Igandean, irailaren 18an, Eugiko VII. Xake Jaialdia izan genuen, gure Oberenako lagunen laguntzarekin Eugiko Udalak antolatuta.
Goizean gaztetxoentzako banakako hiru txapelketa jokatu ziren, 15 minutu partidako erritmoan. SUB-8 txapelketan 25 haur parte hartu zuten. SUB-10 adineko txapelketan 20 eta SUB-12 eta SUB-16 txapelketako gazteak biltzen zuen txapelketan 25.
Klubetik 4 jokalarik parte hartu zuten: Sub-16+Sub 12an Ander Tafallek (8.postua) eta Patxi Morenok (1. postua) jokatu zuten eta Sub-8an Iker Tafallek (9. postua) eta Gorka Tafallek (15. postua) parte hartu zuten, eta baita ondo pasatzeaz gain, lan txukuna egin.

Zorionak antolatzaileei eta bertaratutako guztioi!
Eugiko Jaialdiko sailkapenak
Lourdes Villanuevak eta Mikel Tafallek egindako argazkiak:
Eugi Taldekako Txapelketa
Arratsaldean, adin mugarik gabeko taldekako tximista partidetako txapelketa burutu zen eta bertan, gure taldeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Gros Xake Taldeko Josu Manterolarekin batera, Giputxis taldean, merituzko 3. postua lortu zuten.
.

Postua | Taldea | Puntuak |
1 | Oberena A | 21,5 |
2 | Ansoain | 21,0 |
3 | Gipuztxikis | 18,5 |
4 | San Juan | 18,5 |
5 | Orvina | 16,0 |
6 | Oberena B | 13,0 |
7 | Oberena E | 8,0 |
8 | Oberena C | 7,5 |
9 | Mikel Gurea | 7,5 |
10 | Oberena D | 3,5 |
Berriro ere prestatutako Jaialdiagatik antolatzaileak zoriondu nahi ditugu, zeintzuk aurten jokalarien lagunei zuzendutako ekintza interesgarriak prestatu zituzten. Oso gauza polita!
Etorkizuneko edizioetara bertaratzeko aukera izatea espero dugu.
Oberena taldeko webgunean goizeko txapelketan gertatutakoaren berri ematen duen kronika txukuna eta sailkapenak dituzue (hemen), arratsaldekoa ere (hemen). Eta ondorengo loturak Oberena elkarteko Josek , egindako argazki sorta ederra ikus dezakezue: hemen.
2 erantzun “Eugiko Jaialdia 2016. Xakea eta dibertsioa, beste urte batez zoragarria!” sarreran