Gipuzkoako Kirol Federazioak, otsailaren 9an, datorren ostegunean, 2016ko Urteko Kirol Federatuaren Sariak banatuko dituzte. Ekitaldia, Donostiako Kirol Etxea egoitzan ospatuko da, 19:30ean. Gipuzkoako Xake Federazioak proposatuta, 2016ko urriaren 28an zendutako Juanjo Escribano lagun handiari saria emago diote, bere oroimenez, federazioko kide aktibo gisa urte askotan zehar buru-belarri lanean aritu izanagatik: Ospe handiko nazioarteko arbitroa zen. Arbitrajerako programa informatikoen diseinuan aintzindaria. Ibilbide luzea zuen Gipuzkoako klub askotako jokalari eta laguntzaile gisa.
One thought on “Juanjo Escribanori omenaldia 2016ko Urteko Kirol Federatuaren Sarien Egunean”