Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2016ko irailaren 4a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VI. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 40 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Hiru Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 9 jokalarik parte hartu dute.
Pepelu Mñozen (Mila esker!) eta Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Sestao Taldeko Sergio Trigok txapelketa irabazi du. jarrain sailkapen naguiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu, ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:
Rk. | H.IZ. | Izena | FIDE | FEDA | Kluba | Ptk. | Des 1 |
1 | 3 | FM Trigo Urquijo Sergio | 2285 | 2404 | Eus-fba-Sestao | 5,5 | 19,5 |
2 | 1 | FM Alonso Arburu Juan Ignacio | 2361 | 2396 | Eus-fga-Batalla -Irun- | 5,0 | 20,0 |
3 | 5 | Olaizola Ortega Luis | 2136 | 2166 | Eus-fga-Batalla -Irun- | 5,0 | 19,0 |
4 | 2 | FM Cruz-Lopez Claret Carlos | 2287 | 2278 | Eus-fga-Batalla -Irun- | 4,5 | 17,5 |
5 | 8 | Munoz Avila Jose Luis | 2096 | 2083 | Eus-fga-Gros X.T. | 4,5 | 16,5 |
6 | 4 | Serras Uria Antton | 2224 | 2205 | Eus-fga-Batalla -Irun- | 4,5 | 15,5 |
7 | 7 | Dominguez Ofretorio Javier | 2126 | 2102 | Eus-fga-Fomento Cultural | 4,5 | 15,5 |
8 | 9 | Torres Ganuza Francisco Javie | 2095 | 2115 | Eus-fga-Hondarribia Marlaxka | 4,0 | 16,0 |
9 | 6 | Ortega Fuentes Luis Angel | 2136 | 2135 | Eus-fga-Eguzki-Urnieta | 4,0 | 15,5 |
10 | 11 | Gonzalez Blanco Aitor | 2044 | 2036 | Eus-fga-Fomento Cultural | 4,0 | 15,0 |
Sailkapen osoa: hemen
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen.
Jarraian VI. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€: FM Trigo Urquijo Sergio
2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€: FM Alonso Arburu Juan Ignacio
3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€: Olaizola Ortega Luis
Bestelako Sariak:
16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra: Munoz Avila Jose Luis
Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra: Aramendia Ybarra Carlota
1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra: Caballero Acosta Erlantz
60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra: Alustiza Urkia Jose Luis
Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Fernandez Arribas Joseba
Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan txapelketan egindako lan txukunagatik.

Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!
Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:
One thought on “Jaietako txapelketako 6. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra”