Atzo Gros Xake Taldearen egoitzan 5. “Cervezas Ambar” GP txapelketaren 2. txanda jokatu zen gure taldeko 6 jokalarien parte hartzearekin: Goio Uriarte, Patxi Moreno, Iker Arri, Ander Tafall, Carlos Pascual eta Mikel Tafall.

Atzo jokatutako derbian Patxi Morenok, pieza beltzekin, Iker Arriren aurka garaipena lortu zuen. Beste partidetan denetik izan genuen: Goio Uriartek, zuriekin, Mikel Zubia mendean hartu zuen. Mikel Tafallek pieza beltzak zeramala Inko Martinezekin parra egin zuen. Carlos Pascualek, beltzekin, José Ángel Burgañaren kontra galdu zuen eta Ander Tafallek, zuriekin, lehia gogoraren ondoren, jardunaldian azken amaitu zen partidan, Jose Manuel Cejudoren aurka galdu zuen.
Jarraian argazki batzuek:
Gogoan izan, V. Ambar txapelketa honetan 56 jokalarik parte hartzen dute. Abenduren 14an amaituko da eta asteazkenero jokatuko da. Partidako 30 minutuko + 30 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan 8 jardunaldiko Suitzarrean. Txapelketa honetako parekatzeak, emaitzak, sailkapena eta beste ikusteko “Chess-Results” begiratu: Hemen.
2 erantzun “Ambar txapelketaren 2. jardunaldiko partida estelarrean derbia: Iker Arri eta Patxi Moreno” sarreran