2017ko Andorrako Irekia. IM Manuel Pena irabazle!

(leer en castellano)

Atzo, igandea, uztailaren 30a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXV. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Uztailaren 22tik 30era, 153 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua IM Manuel Pena Gomezek lortu zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu berdinekin baina desenpate okerragoarekin, GM Daniel Forcen Esteban 2. postua lortu zuen eta IM Alexander Kaspi Israeldarrak  hirugarren postua. Jarraian lehen 16 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

IM Manuel Pena txapelketako irabazlea garaikurra jasotzen
Lehenengo 16 sailkatuak
2017ko Andorrako Openeko podiuma
Rk. H.Z. T. Izena FED Elo Ptk. Des1
1 19 IM PENA GOMEZ Manuel ESP 2468 7,5 2653
2 9 GM FORCEN ESTEBAN Daniel ESP 2536 7,5 2653
3 23 IM KASPI Alexander ISR 2435 7,5 2622
4 31 IM INIYAN P IND 2380 7,0 2534
5 29 IM JEREZ PEREZ Alfonso ESP 2405 7,0 2520
6 25 IM ZANAN Evgeny ISR 2428 6,5 2600
7 18 FM SUAREZ GOMEZ Julio ESP 2474 6,5 2543
8 8 IM SANTOS LATASA Jaime ESP 2542 6,5 2529
9 11 GM DEL RIO DE ANGELIS Salvador G ESP 2522 6,5 2506
10 10 GM KOGAN Arthur ISR 2529 6,5 2477
11 16 IM CASPI Israel ISR 2487 6,5 2471
12 30 IM BEN ARTZI Ido ISR 2380 6,5 2466
13 13 GM ZOLER Dan ISR 2499 6,5 2464
14 12 IM VALSECCHI Alessio ITA 2506 6,5 2440
15 14 IM KOBO Ori ISR 2494 6,5 2431
16 1 GM EDOUARD Romain FRA 2622 6,0 2522
Beste sarituak:

Sub10 hoberena: Xuqian Ben Han (HKG)
Sub12 hoberana: Krisnha S. Rohith (IND)
Sub14 hoberena: Ajay Karthikeyan (IND)
Beterano hoberena: Juan Planas (ESP)

1849 arteko bigarrena: K. Krithigga (IND)
1849 arteko lehenengoa: Yaakov Sokolinsky (ISR)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Dario Elguezabal (ESP)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Adi Federovski (IND)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Pablo Palacios (ESP)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Das Soham (IND)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Paul Srijit (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)

Normak
Maisu norma lortu duten jokalariak gure taldekidea den Enrique Oiartzabalekin, txapelketako arbitro nagusiarekin

Sarien kontua amaitzeko, Txapelketa gogor honetan bost jokalarik maisu normak lortu dituzte: 2 GMrenak: Manuel Pena eta Evgeny Zanan eta 2 IMrenak: Julio Suarez eta Das Sohan.

Arbitroak
Arbitroak gure taldekidearekin

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.

Gipuzkoarrak
Goio Uriarte

Gure ordezkariak, Goio Uriarte, 8 partidetan 3 puntu lortu zituen, eta hasierak rankingean 84. bazen, 113. postuan amaitu zuen. Orokorrrean oso emaitza kaxkarra izan bazen ere, egoera honetatik ikasi eta hurrengoetan hobetzeko parada badagoela agertu digu. Horretaz gain, oso ondo pasa duela esan digu, xakeaz gain, gauza asko egiteko parada izan zuelako eta baita aprobetxatu ere: Herriko jatetxe entzutetsu batean egindako anaitasun afarian parte hartu, hoteleko igerilekuan igeri egin, Caldea-ko gune termoludikora joan,    Cirque du Soleilen “Scalada” ikuskizunaren moldaketa berria ikusi,  Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako Erdi Aroko La Marginedako aztarnategi arkeologikoa, Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa du. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko. Gure taldekideaz gain, Gipuzkoar bi txapelketan parte hartu zuten: Juan Antonio Aizpurua eta Eneko Alberdi. Ondorengo taulan lortutako postuak:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. Des1
113 84 URIARTE PRIETO Goyo 1979 3,0 1759
139 72 AIZPURUA BLANCO Juan Antonio 2060 2,0 1596
140 117 ALBERDI JAUREGI Eneko 1682 2,0 1591

Amaitzeko Elisabet Sein, Goio Uriarte eta Oscar de la Rivaren (Txapalketak webgunetik hartutakoak) argazkiak:

Txapelketako lotura interesgarriak

Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:

Beste lotura interesgarriak

Gure taldeko espedizioaren lan txukuna XIII. Frandovinezeko Txapelketan (Burgos)

(leer en castellano)

Atzo, uztailak 29an, beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako XIII. Frandovínezeko txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

Txapelketa 8 txandetako sistema Suitzarrean jokatu zen, 15 minutu + 15 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan. Txapelketa 10:00etan hasi zen eta goizez 4 txanda jokatu ziren eta arratsaldez beste lauak. Aurtengo edizioan berriro errepikatu dute, SUB-14 txapelketa eta bertan, Tafall Villanueva sendiko txikienak parte hartu zuten: Iker eta Gorka.

Txapelketa absolutuan Mikel eta Ander parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin. Ander Tafall txapelketako 44a zen eta lortutako 4 puntuei esker, txapelketako sailkapenean 37. postua lortu zuen. Mikel Tafall zerrendako 86a izan arren, gogor aritu ondoren, 3 puntu lortu zituen eta 62. postura arte igo zen.

Goizean burututako Infantilen Txapelketan Tafalldarren anai txiki biak burututako lana aipatzeoa da. Gero, arratzaldean, handien txapelketa bukatzn zen bitartean izandako ginkanan ere oso ondo pasa zuten.

Iker Tafall gaztetxoak SUB-14 txapelketako 6 partidetan 5 puntu lortu eta gero, Txapelketa Infantileko 3. postua lortu zuen eta SUB-8ko lehena izatea lortu zuen.

Gorka Tafall, etxeko txikienak SUB-14 txapelketako 6 partidetan 4 puntu itzel lortu ziuten, azkeneko partidan anaia asko estutu arren, derbya galdu eta gero. Hala ere, Txapelketa Infantileko 7. postua lortu zuen eta SUB-8ko laugarrena.

Guztioi Zorionak!

txapelketako 10 lehenengoen eta gure taldekideen sailkapena:

Rk. SNo Name Rtg Pts.  TB1
1 2 Tejedor Fuente Enrique (FM) 2365 7,5 37,5
2 1 Iruzubieta Villaluenga Jesus (FM) 2428 7,0 39,5
3 5 Gete Rodriguez Isidro 2123 6,5 36,0
4 4 Saez Frederic (FM) 2233 6,0 42,5
5 3 Blazquez Gomez Juan Carlos 2260 6,0 38,0
6 6 Somalo Fernandez Millan 2071 6,0 38,0
7 13 Rodriguez Sanz Gabriel 1982 6,0 36,5
8 26 Hernando Saiz Tomas 1802 6,0 36,0
9 22 Fernandez Garcia Gumersindo 1884 6,0 35,0
10 21 Perez Diez Victor 1885 5,5 34,5

87 jokalari arte.

Sailkapen osoa ikusteko (ChessResults): hemen

Txapelketako erreportajea (Argazkiak: Tafall Villanueva sendia):

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXII. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

Larunbata honetan, uztailaren 29a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXII. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 12 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Patxi Moreno, Asier Cuesta, Ricardo Campos eta Edu Tellechea jokalariez osatua.

Asier, Edu, Patxi eta Ricardo txapelketa hasi aurretik

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Andoain, Luzaro, Anaitasuna Kakute, Tolosa eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 19,5 puntu egin eta gero 6. postuan amaitu du txapelketa. Easo txapeldun izan da 37,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Fomentorentzat izan da, 37,5 punturekin ere eta hirugarren tokia Andoaingo taldeak lortu du egindako 37 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

KLINK ANTOLATUTAKO BAZKARI SOLIDARIOAN ETA KLUBEKO XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOAN 3.471,00 € BILDU DIRA ARNASAREN ALDE. GUZTIOI MILA ESKER!

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, uztailaren 22an, gure Klubak bultzatutako  ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde Hondarribian antolatuko ekintza ezberdinak burutu ziren. Alde batetik, dirua biltzeko,  Klink elkartearen eskutik bazakari solidarioa eta ondoren, gaixotasunaren berri emateko Hondarribiko Gipuzkoa plazan, XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA. Eta horrela, Hondarribira bertaratutako lagun solidario guziten laguntzaz eta beste lagun askok 0 Hilaran egindako emariekin, guztira, 3.741 € lortu ziren.

Guztioi mila esker!

Bazkariari Solidarioari dagokionez, bertan izan genuen gure klubeko ordezkaritza, Klineko lagunekin batera, Arnasakoei laguntzen. Ondo bazkaltzeaz gain, jai giro aparta izan zen eta Zamora eta Lejarreta bertaratzerik izan ez bazuten ere, Kirmen Uriberen olerkiak eta Porrotxen emanaldi txikiaz gain, Bi Aldetakoak musika taldearen parte hartzea izan zen eta bertaratutako guzitek oso ondo pasa zuten. Jarraian bertan gertatukoaren argazki sorta:

Ondoren,  XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA-HONDARRIBIA burutu zen eta bertan 30 jokalarik parte hartu zuten bi taldeetan banatuta. Handietan, 12 lagun parte hartu zuten, maila handiko 3 gaztetxo parte hartu zutela. Bestean Elorik gabeko 16 urte azpiko 18 jokalari parte hartu zuten. Gure klubeko kideez gain, besteak beste, Donostiako Gros Xake Taldeko, Zaragozako Marcos Frechín eskolako, Bizkaiko Conteneo taldeko, Getariako Getariako KETA taldeko eta Zarauzko Salvatore Mitxelena ikastetxeko jokalariak izan genituen parte hartzen. Bertaratutako gaztetxoei merendaria eman zitzaien, opari batzuk eta talde bakoitzeko lehenarentzako garaikurra. Sari banaketan Fernando Markina ARNASAko ordezkari moduan izan genuen. Jarraian txapelketako argazkiak eta ondoren sailkapena:

SUB 16ko sailkapena

Rk. H.Z. Izena Kluba/Herria Ptk. Des1
1 18 TAFALL VILLANUEVA Iker Marlaxka -Hondarribia- 4,0 18,0
2 4 ETXANIZ MENDIETA Jokin Marlaxka -Hondarribia- 4,0 15,0
3 7 GIMENEZ LOPEZ Zuhaitz Gros Xake Taldea -Donostia- 4,0 14,5
4 11 HERRERA HERNANDEZ Hodei Marlaxka -Hondarribia- 4,0 12,5
5 1 APARICIO ETXANIZ Nicolás Marlaxka -Hondarribia- 3,0 14,0
6 12 INORIZA AGUDELO Iñigo Conteneo -Bizkaia- 3,0 12,0
7 9 HERNANDEZ ESPINOSA Mario Marcos Frechín -Zaragoza- 3,0 11,5
8 6 GIMENEZ LOPEZ Irati Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 8,5
9 8 HERNANDEZ ESPINOSA David Marcos Frechín -Zaragoza- 2,5 13,0
10 14 OLLO USABARRENA Mikel Marlaxka -Hondarribia- 2,5 10,5
11 13 OLLO USABARRENA Jon Marlaxka -Hondarribia- 2,0 16,5
12 17 TAFALL VILLANUEVA Gorka Marlaxka -Hondarribia- 2,0 14,0
13 15 PAGOLA DE MIGUEL Ander Gros Xake Taldea -Donostia- 2,0 13,5
14 2 AZCARATE FERNANDEZ Telmo Gros Xake Taldea -Donostia- 2,0 11,5
15 5 GIMENEZ LOPEZ Iker Gros Xake taldea -Donostia- 1,5 9,0
16 16 SENOSIAIN NORIEGA Unax Marlaxka -Hondarribia- 1,0 13,0
17 3 CONDE ESTEBAN Telmo Marlaxka -Hondarribia- 1,0 9,5
18 10 HERRERA HERNANDEZ Aimar Marlaxka -Hondarribia- 0,5 8,5

Handien Sailkapena

Rk. H.Z. Izena Elo Kluba/Herria Ptk. Des1
1 1 NOGUES FERNANDEZ Ramon 1948 Marlaxka – Hondarribia- 4,5 10,5
2 2 TAFALL VILLANUEVA Ander 1639 Marlaxka – Hondarribia- 3,5 15,5
3 5 CUESTA SENOSIAIN Asier 1520 Marlaxka – Hondarribia- 3,0 16,0
4 10 LARRAÑAGA JUARISTI, Alex 0 Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 12,5
5 12 TAFALL SOREASU Mikel 0 Marlaxka – Hondarribia- 3,0 11,0
6 11 LARRAÑAGA LETURIA Josu 0 Gros Xake Taldea -Donostia- 3,0 8,5
7 8 TELLECHEA CASTELLO Eduardo 1391 Marlaxka – Hondarribia- 2,5 12,5
8 3 PALENCIA DOMINGUEZ Fco. Julian 1587 Getariako KETA -Getaria- 2,5 11,5
9 4 ETXABE URIA Andoni 1528 Salbatore Mitxelena -Zarautz- 2,0 13,5
10 9 CONDE KURTH Pablo 0 Marlaxka – Hondarribia- 2,0 8,5
11 6 MOREIRO SANCHEZ Silvestre 1464 Marlaxka – Hondarribia- 1,0 15,0
12 7 BURGOS ARRATIBEL Javier 1436 Gros Xake Taldea -Donostia- 0,0 15,0

 

 

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Aste bete barru XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOA izango dugu. uztailaren 22an izango da, Klink Elkarteko bazkari solidarioaren ondoren. ANIMATU!

(leer en castellano)

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI 1. TXAPELKETA SOLIDARIOAn izen emateko epea irekita dagoela gogoratzen dizuegu. Gure klubak datorren uztailaren 22an ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketa Klink Elkarteak antolatutako bazkari solidarioaren ondoren jokatuko da Gipuzkoa plazan. Lehen edizio honetararako 40 jokalarira mugatzen dugu partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA – HONDARRIBIA

TXAPELKETAKO OINARRIAK (pdf)

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2017ko uztailaren 22n, larunbata.

TOKIA:   Gipuzkoa plaza

ORDUTEGIA:  17:00etan. 

MAILA:  Gazteak eta helduak

IZEN EMATEA:  CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– uztailaren 22n, 16:00 ordu arte, laranbata.  

Bertan Izena, Abizenak, eta Jaiotze urtea jarri beharko da.

PREZIOA: Klink Elkarteak Fibrosi Kistikoaren alde antolatutako aurreko bazkarirako tiketa dutenek doan. Beste partaide guztiek 5 €. (Jasotako diru guztia Fibrosi Kistikoaren elkarteari emango zaio)

Hondarribiako Klink Elkartean, uztailaren 22an, 14:30ean Bazkari Solidarioa, FIBROSI KISTIKOAK eragindakoentzat eta haien familientzat. Bertan Jesus Mari Zamora, Kirmen Uribe eta Porrotx izango dira.

 

Uztailaren 19an, asteazkena, bazkarirako izen emateko azken eguna izango da.

Helduen txartelak 20€tan egongo dira salgai, eta umeena 4€tan, Kai Alde Gozotegian, Jamones Alzaga dendan eta Klink Elkartean.

Haurren bazkaria (pasta, oilaskoa, eta izozkia) 13:45ean izango da eta, helduena (entsalada mistoa, hegaluzea piperradarekin eta pastel txikiak) 14:30ean.

Horrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5039 90 1061338918

Informaziorako telefonoa: 628.64.17.37 KLINK

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

2017 Benasqueko Txapelketan Tamas Banusz GM hungariarra Txapendun. Andoni Orubek eta Ramon Noguesek txapelketa txukuna egin dute. Euskadiko eta Nafarroako lizentziadun jokalari espedizio zabala bertan izan da

(leer en castellano)

Atzo larunbata, uztailaren 16, goizeko txandaren ondoren, Benaqueko XXXVII Nazioarteko Xake Opena bukatu da. Bertan garaile hungariako Tamas Banuzs GMa izan da, 10 partidetan 8 puntu lortu eta gero.

Arestian esan bezala Andoni Orube eta Ramon Nogues beste urte bertan izan ditugu eta biek oso lan txukuna egin dute: Ramon Nogues hasierako zerrendako 250.a bazen ere, lortutako 4,5 puntuei esker, amaierako sailkapenean 245. postua lortu du eta egindako lanarekin oso kontent agertu da.  Andoni Orube hasierako zerrendako 354.a bazen oso txapelekta txukuna egin eta gero, lortutako 4 puntuei esker, 296.a izan da eta 25,6 puntu Elo hobeto ditu. Emaitzak emaitza, gure lagunek asko disfrutatu dute txapelketarekin eta inguruko beste guztiarekin, gastronomia, parajeak, e.a.

Hamar lehenengoen sailkapena gure ordezkarien emaitzak

Rk. SNo Name FED RtgI Pts.  TB1
1 6 GM BANUSZ Tamas HUN 2600 8,0 54,75
2 4 GM PROHASZKA Peter HUN 2601 8,0 53,50
3 2 GM KUZUBOV Yuriy UKR 2646 8,0 53,25
4 3 GM CORI Jorge PER 2636 8,0 52,75
5 17 IM SHEVCHENKO Kirill UKR 2502 8,0 51,75
6 31 IM SANTOS RUIZ Miguel ESP 2469 8,0 51,75
7 21 GM DOBROV Vladimir RUS 2496 8,0 50,25
8 9 GM VOCATURO Daniele ITA 2592 7,5 49,25
9 5 GM BAKLAN Vladimir UKR 2600 7,5 49,25
10 10 GM GOPAL G.N. IND 2580 7,5 48,50
245 250 NOGUES FERNANDEZ Ramon ESP 1948 4,5 19,50
296 354 ORUBE BONA Andoni ESP 1754 4,0 17,75

Jarraian gure ordezkarien benasquen egindako argazki sorta:

Eta amaitzeko Euskadiko eta Nafarroako Federazietako lizentziarekin jokatu duten lana:

Rk. SNo Name RtgI Club/City Pts.  TB1
65 82 FM ROLDAN MARQUES Daniel 2300 Nav 6,5 33,50
80 15 IM DELORME Axel 2518 Eus 6,0 34,75
101 97 FM ORTEGA LOPEZ Mikel 2259 Nav 6,0 29,00
111 135 SESMA RUBIO Patxi 2169 Nav 6,0 27,50
114 133 MUÑOZ AVILA Jose Luis 2176 Eus 6,0 26,50
123 208 ALFARO GARCIA DEL CERRO Juan 2015 Eus 5,5 31,25
152 99 URRIZA IRICIBAR Pablo 2252 Nav 5,5 24,75
164 180 ABALIA PATINO Aritz 2073 Eus 5,5 21,50
165 346 SVYATOSLAV Vorobyev 1771 Eus 5,5 21,50
202 186 OSTOLAZAGA BARRAGAN Eneko 2051 Eus 5,0 21,00
206 239 SAEZ GABIKAGOGEASKOA Oscar 1964 Eus 5,0 20,75
223 242 SANCHEZ RUESGA Carlos 1962 Eus 5,0 18,50
229 321 MARTINEZ BERNARDO Aitor 1803 Nav 4,5 22,25
236 153 UGALDE EZCURRA Jose Miguel 2132 Nav 4,5 20,50
245 250 NOGUES FERNANDEZ Ramon 1948 Eus 4,5 19,50
253 270 MARTINEZ DE SORIA GORDON Jose 1909 Eus 4,5 18,75
273 254 LIZUAIN TONI Javier 1937 Nav 4,5 16,25
278 324 FAHMY MOURSY Ahmed Tarek 1801 Nav 4,5 15,50
279 284 FERNANDEZ ARANSAY Fernando 1887 Mad 4,5 15,50
293 195 VIÑAL GUTIERREZ Pedro 2032 Nav 4,0 18,75
296 354 ORUBE BONA Andoni 1754 Eus 4,0 17,75
301 401 DONAZAR GARAYOA Miguel 1655 Nav 4,0 17,25
302 288 HERNANDEZ BARRICARTE Miguel A 1879 Nav 4,0 17,00
303 368 WCM ROQUE SOLA Maria Fernanda 1732 Ara 4,0 17,00
305 273 AGUINAGA RUIZ Jesus Luis 1905 Nav 4,0 17,00
315 349 FERNANDEZ ETXABURU Joxe Agust 1765 Eus 4,0 15,50
321 442 GARRAZA OBALDIA Esteban 1441 Nav 4,0 15,00
331 389 ESPIN LABORDE Jesus Maria 1679 Eus 4,0 13,00
333 394 SANCIÑENA ARPIDE Juan 1666 Nav 4,0 12,00
338 361 PEREZ SODUPE Cecilia 1743 Eus 4,0 11,25
352 225 LISARRI TOMAS Antonio 1982 Nav 3,5 14,00
359 400 GARCIA MTEZ DE LA HIDALGA Enrique 1658 Eus 3,5 12,50
368 333 BEAUMONT ARIZALETA Mikel 1792 Nav 3,5 10,50
390 396 SAENZ ZABALA Juan Ignacio 1663 Eus 3,0 10,25
404 404 MARIN SALVADOR Ruben 1652 Nav 2,5 10,00

Lotura interesgarriak(GAZ)

cropped-pabellonvaWebgune interesgarriak

 

Xakearekin dibertsio anitz 2017 Hondarribiko Hondar Kirolaken gaur

(leer en castellano)

Gaur xakeaz gozatzeko para izan da Hondarribiko hondartzan Hondar Kirolak programan 17:00etatik 19:00etara. Prebentzio Zerbitzuak antolatzen duen programa honetan gure klubak izan duen bigarren parte hartzearekin oso kontent gaude. Ea tradizio bilakatzen den eta urte laguntzerik dugun.

Zuen programan parte hartzea plazer bat izan da. Lan eskerga egiten duzue eta talde bikaina osatzen duzue. Zorionak!

Bertaratu eta parte hartu duzuen guztioi mila esker!!!

Gogoan izan Hondar Kirolak proiektua Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jartzen duela, helburu aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea duena. Datorren abuztuaren 4 bitarte, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara programa honetan parte hartzeko parada duzue.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA Klink Elkarteko bazkari solidarioaren ondoren

(leer en castellano)

Gure klubak datorren uztailaren 22an Hondarribian ARNASA Fibrosi Kistikoaren Elkartearen alde antolatuko duen heldu eta gaztetxoei zuzendutako txapelketari buruzko oinarrien berri ematen dizuegu. Txapelketa Klink Elkarteak antolatutako bazkari solidarioaren ondoren jokatuko da Gipuzkoa plazan.

XAKE MATE FIBROSI KISTIKOARI TXAPELKETA SOLIDARIOA – HONDARRIBIA

TXAPELKETAKO OINARRIAK (pdf)

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2017ko uztailaren 22n, larunbata.

TOKIA:   Gipuzkoa plaza

ORDUTEGIA:  17:00etan. 

MAILA:  Gazteak eta helduak

IZEN EMATEA:  CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– uztailaren 22n, 16:00 ordu arte, laranbata.  

Bertan Izena, Abizenak, eta Jaiotze urtea jarri beharko da.

PREZIOA: Klink Elkarteak Fibrosi Kistikoaren alde antolatutako aurreko bazkarirako tiketa dutenek doan. Beste partaide guztiek 5 €. (Jasotako diru guztia Fibrosi Kistikoaren elkarteari emango zaio)

Hondarribiako Klink Elkartean, uztailaren 22an, 14:30ean Bazkari Solidarioa, FIBROSI KISTIKOAK eragindakoentzat eta haien familientzat. Bertan Jesus Mari Zamora, Kirmen Uribe eta Porrotx izango dira.

Txartelak 20€tan egongo dira salgai, eta umeena 4€tan, Kai Alde Gozotegian, Jamones Alzaga dendan eta Klink Elkartean.

Horrez gain nahi den zenbatekoarekin lagun daiteke, zenbatekoa kontu honetan sartuta:

KUTXABANK ES05 2095 5039 90 1061338918

Informaziorako telefonoa: 628.64.17.37 KLINK

logoarnasa

Email: fqgipuzkoa@gmail.com

Facebook: ARNASA

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Datorren uztailaren 12an xakearekin hitzordua dugu Hondarribiko Hondar Kirolak 2017an

(leer en castellano)

Aurtengo udan ere, eta badira hamahiru urte jarraian, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren abuztuaren 4a bitarte.

Horrela bigarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta astebete barru uztailaren 12an, asteazken arratsaldean,  xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!

Benaskeko XXXVII. Nazioarteko Txapelketari hasiera emango zaio bihar gure taldeko ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

Bihar udako txapelketetan famatuenetakoa den  Benaskeko Nazioarteko XXXVII. Xake Txapelketari hasiera emango zaio eta gure taldeko Andoni Orube eta Ramon Nogues beste urte batez bertan izango ditugu.

Ramon eta Andoni gure taldekideak Billabona Xake Joku Elkarteko Juan Ignacio Saenzekin

Txapelketa honetan 469 jokalarik parte hartuko dute, Euskadiko askok. Txapelketa uztailaren 16an amaituko da eta bertan gertatzen denaren berri emango dizuegu.

Lotura interesgarriak(GAZ)

cropped-pabellonvaWebgune interesgarriak