Atzo, maiatzaren 13a, larunbata, IV Memorial Ibai Morante txapelketa burutu zen, 17 txandetako sistema ligako blitz txapelketa, Martintxo Xake Taldeak oso txukun Argantzunen (La Puebla de Arganzón) antolatutakoa, zein, kirola gainditu eta emozioz betetako omenaldia da. Gure taldea lehen aldiz parte hartu zuen, baina, ziur egon ez dela azkena izango.

Anaitasun eta Xake egun edera pasatzeko asmotan klubetik Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta hurbildu ziren. Txapelketan antolatzaileek gonbidatutako 18 taldeek parte hartu zuten, 5 minututko partidetako bira bakarreko ligan sisteman.
hasiera batean txapelketa luzea izango zenla zirudiena, oso eramangarria izan zen txapelketako zuzendaria Eider Velascok eta Martintxo kluba osatzne duten familiak egin zuten lanagatik. Guztiei zorionak ematen diegu eta parte hartzeko gonbidapena eskertzen diegu.
Eguerdia pasata, 8. txanda burutu eta gero hamaiketako ederra izan genuen, bankete bat. Hirugarren postuan geunden, 19 punturekin, bigarren zen Bodegón Gorbea (20) eta San Viator (22) liderrarengandik oso hurbil. Gogoan izan sailkapena partidako punten baitakoa zela: garaipena 3, berdinketa 1 eta porrota 0. Ondorengo 9 txandetan taldea oso txukun ibili zen, baina bertaratutako talde guztiek egindako lan txukunak ez zigun postua hobetzea ahalbideratu eta azkenean txapelketako hirugarren postua lortu genuen. taldea ondo ibili zela esan badugu, Asier Cuestak laugarren mahaian egindako lan txukuna apimarratzekoa da.
Rank | Taldea | Part. | + | = | – | MP3 | Ptk. |
1 | San Viator | 17 | 14 | 2 | 1 | 44 | 53 |
2 | Bodegon Gorbea | 17 | 13 | 4 | 0 | 43 | 53½ |
3 | Hondarribia Marlaxka | 17 | 13 | 3 | 1 | 42 | 54 |
4 | Endroke | 17 | 10 | 5 | 2 | 35 | 48 |
5 | Danubio | 17 | 9 | 6 | 2 | 33 | 48½ |
6 | Abadiño | 17 | 10 | 2 | 5 | 32 | 46 |
7 | Martintxo A | 17 | 9 | 5 | 3 | 32 | 43½ |
8 | Campillo | 17 | 8 | 5 | 4 | 29 | 42 |
9 | Laudio | 17 | 9 | 2 | 6 | 29 | 38½ |
10 | Martintxo B | 17 | 8 | 2 | 7 | 26 | 40 |
11 | Buztinzuri | 17 | 5 | 4 | 8 | 19 | 27½ |
12 | Itsas Zaldunak | 17 | 4 | 4 | 9 | 16 | 27 |
13 | Calasanz | 17 | 4 | 4 | 9 | 16 | 27 |
14 | Martintxo C | 17 | 4 | 1 | 12 | 13 | 20½ |
15 | Martintxo D | 17 | 2 | 5 | 10 | 11 | 20½ |
16 | Atenea | 17 | 2 | 2 | 13 | 8 | 15½ |
17 | La Puebla | 17 | 1 | 0 | 16 | 3 | 7 |
18 | Santutzi | 17 | 0 | 0 | 17 | 0 | 0 |
Sari banaketaren ondoren pilotalekua jangela bilakatu zen eta parte hartzaile guztiek ikaragarriko bazkari ederra izan genuen, non Koldo Morante eta pintxeak egindako parrilada plater nagusia izan zen.

Anaitasun bazkariaren ondoren, bertaratutako guztiek txalo batean Ibairen familiari eta txapelketakoantolatzaileei eskerrak eman genien, jasotako tratu onaren eta egindako txapelketa ederrarengatik. Berriro ere guztiarengatik mila esker eta antolatutako txapelketarengandik zorionak.
ZORIONAK!
Jarraian Marlaxkako espedizioak egindako argazkiak: