Gaur arratsaldean, Kasino Zaharreko lorategian burutu da, gure klubak Hondarribiko udalaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako I. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA. Carlos Pascualen zuzendaritzapean, Mikel Tafall, Ander Tafall, Óscar Holgado, Asier Cuesta, Ramon Nogues, Silvestre Moreiro eta Goio Uriarte taldekideen laguntzarekin. Bertan 16 urte baino gazteagoak ziren 40 gaztetxo izan ditugu. Txapelketa 5 txandetako Suitzar sistemako, 10 minutu finish partida azkarretara jokatu da. Parte hartzaileak (Hondarribia eta Irungo haurrez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako herri ezberdinetatik eta Madrildik etorritakoak) oso gustura ibili dira eta, partiden ondoren, parte hartu duten guztiek, Juan Luis “Kalixa” Silanesek (Kirola, Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia), Goio Uriartek (Klubeko presidentea), Carlos Pascualek (txapelketako zuzendaria eta arbitroa) eta Óscar Díezek (Landetxako monitorea) banatutako sariak jaso eta gero, meriendari goxoa izan dute, xake arratsalde ederrari amaiera emanez.
Jarraian Asier Cuestak egindako argazkiak:
Jaialdian gertatutakoaren berri, parekatzeak, txandak emaitzak, e.a.: Sub. 08 + Sub. 10 + Sub. 16

One thought on “I. Hondarribiko Jaietako Sub-16 Xake Jaialdia giro apartan ospatu da gaur”