaur arratsaldean, Kasino Zaharreko lorategian burutu da, gure klubak Hondarribiko udalaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA. Carlos Pascualen zuzendaritzapean, Mikel Tafall, Ander Tafall, Óscar Holgado, Asier Cuesta, Ramon Nogues, Silvestre Moreiro eta Goio Uriarte taldekideen laguntzarekin. Bertan 16 urte baino gazteagoak ziren 40 gaztetxo izan ditugu. Txapelketa 5 txandetako Suitzar sistemako, 10 minutu finish partida azkarretara jokatu da. Parte hartzaileak (Hondarribia eta Irungo haurrez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako herri ezberdinetatik eta Madrildik etorritakoak) oso gustura ibili dira eta, partiden ondoren, parte hartu duten guztiek, Juan Luis “Kalixa” Silanesek (Kirola, Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia), Goio Uriartek (Klubeko presidentea), Carlos Pascualek (txapelketako zuzendaria eta arbitroa) eta Óscar Díezek (Landetxako monitorea) banatutako sariak jaso eta gero, meriendari goxoa izan dute, xake arratsalde ederrari amaiera emanez.