Atzoko egunez, arratsaldez, gure klubak antolatuta I. HONDARRIBIA-MARLAXKA 16 URTE-AZPIKO GABONETAKO XAKE TXAPELKETA burutu zen Landetxako Udal Auzo Egoitzan, Bentasen. Irunen . Bidasoaldeko xakezale gaztetxoentzako prestatutako txapelketa berezia.
Zuzendari lanetan Carlos Pascual aritu zen. arbitro lanetan Asier Cuesta, Ander Uranga eta Oscar Holgado klubeko kideak. Laguntzaile moduan Mikel Tafall eta Oscar Díez izan genituen.
31 gaztetxok parte hartu zuten, bi mailatan banaturik: Sub-16 eta Sub-8. Banakako txapelketa izan zen. 10’ finish partidetako 6 txandetako Suitzarra. Txapelketaren erdian bertaratutako guztiontzako merienda animatua izan zen eta txapelketa amaitu ondoren, sari banaketa izan zen. Bertan, maila bakoitzeko lehenak garaikurra eraman zuen. 2., 3. eta 4.ak domina, 5., 6. eta 7.ak diploma. Azkenik guztion artean opari baten zozketa izan zen.
Arratsaldea oso polita izan zen eta bertaratutako haur guztiek oso ondo pasa zuten. Guztiak izan ziren irabazle. Zorionak!
SUB16ko sailkapena

Rk. | Izena | Hiria-Eskola | Ptk. |
1 | EGUARAS MARQUÍNEZ Unai | Nafarroa – Ansoáin | 6,0 |
2 | HERRERA HERNÁNDEZ Hodei | Irun – Elatzeta | 4,0 |
3 | OLLO USABARRENA Jon | Irun – El Pilar | 4,0 |
4 | CHASCO VAN ACKER Peio | Irun – Toki Alai | 4,0 |
5 | GUERRERO ESCUDERO Hodei | Irun – Toki Alai | 3,5 |
6 | IBARRA WHITTECAR Nathaniel | Irun – Txingudi | 3,5 |
7 | ELDUAIEN JIMENO Eneko | Hondarribia – Talaia | 3,0 |
SUB8ko sailkapena

Rk. | Izena | Hiria-Eskola | Ptk. |
1 | TAFALL VILLANUEVA Iker | Irun – Toki Alai | 6,0 |
2 | TAFALL VILLANUEVA Gorka | Irun – Toki Alai | 5,0 |
3 | OLLO USABARRENA Mikel | Irun – El Pilar | 4,0 |
4 | PEREIRA Jon | Irun – Eguzkitza | 3,5 |
5 | CASEAU Rafael | Hendaia – La Plage | 3,5 |
6 | CALVO SOBRINO Asier | Irun – Toki Alai | 3,5 |
7 | HERRERA HERNÁNDEZ Aimar | Irun – Elatzeta | 3,5 |
8 | TERESA PÉREZ Oihan | Talaia -Hondarribia- | 3,0 |
9 | ECENARRO Ander | Hondarribia – Talaia | 3,0 |
10 | ARRETXE AMIANO Aimar | Irun – Toki Alai | 3,0 |
11 | PRIETO CRIADO Marco | Irun – Eguzkitza | 3,0 |
12 | VELASCO ETXEBESTE Beñat | Irun – Elatzeta | 2,5 |
13 | PÉREZ ORTIZ Markel | Hendaia – Saint Vicent | 2,5 |
14 | GOIKOECHEA Eki | Hondarribia – Talaia | 2,5 |
15 | CUEVAS Martín | Hondarribia – Talaia | 2,0 |
16 | PÉREZ Danel | Hondarribia – Ama Guadalupekoa | 2,0 |
17 | VERNIER Jon | Hendaia – Lizardi | 1,5 |
Jarraian Mikel tafallek egindako argazki sorta:
Txapelketaren informazioa osatua ChessResulten.
One thought on “Giro aparta I. HONDARRIBIA-MARLAXKA 16 URTE-AZPIKO GABONETAKO XAKE TXAPELKETAn”