Bere momentuan emandako erreportaje azkarraren ondoren argazki erreportajea, bideo laburpena eta arbitroen txostena emateko momentua heldu da.
Marcos Soldupe (Bideosare)k egindako bideo laburpenarekin hasiko gara:
Jarraian Enrique Oiarzabal epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu:
Hondarribiko Gaztelua 2016 Txostena (GAZ)
VI. EDIZIOKO SARIEN IRABAZLEAK

- Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€: FM Trigo Urquijo Sergio
- 2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€: FM Alonso Arburu Juan Ignacio
- 3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€: Olaizola Ortega Luis
- 16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra: Munoz Avila Jose Luis
- Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra: Aramendia Ybarra Carlota
- 1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra: Caballero Acosta Erlantz
- 60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra: Alustiza Urkia Jose Luis
- Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Fernandez Arribas Joseba
- Juanjo Escribano (Nazioart. FIDE Epailea) lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan txapelketan egindako lan txukunagatik.
Eta berri hau amaitzeko Mikel Etxeberria (Fotos Etxeberria) argazkilariak egindako argazki erreportajea ikusgai duzue:
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela: Mila esker!
Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:
2 erantzun “VI. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako oihartzuna: Txapelketako txostena, argazki erreportajea eta bideoa” sarreran