Patxi Moreno Villabonako VI. Behar Zana Txapelketako Irabazle, beste taldekideak ere oso txukun

(leer en castellano)

Goio Uriarte, Patxi Moreno, Ander Tafall, Iker Arri eta Asier Cuesta Behar Zana elkartearen atarian

Gaurko egunez Villabonan Behar Zana txapelketaren seigarren edizioa burutu da gure elkarteko ordezkaritza oparoarekin:

  • Patxi Morenok, irabazlearen urdai azpikoa jaso du 9 puntu egin eta gero. Puntuetan Jose Luis Guijarroren puntu berdinak lortu eta desenpate hobeago zuelako.
  • Asier Cuestak forma onean dagoela erakutsi du eta 9. postua lortu du 7 puntu egin eta gero.
  • Goio Uriartek 6,5 punturekin 10. postua lortu du.
  • Ander Tafallek  16. postua lortu du 5,5 puntu egin ondoren. Bigarren txandan Goioren kontra jokatutako derbian garaipena lortu duela.
  • Iker Arrik hasiera oso txukunaren ondoren , ez du nahi bezela amaitzerik izan. eta 3 puntu egin ondoren 33. postua lortu du.

Txapelektako zuzendaria Ernesto Fuente izan da, Aitor Villena arbitro nagusia. Sari banaketan Behar Zanako ordezkari Kiko Merino izan dugu. Txapelketa 11 txanda izan ditu eta blitz erritmoan jokatu da, jokalari bakoitzak partidako 5 minutu izan dituelarik. 36 jokalarik parte hartu dute eta sailkapena ondorengoa izan da:

Amaitzeko taldekideen argazki erreportaje laburra:

Gure taldekideek bertan izandako giro polita, antolaketa txukuna eta hamaiketako ona azpimarratu digute.

Villabonako lagunei egindako lanagatik, Zorionak!

Informazio gehiago Villabona Xake Joku Elkartearen webgunean.

Argazki gehiago Villabona X.J.E:ren webgunean: hemen

 

Advertisements

One thought on “Patxi Moreno Villabonako VI. Behar Zana Txapelketako Irabazle, beste taldekideak ere oso txukun”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s