Groseko Udaberriko XIII – Juanjo Escribano Saria txapelketa hasi da

(leer en castellano)

Juanjo Escribano (1954-2016)

Gaur hasi da Gros xake taldeko Felix Izeta gelan Groseko Udaberriko XIII Txapelketa Juanjo Escribanoren omenezko saria. eta bertan 86 jokalarik parte hartzen dute. Aurtengo edizioan taldeko bi kidek hartzen dute parte, Ricardo Campos Urbaneja eta Ramon Nogues Fernendez.

Txapelketa Eli Argandoñak zuzentzen du eta arbitro lanak César Montoliok egiten ditu. Ekainaren 10a arteko larunbatetan burutuko da, 7 txandetako Suitzar sisteman,  jokalari bakoitzak partidako 90 minutu izango dituela, jokaldiko 30 segunduko gehitzearekin. Partidak arratsaldeko 17:00etan hasten dira. Jarraian, lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu eta gure klubeko kideek hasierako zerrendako postua ere ematen dizuegu.

Zorte on bioi!

Rankingeko 10 lehenak eta gureak

No. Nombre Elo
1 Prieto Aranguren Alain 2224
2 Aizpurua Blanco Juan Antonio 2117
3 Lakunza Oyarbide Juan Carlos 2063
4 Galarza Cenzano Inigo 2045
5 Segovia Sanchez Antonio 2041
6 Abalia Patino Aritz 2032
7 Olmo Vega Diego 2027
8 Neira Garcia Manuel 1933
9 Torres Patrice 1932
10 Nogues Fernandez Ramon 1922
47 Campos Urbaneja Ricardo 1562

 

Lotura interesgarriak:

Gros Xake Taldea

Groseko Udabeeriko XII Txapelketako oinarriak

Txapelketako informazioa “Chess-Results”en

Zuzeneko partidak

2017ko Euskadiko Banakako Txapelketa: Jose Luis Muñoz Jubeniletan eta Adrian Martinez Kadeetan Txapeldun. Ibai Dorronsorok Jubeniletan 3. postua lortu du eta Ander tafallek Kadeteetan 18. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur Euskadiko Banakako txapelketak burutu dira Kadete eta Infantil mailetan. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu da gure klubeko bi jokalari Ibai Dorronsoro Larbidek eta Ander Tafall Villanuevak Gipuzkoa ordezkatu dutela.

Ander eta Ibai txapelketara bisitan joandako klubekoekin

Jubenila

Jubenila apirilaren 18an hasi eta 22an amaitu da. Jubenilean 15 jokalarik parte hartu dute eta suitzar sisteman 7 txanden ondoren, lehen postua Jose Luis Muñozek lortu du 7 partidatan 6,5 puntu lortu duelako. Bigarren postua Ander Martinek lortu du, 5/7 puntu egin eta gero. Hirugarren postua gure taldekidea den Ibai Dorronsorok lortu du, 7 partidatan 4,5 puntu egin eta gero.

7 txanden ondoren Euskadiko Jubenileko sailkapena:

Rk. H.Z. Izena Elo Lurr. Ptk.  Des1
1 1 MUNOZ AVILA JOSE LUIS 2100 GIP 6,5 19,5
2 3 MARTIN IRIBAR ANDER 2005 GIP 5,0 20,0
3 7 DORRONSORO LARBIDE IBAI 1793 GIP 4,5 19,0
4 9 MORANTE RAFAEL ARITZ 1751 ARA 4,5 16,5
5 2 LAGOS LEJARRAGA JON 2026 BIZ 4,0 21,0
6 4 ORTIN BLANCO AINHOA 2000 NAV 4,0 17,5
7 15 CUBER CABALLERO ALICIA 1098 ARA 4,0 17,5
8 6 SANZ URUENA DIEGO 1809 ARA 4,0 16,0
9 5 MALON INSAUSTI ANDRES 1848 NAV 3,5 19,5
10 10 DELGADO BILBAO JORGE 1629 BIZ 3,5 17,0
11 8 CANO ORTEGA ANDER 1782 BIZ 3,0 18,0
12 11 RUIZ MACIAS JAVIER 1601 BIZ 3,0 15,0
13 13 DIAZ HERRERO ANE MIREN 1330 BIZ 3,0 11,5
14 12 SALAZAR GOMEZ GUZMAN 1398 ARA 2,0 14,0
15 14 ARTECHE CAMPO PATRICIA 1261 ARA 1,5 16,5

Euskadiko banakako Jubenilen txapelketaren informaziora (Chess-results) lotura: hemen

Kadetea

Kadetea Jubenila baino eguna bat beranduago hasi zen, apirilaren 19an eta gaur, apirilaren 22a amaitu da ere. Bertan 31 jokalarik parte hartu dute,6 txandetako suitzar sisteman lehian. Amaieran, 6 partidatan 5,5 puntu egin ondoren, txapelketa Adrian Martinezek irabazi du. Bigarren postua Javier Lizuainek lortu du, 6 partidatan 4,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak egin eta desberdintze okerragoa zuelako, Josu Manterolak, hirugarren postua lortu du. Gure taldekidea den Ander Tafallek , 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero, 18. postuan amitu du txapelketa.

6 txanden ondoren Euskadiko Kadeteko sailkapena:

Rk. H.Z.. Izena Elo Lurr. Ptk.  Des1
1 1 MARTINEZ FERNANDEZ ADRIAN 2100 BIZ 5,5 15,0
2 2 LIZUAIN TONI JAVIER 1960 NAV 4,5 15,5
3 6 MANTEROLA UBILLOS JOSU 1741 GIP 4,5 14,5
4 7 ZOCO GALLARDO IGNACIO 1679 BIZ 4,0 15,0
5 5 REGUILLAGA ELIAS MANEX 1804 BIZ 4,0 14,5
6 9 DE LAS HERAS FIGUEROA RODRIGO 1656 ARA 4,0 14,5
7 12 PEREIRA LOPEZ AKETZA 1621 BIZ 4,0 13,0
8 15 CARAZO FERNANDEZ CONSTANTIN 1566 BIZ 4,0 10,5
9 8 MARTIN IBISATE XABIER 1664 BIZ 3,5 14,5
10 3 TOLEDO SANZ IMANOL 1888 BIZ 3,5 13,5
11 13 BERASATEGUI MORILLO ALBERTO 1614 BIZ 3,5 13,0
12 10 ELEXPE GARCIA ARITZ EDER 1628 BIZ 3,5 12,5
13 22 CRETU VACARITA CRISTIAN 1234 BIZ 3,5 11,5
14 4 VOROBYEV SVYATOSLAV 1821 BIZ 3,0 13,5
15 16 LLAVE NEVADO RUSLAN 1532 ARA 3,0 13,5
16 17 CABALLERO ACOSTA ERLANTZ 1443 BIZ 3,0 13,0
17 21 MONTES GIMENEZ MENCIA 1368 BIZ 3,0 12,5
18 14 TAFALL VILLANUEVA ANDER 1591 GIP 3,0 12,5
19 11 POMARES MUNOZ RUBEN 1623 ARA 3,0 12,0
20 18 PUENTE DIAZ GORKA 1443 BIZ 3,0 10,5
21 23 GARCIA BOLANOS IRENE 1221 BIZ 3,0 10,0
22 29 ZUBIZARRETA LANDERA MADDI 0 BIZ 3,0 9,0
23 19 PELEGRIN GOMEZ HUGO 1413 ARA 2,5 11,5
24 25 GONI BARNETO AITOR 0 GIP 2,5 10,0
25 20 APELLANIZ PEREZ ESTIBALIZ 1386 GIP 2,0 13,0
26 30 RUIZ BONITO IMANOL 0 BIZ 2,0 11,5
27 24 PALOMO TAMAYO JOSE MARIA 1219 ARA 2,0 10,0
28 26 ARENZANA GARCIA DE MADINABEITIA OIER 0 ARA 2,0 9,0
29 28 APELLANIZ PEREZ MIRIAM 0 GIP 2,0 8,5
30 31 AZKARATE MARTIN LOREA 0 ARA 1,0 11,0
31 27 BARCALA ARCAUZ AYALA 0 ARA 1,0 10,0

Euskadiko banakako Cadeteen txapelketaren informaziora (Chess-results) lotura: hemen

Jarraina txapelketan Eider Velascok, Kandido Manterolak,  Goio Uriartek, Jose Luis Muñozek eta Koldo Morantek egindako argazkiak:

2017ko Euskadiko Banakako Txapelketa Absolutoa, Jubenila eta Kadetea abian

(leer en castellano)

Urteroko ohiturari jarraituz, Pazko astean, Euskadiko Xake Federakuntzak antolatuta, Euskadiko banakako txapelketak burutuko dira. absolutoa, Jubenila eta Kadetea.

Absolutoa

Atzo Zornotzako Zelaieta Zentroan Euskadiko Txapelketa Absolutoa hasi zen 24 jokalarien parte hartzearekin eta gure taldeko ordezkaririk gabe.  Apirilaren 17tik 23a bitarte,7 txandetan, jokalari bakoitzak partidako 90 minutu + 30 seguduko erritmoan, lehian arituko dira, txapela lortu nahian. Bertan faborito nagusia GM Salvador Gabriel del Rio delarik.

GM del Rio, zerrendako lehena

txapelketako informazio osoa Txapelketako web ofizialean non partidak zuzenean jarraitu ahal izango dituzue

 Jarraina parte hartzaileen zerrenda jartzen dizuegu:
H.Z. Tit. Izena FIDE T.
1 GM Del Rio De Angelis, Salvador G. 2524 EUS
2 IM Huerga Leache, Mikel 2449 NAV
3 FM Trigo Urquijo, Sergio 2397 EUS
4 FM Marchena Hurtado, Javier 2352 EUS
5 FM Ortega Lopez, Mikel 2272 NAV
6 Prieto Aranguren, Alain 2224 EUS
7 Perez Pacheco, Ricardo 2192 EUS
8 Olaizola Ortega, Luis 2163 EUS
9 Diez Fraile, David 2149 EUS
10 Ortin Blanco, Inigo 2127 NAV
11 WFM Buiza Prieto, Eihartze 2120 EUS
12 Gonzalez Martinez, Miguel Angel 2115 EUS
13 Perez Fernandez, Modesto 2114 EUS
14 Axpe Balenciaga, Inigo 2110 EUS
15 Abalia Patino, Aritz 2032 EUS
16 Fernandez Zubitur, Jokin 2019 EUS
17 Torres Garcia, Koldo 2004 EUS
18 Hernandez Perez, Jesus 1994 EUS
19 Sanchez Ruesga, Carlos 1948 EUS
20 Gomez Fernandez, Fulgencio 1874 EUS
21 Fernandez De Pinedo Orive, Jose 1856 EUS
22 Laseca Arana, Irati 1823 NAV

* info64: Parekatzeak, emaitzak, sailkapenak… »…

Zornotzako X.E. – C.A. Zornotza (Talde antolatzailearen webgunea)…

Jubenila

Jubenila eta Kadetea Eibarko Unibertsitatean jokatuko dira. Jubenila gaur hasi da eta apirilaren 18tik 22ra burutuko bada, kadetea egun bat berandugo hasiko da, apirilaren 19an. Jubenilean 15 jokalarik parte hartuko dute eta bertan rankingeko lehena Jose Luis Muñoz da eta gure taldeko jokalaria den Ibai Dorronsorok hasierako rankingeko 7. postutik hasiko du txapelketa.

Ibai Dorronsoro
H.Z. Izena FIDE Jaio.E.
1 MUÑOZ AVILA, JOSE LUIS 2100 2000
2 LAGOS LEJARRAGA, JON 2026 1999
3 MARTIN IRIBAR, ANDER 2005 1999
4 ORTIN BLANCO, AINHOA 2000 2001
5 MALON INSAUSTI, ANDRES 1848 2002
6 SANZ URUENA, DIEGO 1809 2000
7 DORRONSORO LARBIDE, IBAI 1793 1999
8 CANO ORTEGA, ANDER 1782 1999
9 MORANTE RAFAEL, ARITZ 1751 2000
10 DELGADO BILBAO, JORGE 1629 1999
11 SALAZAR GÓMEZ, GUZMAN —- —-
12 PAJUELO DELGADO, JUAN ANGEL 1526 2000
13 DIAZ HERRERO, ANE MIREN 1330 1999
14 ARTECHE CAMPO, PATRICIA 1261 1999
15 CUBER CABALLERO, ALICIA 1098 1999

Kadetea

Arestian esan bezala, Kadetea bihar hasiko da eta, apirilaren 19tik 22ra burutuko da Eibarko Unibertsitatean. Bertan 31 jokalarik parte hartuko dute. Zerrendaburua Adrián Martínez da. Klubetik Ander Tafallek hartuko du parte, hasierako rankingeko 14. jokalari moduan.

Ander Tafall
H.Z. Izena FIDE Jaio.E.
1 MARTINEZ FERNANDEZ, ADRIAN 2100 2001
2 LIZUAIN TONI, JAVIER 1960 2001
3 TOLEDO SANZ, IMANOL 1888 2002
4 VOROBYEV, SVYATOSLAV 1821 2003
5 REGUILLAGA ELIAS, MANEX 1804 2005
6 MANTEROLA UBILLOS, JOSU 1741 2003
7 ZOCO GALLARDO, IGNACIO 1679 2002
8 MARTIN IBISATE, XABIER 1664 2002
9 DE LAS HERAS FIGUEROA, RODRIGO 1656 2002
10 ELEXPE GARCIA, ARITZ EDER 1628 2002
11 POMARES MUNOZ, RUBEN 1623 2001
12 PEREIRA LOPEZ, AKETZA 1621 2001
13 BERASATEGUI MORILLO, ALBERTO 1614 2002
14 TAFALL VILLANUEVA, ANDER 1591 2002
15 CARAZO FERNANDEZ, CONSTANTIN 1566 2001
16 LLAVE NEVADO, RUSLAN 1532 2002
17 PUENTE DIAZ, GORKA 1443 2002
18 PELEGRIN GOMEZ, HUGO 1413 2004
19 APELLANIZ PEREZ, ESTIBALIZ 1386 2002
20 MONTES GIMENEZ, MENCIA 1368 2004
21 ARENZANA GARCÍA DE MADINABEITIA, OIER —- —-
22 CRETU VACARITA, CRISTIAN 1234 2003
23 GARCIA BOLANOS, IRENE 1221 2003
24 PALOMO TAMAYO, JOSE MARIA 1219 2001
25 GONI BARNETO, AITOR 0 2003
26 BARCALA ARCAUZ, AYALA 0 2003
27 APELLANIZ PEREZ, MIRIAM 0
28 ZUBIZARRETA LANDERA, MADDI 0 2004
29 RUIZ BONITO, IMANOL 0 2001
30 GARCIA FLOREZ, NAHIKERI 0 2001
31 AZKARATE MARTIN, LOREA 0 2004

Aipatu Patxi Moreno egun Gipuzkoako kadetean eta Jubenilean txapeldun denak jokatzeko sailkatu a bazegoen ere, ezin izan duela parte hartu.

 

 

Marc Narciso Nazioarteko XL Donostiako Hiria txapelketako Txapelduna izan da. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Txapelketako bederatzi txandetan 8 puntu lortu ondoren, Marc Narciso Dublan GM Katalanadarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 40. Txapelketan garaipena lortu du. 8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan beste GM katalandarra izan dugu: Josep Manuel Lopez Martinez eta hirugarrenen postua Venezuelako José Rafael Gascón del Nogal IMarentzako izan da.

Sailkapeneko hiru lehenengoen podiuma: IM José Rafael Gascón (3), GM Marc Narciso (1) eta GM Josep Manuel López (2)

Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria José Luis Guijarrok (8. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, José Luis Muñoz (15. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta Carlos Lakunza (20. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren.

Kutxa saria: Carlos Lakunza (3), Jose Luis Guijarro (1) eta Joselu Muñoz (2)

2100tik azpiko onenei saria. Gure taldeko jokalri bi sailkapen honetako lehenengoak izan dira. FJ Torres (10. sailkapenean 6,5/9 punturekin) eta Patxi Moreno (17. sailkapenean 6/9 punturekin) lehenego eta bigarren hurrenez hurren. Madrilgo Nicolás López (18. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren izan da.

2100 Elotik beherako onenak: Nicolças López (3), FJ Torres (1) eta Patxi Moreno (2)

Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen

Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren baina egun bertan bizi ez diren jokalariekin osatua.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk.  Des1
1 2 GM Narciso Dublan Marc ESP 2508 8,0 53,0
2 1 GM Lopez Martinez Josep Manuel ESP 2583 8,0 52,0
3 4 IM Gascon Del Nogal Jose Rafael VEN 2489 7,0 51,0
4 3 IM Stella Andrea ITA 2500 7,0 50,5
5 5 IM Panelo Marcelo ARG 2373 7,0 50,5
6 9 Prieto Aranguren Alain ESP 2224 6,5 49,0
7 7 FM Becerra Juan David COL 2341 6,5 45,0
8 11 Guijarro Galan Jose Luis ESP 2218 6,5 44,5
9 13 WFM Garcia-Castany Musellas Gal.L ESP 2195 6,5 44,0
10 21 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2095 6,5 41,0
 
17 29 Moreno Estebanez Patxi ESP 2028 6,0 41,5
 
36 22 Pastor Pons Pedro Maria ESP 2077 5,0 41,0
 
60 103 Fernandez Checa Manuel ESP 1375 4,5 35,0
 
64 48 Fernandez Garcia Francisco José ESP 1871 4,0 40,0
 
79 39 Nogues Fernandez Ramon ESP 1922 3,5 41,5
 
100 104 Tellechea Castello Eduardo ESP 1351 3,0 31,0
 
103 95 Moreiro Sanchez Silvestre ESP 1499 3,0 29,0

Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Asier Cuestak, Goio Uriartek, Fernando Markinak, Santiago Juberiasek eta antolaketak eginak:

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Santiago Juberias epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.

Epaileak: Iñigo, Cesar eta Santiago

LOTURA INTERESGARRIAK:

Anatol Toth-ek KORCHNOI OPEN 2017ko Player Masters Tournament txapelketa jokatzera gonbidatu dute

(euskaraz irakurri)

Anatol Toth gure talentudun lagunak The Kortchnoi Zurich Chess Challenge 2017 izeneko txapelketa sonatuarekin batera burutuko den Irekian parte hartzeko gonbidatu dute. Txapelketa nagusiko jokalarien zerrenda izugarria da:

  • GM Kramnik Vladimir (RUS), ELO 2811
  • GM Anand Viswanathan (IND) ELO 2786
  • GM Nakamura Hikaru (USA) ELO 2793
  • GM Nepomniachtchi Ian (RUS) ELO 2751
  • GM Svidler Peter (RUS) ELO 2747
  • GM Gelfand Boris (ISR) ELO 2724
  • GM Oparin, Grigoryi (RUS) ELO 2604
  • GM Pelletier Yannick (SUI) ELO 2541
Skvortsov eta Gelfand 2016an: argazkia David Llada Chessbase.com webgunetik hartua

Anatol Toth Korchnoi Open 2017 txapelketako zerrendako azken jokalaria da. Txapelketa 7 txandetako Suitzarra da, partidako 90 minutut + 30 segundu jokaldiko erritmoan, apirilaren 13tik 17ra bitarte Kongresshaus Zurich aretoan jokatuko dena. Rankineko azkena izan arren, Anatol aukerarekin oso kontent dago eta ziur ondo arituko dela.

¡Zorte on Maisu, Txapelketa Marlaxkako izpirituarekin aurre egin: txapelketan ongi pasa, zure xake onena atera eta esperientziarekin asko ikasi!

Anatol eta bere arreba Manoush 2016ko edizioan: argazkia Peter Toth

Jarraian Ireki honetako hasierako Rankingeko lehen 10 jokalariak aurkezten dizuegu:

No. Name FideID FED RtgI Club/City
1 GM Shirov Alexei 2209390 LAT 2693 Riga
2 GM Safarli Eltaj 13402129 AZE 2680 Baku
3 GM Iturrizaga Bonelli Eduardo 3901211 VEN 2671 Venezuela
4 GM Van Wely Loek 1000268 NED 2669 Netherlands
5 GM Rakhmanov Aleksandr 4173708 RUS 2665 Russland
6 GM Motylev Alexander 4121830 RUS 2658 Kotelniki
7 GM Berkes Ferenc 718572 HUN 2648 Ungarn
8 GM Guseinov Gadir 13401378 AZE 2643 Baku
9 GM Romanov Evgeny 4148843 RUS 2640 Russland
10 GM Ivanisevic Ivan 912417 SRB 2633 Serbien
85 Toth Anatol 1335057 SUI 1898 Bern Schwarz-Weiss
KORTCHNOI OPEN 2017eko lotura interesgarriak

Beraun Berak antolatutako Jose Benito Oroigarria Xake Jaialdian gure taldekide Hodei Guerreroren eta Jokin Etxanizen lan txukuna

(leer en castellano)

Atzo larunbata, Errenteriako Beraun Bera Xake Elkarteak antolatuta eta gure lagun ona den Juan Manuel Riescoren  zuzendaritzapean, IV. José Benito Oroigarria Txapelketa burutu zen. 7 Txandetako Suitzar bat, partidako jokalari bakoitzeko 25 minututakoa, non 27 gaztetxo parte hartu zuten, hiru mailatan banatuta: Benjaminetan, Alebinetan eta Infantiletan.

Klubetik bi lagun bertaratu ziren eta oso lan txukuna egin zute: Jokin Etxanizek Alebinetan bigarren postua lortu zuen, Inko Martinezen atzetik eta, Hodei Guerrerok 6. postua lortu zuen,  Alex Larrañaga lehenengo postua lortu zuen Alebinetan.

A continuación las clasificaciones por edades:

Infantiletan sailkapena

Alebinetan Sailkapena

Benjaminetan Sailkapena

 

 

Atzo liga amaieragatik klubekoak afaria izan genuen eta gaur NAZIOARTEKO XL. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA hasi da taldeko ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

Aurten 2017ko Gipuzkoao taldekako xake ligan gure kirol helburuak lortu ditugu: gure jokalariak, gazte nahiz heldu, trebatzea eta ondo pasatzea eta maila guztietan taldeak mantentzea. Helburuak lortuta,  liga ixteko Irungo jatetxe ezagun batean atzo gauean egindako anaitasun afarian denok kontent agertu ginen.

Eta gaur gure taldeko FJ Torres, Patxi Moreno, Ramon Nogues eta Silvestre Moreiroren parte hartzearekin Nazoarteko Txapelketa hasi da.

40. Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketa

Txapelketa apirilaren 8tik 15era burutuko da Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan eta 9 txandetako suitzar sisteman jokatuko da, 1h 30’  + 30’’ jokaldi bakoitzeko erritmoan bertan 121 jokalarien parte hartzearekin.

Silvestre, Ramon, Patxi eta FJ

Jarraian zerrendako lehenengo 10 jokalariak eta gure ordezkariak:

Z. Izena FIDE-ID FED Elo
1 GM Lopez Martinez Josep Manuel 2212943 ESP 2583
2 GM Narciso Dublan Marc 2201500 ESP 2508
3 IM Stella Andrea 827061 ITA 2500
4 IM Gascon Del Nogal Jose Rafael 3902463 VEN 2489
5 IM Panelo Marcelo 104213 ARG 2373
6 IM Del Rey Diego 102164 ESP 2356
7 FM Becerra Juan David 4404998 COL 2341
8 Urriza Iricibar Pablo 22252908 ESP 2228
9 Prieto Aranguren Alain 2268906 ESP 2224
10 FM Radnai Adam 726702 HUN 2224
21 Torres Ganuza Francisco Javier 2225883 ESP 2095
29 Moreno Estebanez Patxi 24538663 ESP 2028
39 Nogues Fernandez Ramon 22200185 ESP 1922
95 Moreiro Sanchez Silvestre 2278294 ESP 1499

121 jokalari arte

LOTURA INTERESGARRIAK:

Ostiralean klubak antolatutako gazteentzako txapelketaren arrakastaren ondoren, taldeko jokalariek oso txukun aritu dira xakez betetako asteburu honetan: XXX. San Viator Txapelketa-Jose Alfredo Garcia Moreno Oroigarria, Blitz Open de la Broye (Suitza) eta Gizpuzkoako Taldekako Txapelketa 2017

(leer en castellano)

Ostiralean Klubak antolatutako 2. Aste Santuko Sub16 Txapelketa oso ondo joan bazen, asteburuan gure taldekideek egindako lana ere oso txukuna izan da.

Horrela:

Gizpuzkoako Taldekako Txapelketa 2017

Gipuzkoako 2017ko maila guztiak amaitzeko, hirugarren mailako sailkapena erabakitzeko lehia gahigarria falta zen eta baita larunbatean jokatu. Gure taldea Elgoibarren zeukan partida eta bertara joan zen baina aurkariek arazo bat izan zutelako bertaratu ez zirenez, 0-4 irabazita, gure D taldeak 7 tokia lortu du aurtengoan. Zorionak!!

Maila: Hirugarrena. Txanda berezia. Tokia: Elgoibar

T. MEKATAR – ELGOIBAR B 0 Emai. 4 Hondarribia Marlaxka D
1 ez agertzea 0 – 1 Louis del Rio
2 ez agertzea 0 – 1 Fernando Hoyos
3 ez agertzea 0 – 1 Mariano Otero
4 ez agertzea 0 – 1 Iñigo Rodríguez

Blitz Open de la Broye, Payerne (Suitza)

Gure xake eskolako ikaslea izandako Anatol Toth gazteak Suitzako Payerneko xake taldeak atzo antolatutako La Broye Blitz Openean garaipena lortu du 7 partidetan 6,5 puntu egin ondoren.

Fortschrittstabelle: Stand nach der 7. Runde (nach Rangliste)
Nr. Teilnehmer ELO NWZ Punkte Buchh BuSumm
1. Toth, Anatol 1693 2030 6.5 32.5 205.0
2. Yersin, Franck 1861 1925 5.5 27.5 199.0
3. Zweifel, Richard 2126 2141 5.0 33.0 196.0

Zorionak maisu!!

XXX San Viator Txapelketa: Jose Alfredo Garcia Moreno Oroigarria

Gaur goizean Gazteizko San Viator Eskolan burutu den txapelketa honetan  Gipuzkoa izenean jokatu duen taldean Patxi Moreno eta Ander Tafall taldekideak izan ditugu Gros Xake aldeko Josu Manterola eta Ivan Iturralderekin batera. Lehia gogoraren ondoren, Gipuzkoa taldea txapelketako bigarren postua lortu du, 15 partidetan  47 puntu egin eta gero (11 garaipen, 2 berdinketa eta -2 porrota). Lehen postua Balmasedak lortu du 15 partidetan garaipena lortu duelako, guztira 53 puntu. Hirugarren postua Gorbea A taldeak lortu  44 puntu egin eta gero.

Patxi Moreno lehengo taulako bigarren jokalari onena izan da 15 partidetan 13,5 puntu egin eta gero. Ander Tafall aldiz laugarren tauleko jokalari onena izan da 15 partidetan 14 puntu egin eta gero. Gipuzkoa taldeko beste bi partaideak oso txukun aritu dira ere, horrela:  Ivan Iturralde 2. tauleko jokalarien artean 6. hoberena izan dugu 15 partidetan 10 puntu egin dituelako eta Josu Manterola 3. maileko 7. jokalaririk onena izan dugu 15 partidetan 10 puntu lortu eta gero. Laukoteari Zorionak!!! 

Jarraian Kandido Manterolak egindako argazki sorta: