GXF hauteskudeak 2016. Federazioak zuzendaritza-organo berria du

(leer en castellano)

Lagun agurgarriak, 2016ko uztailaren 27an hauteskunde prozesua bukatu ostean, Fernando Markina da Gipuzkoako Xake Federazioko presidente.

Fernando markina Gipuzkoako Xake Federazioko presidente berria
Fernando markina Gipuzkoako Xake Federazioko presidente berria

Gaurko egunetik aurrera Gipuzkoako Xake Federazioak zuzendaritza-organo berria du :

  • Lehendakaria:     Fernando Markina Amutxastegi
  • Lehendakari ordea:    Claudio Mendikute Fierro
  • Diruzaina:     Jose Angel Burgaña Lardizabal
  • Idazkaria:     Juan José Gil Elicechea
  • Batzordekidea:  Eliseo Argandoña Izpura
  • Batzordekidea:  Juan Ezpeleta Pradera
  • Batzordekidea:   Iñaki Arcelus Calamendi

Zorte on!

Advertisements

2016ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa, Hondarribia Marlaxka Txapeldun!

(leer en castellano)

img-20161002-wa00202016ko urriaren 2an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-18 txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-18 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistema tablero guztien puntuen batura izan zen eta berdinketa desegiteko sistema taldeen arteko partidaren emaitza izan zen: garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu. Txapelketa zuzendu eta arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Rankingeko hirugarrenak izanik, Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Tafall,eta Ander Uranga osatzen zuen taldeak, Mikel Tafall eta Goio uriarte “botileroen” laguntzaz, hasierako postua berdindu edota hobetzeko gogoarekin txapelketari hasiera eman zioten.

dsc_2417

3. Hondarribia-Marlaxka (RtgAvg:1652 / TB1: 12 / TB2: 6)
T. Izena FIDE FEDA Ptk. Partidak
1 Moreno Estebanez Patxi 1908 1883 3,5 4,0
2 Dorronsoro Larbide Ibai 1702 1639 3,5 4,0
3 Tafall Villanueva Ander 1639 1635 3,0 4,0
4 Uranga Odriozola Ander 1358 1282 2,0 4,0

Emozio betetako txapelketaren ondoren zorte pittin bat izan genuela, txapelketako lehen postua lortu genuen eta taldeak abenduan Benidormen burutuko den IX. Sub18 Espainiako Txapelketara joateko sailkatu zen.

Azken sailkapena:

Rk. H.Z Taldea Partidak   +   =   –  Des1 Des2
1 3 Hondarribia-Marlaxka 4 2 2 0 12,0 6
2 4 Martintxo 4 3 1 0 11,0 7
3 1 Gros 4 3 0 1 10,0 6
4 6 Abadiño 4 2 1 1 10,0 5
5 7 Conteneo 4 2 1 1 8,5 5
6 8 Altzaga Leioa 4 1 1 2 8,5 3
7 5 Mikel Gurea 4 2 0 2 8,0 4
8 9 San Viator 4 2 0 2 7,0 4
9 10 Endroke 4 2 0 2 7,0 4
10 2 Sestao 4 0 2 2 7,0 2
11 11 Santurtzi 4 1 0 3 4,5 2
12 12 Barakaldo 4 0 0 4 2,5 0

Azalpena:
Des1: points (game-points)
Des2: Matchpoints (2 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)

Lehen hiru sailkatuen argazkiak:

Gros XT (3. sailkatua)
Gros XT (3. sailkatua)
dsc_2463
Martintxo (2. sailkatua)
img-20161002-wa0035
Hondarribia-Marlaxka (Txapeldunak)

Txapelketako datuak Chessresults : hemen

Jarraian txapelketako erreortajea. Argazkiak: Goio Uriarte eta Mikel Tafall.

 

 

Tafalldarren lan txukuna Nafarroako La Moreako Txapelketa Eskolarrean

(leer en castellano)

larunbata honetan, urriaren 1a, egunean zehar, La Morea merkatal gunean, Orvina xake klubak antolatuta, VI. eskola xake txapelketa burutu da, bertara joan diren gure taldekideen Tafall anaien  emaitza onekin: Ander, Iker eta Gorka .

Ander Tafall eta Andres Malon
Ander Tafall eta Andres Malon

Ander Tafall aSub-14ko bigarren postua lortu du 7,5 puntu egin ondoren. Txapeldun Andres Malon izan da 9 puntu egin ondoren.

img-20161001-wa0037
a Iker Tafall

Iker Tafall sei urte dituenak, 4,5 puntu egin ditu eta txapelketan 12. postua lortu du. txapelketa Iker Andresek irabazi du lortutako 8 puntuei esker.

Gorka Tafall
Gorka Tafall

Azkenik Gorka Tafall gaztetxoena, bost urte dituenak, 3,5 untu lortu ditu eta txapelektako 19. postua lortu du, 34 partaide izan dituen txapelketa honetan.

Hirurak oso kontent etxera itzuli dira eta hurregoan bueltatzeko gogoa agertu dute. jarraian beren gurasoek egindako argazki batzuk: