Atzo, larunbata, 2016ko azaroaren 12a, Gipuzkoako banakako txapelketa ezberdinen 5. jardunaldia jokatu zen. Gure jokalariek lan txukuna egin bazuten ere, emaitza ezberdinak izan gentuen. Hala ere, bi jardunaldi falta direla, gure jokalariek beren mailetako lehenengo postuetan amaitzeko aukerekin jarraitzen dute.
* ABSOLUTOA
Absolutoa, Preferente (gorengo) eta lehenego mailako txapelketa biltzen dituena, Bergarako Xake Taldearen egoitzan jokatzen ari da. Lukas Iruretagoiena arbitro lanak egiten ari da bertan eta 15 jokalari parte hartzen ari dira. Klubak lau ordezkari ditu Bergaran: Patxi Moreno, Andoni Orube, Ramon Nogues eta Goio Uriarte.
Absolutuko 5. jardunaldiko gure jokalarien parekatzeak 2016/11/12
T | Zuriak | Ptk. | FIDE | EMAIT. | Beltzak | Ptk. | FIDE |
3 | Abalia, Aritz | 2,5 | 2015 | 0-1 | Uriarte, Goyo | 2,0 | 1988 |
4 | Izagirre, Aritz | 2,0 | 1926 | 0-1 | Moreno, Patxi | 2,5 | 1986 |
5 | Fernandez, Asier | 2,0 | 1632 | 0-1 | Nogues, Ramon | 2,0 | 1925 |
7 | Alfaro, Juan L | 1,0 | 2072 | 1-0 | Orube, Andoni | 1,5 | 1792 |
Martin Arriaranen bisita, “Tributo a Caissa” Bergaran

Bergarako txapelektako gertakaria Martin Arrianan idazle eta xake jokalariaren bisita izan genuen. Goio Uriarterekin hitzordua hartua zuen, duela ia 20 urte azkeneko aldiz lehian aritu ziren tokian, Martinek argitaratutako elaberriak sinatutu, eta azpaldiko kontuetaz aritzeko. Martinek bi elaberri argitaratuak ditu, gaztelaniaz, Atejaun (2010) y Tributo a Caissa (2012), biak oso gomendagarriak, xake zaleentzat bereziki bigarrena nobela beltza horretako protagonista xakea baita.
Absolutoaren informazio guztia: partidak, parekatzeak, txandak, sailkapena (Info64.org): Hemen
* 2. MAILA
Bigarren mailako zonal bakarra dago aurten Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan. 18 jokalariekin jokoan dagoen Bigarren Mailako txapelketan klubak bi ordezkari ditu: Ander Tafall eta Ricardo Campos..
5. jardunaldiko gure Bigarren Mailako jokalarien emaitzak 2016/11/12
M. | Zuriak | FIDE | Ptk. | EMAIT. | Ptk. | Nombre | FIDE |
1 | Arrondo, Pablo | 1706 | 3½ | 1-0 | 3 | Tafall, Ander | 1639 |
3 | Sanchez, Christian | 1771 | 2½ | 1-0 | 2½ | Campos, Ricardo | 1562 |
2. mailako txapelketaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen
* 3. MAILA
Hirugarren mailako bi zonal jokatzen ari dira: Azpeitiko Xaputarrak Kirol Klubaren eta Gros Xake Taldearen egoitzetan. 47 jokalari dituen Donostiako txapelketan klubak lau ordezkari ditu: Mikel Tafall, Carlos Pascual, Asier Cuesta eta Ander Uranga.
5. jardunaldiko gure Hirugarren Mailako jokalarien emaitzak 2016/11/12
M. | Nombre | FIDE | Ptk. | EMAIT. | Ptk. | Nombre | FIDE |
1 | Garrido, Jose Antoni | 1569 | 3½ | ½-½ | 4 | Pascual, Carlos | 0 |
2 | Onate, Daniel | 1184 | 3½ | 0-1 | 3½ | Tafall, Mikel | 0 |
4 | Uranga, Ander | 1358 | 3 | 0-1 | 3 | Arrieta, Jon | 1553 |
6 | Gomez, Iban | 0 | 3 | 0-1 | 2½ | Cuesta Asier | 1582 |
Donostian jokatzen ari den 3. mailako txapelketa zonalaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen
Azpeitian burutzen ari den 3. mailako txapelketa zonalaren informazio guztia: parekatzeak, txandak, sailkapena (ChessResult): Hemen