2016ko urriaren 2an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-18 txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-18 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistema tablero guztien puntuen batura izan zen eta berdinketa desegiteko sistema taldeen arteko partidaren emaitza izan zen: garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Txapelketa zuzendu eta arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.
Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Tafall,eta Ander Uranga osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten.
3. Hondarribia-Marlaxka (RtgAvg:1652 / TB1: 12 / TB2: 6) | ||||||
T. | Izena | FIDE | FEDA | Ptk. | Partidak | |
1 | Moreno Estebanez Patxi | 1908 | 1883 | 3,5 | 4,0 | |
2 | Dorronsoro Larbide Ibai | 1702 | 1639 | 3,5 | 4,0 | |
3 | Tafall Villanueva Ander | 1639 | 1635 | 3,0 | 4,0 | |
4 | Uranga Odriozola Ander | 1358 | 1282 | 2,0 | 4,0 |
Emozio betetako txapelketaren ondoren zorte pittin bat izan genuela, txapelketako lehen postua lortu genuen eta taldeak abenduan Benidormen burutuko den IX. Sub18 Espainiako Txapelketara joateko sailkatu zen.
Azken sailkapena:
Rk. | H.Z | Taldea | Partidak | + | = | – | Des1 | Des2 |
1 | 3 | Hondarribia-Marlaxka | 4 | 2 | 2 | 0 | 12,0 | 6 |
2 | 4 | Martintxo | 4 | 3 | 1 | 0 | 11,0 | 7 |
3 | 1 | Gros | 4 | 3 | 0 | 1 | 10,0 | 6 |
4 | 6 | Abadiño | 4 | 2 | 1 | 1 | 10,0 | 5 |
5 | 7 | Conteneo | 4 | 2 | 1 | 1 | 8,5 | 5 |
6 | 8 | Altzaga Leioa | 4 | 1 | 1 | 2 | 8,5 | 3 |
7 | 5 | Mikel Gurea | 4 | 2 | 0 | 2 | 8,0 | 4 |
8 | 9 | San Viator | 4 | 2 | 0 | 2 | 7,0 | 4 |
9 | 10 | Endroke | 4 | 2 | 0 | 2 | 7,0 | 4 |
10 | 2 | Sestao | 4 | 0 | 2 | 2 | 7,0 | 2 |
11 | 11 | Santurtzi | 4 | 1 | 0 | 3 | 4,5 | 2 |
12 | 12 | Barakaldo | 4 | 0 | 0 | 4 | 2,5 | 0 |
Azalpena:
Des1: points (game-points)
Des2: Matchpoints (2 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)
Lehen hiru sailkatuen argazkiak:



Txapelketako datuak Chessresults : hemen
Jarraian txapelketako erreortajea. Argazkiak: Goio Uriarte eta Mikel Tafall.