Gaur, ekainaren 30a, San MArcial eguna, XXVII. NAZIOARTEKO GROSEKO XAKE IREKIA – XVII. JAVIER LUENGO VAZQUEZ OROIGARRIA bukatu da eta bertan klubeko bi gazte talentudun parte hartu dute: Ibai Dorronsoro eta Patxi Moreno.
Patxik urtean zehar errenkan lortutako emaitza txukunen ondoren, honako txapelketa honetan ez du nahi bezalako emaitzarik lortu eta gogor saiatu bada ere, 7 partidetan 3,5 punto lortu ditu.
Ibai Dorronsorok, oso txapelketa serioa egin du. Oso txukun aritu da eta 9 partidetan 5,5 puntu lortu ditu, Sub 2000koetan lehen saria lortu duela. Forma onean dagoela erakutsi du, 2039 punto performancea eginez.
Egindako lanagatik bioi zorionak!
3. jardunaldian izandako malraxkako Derbuaren Pepelu Muñozen argazkiak (mila esker!):
Gros Xake Taldeak antolatutako 9 txandetako suitzar sisteman erritmo klasikoko txapellketa honetan Cesar Montolio izan da arbitro nagusia eta Aritz Idiazabal arbitro laguntzaile. 94 jokalarik parte hartu dute txapelketa honen. horietatik 26 tituludunak. Jokatutako bederatzi txanden ondoren saritutakoak hauexek izan dira (argazkiak Pepelu Muñoz, Mila esker!):





Lehenengo Sub 16a: Adrian Marinez (ez du saria jaso)


Azken sailkapena (lehenengo 10ak + gure taldekideak)

Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | |
1 | 5 | IM | Anurag Mhamal | 2466 | 7,5 | 50,0 | 54,5 | 40,5 |
2 | 4 | IM | Stany G.A. | 2489 | 7,0 | 46,5 | 51,5 | 34,5 |
3 | 3 | GM | Martinez Duany Lelys Stanley | 2494 | 6,5 | 48,5 | 53,5 | 36,5 |
4 | 8 | GM | Romero Holmes Alfonso | 2438 | 6,5 | 45,5 | 50,0 | 34,0 |
5 | 6 | GM | Flear Glenn C | 2455 | 6,5 | 45,5 | 49,5 | 34,5 |
6 | 10 | GM | Lazarev Vladimir | 2416 | 6,5 | 43,0 | 46,5 | 31,0 |
7 | 22 | WGM | Tsatsalashvili Keti | 2248 | 6,5 | 41,0 | 45,0 | 31,5 |
8 | 7 | IM | Velten Paul | 2449 | 6,0 | 49,5 | 54,0 | 35,0 |
9 | 1 | IM | Andres Gonzalez Alberto | 2518 | 6,0 | 49,0 | 53,0 | 36,0 |
10 | 18 | FM | Diaz Velandia Jose Manuel | 2345 | 6,0 | 45,0 | 48,5 | 31,0 |
23 |
50 | Dorronsoro Larbide Ibai | 1846 | 5,5 | 40,0 | 42,5 | 23,5 | |
64 | 28 | Moreno Estebanez Patxi | 2134 | 3,5 | 40,5 | 43,5 | 22,0 |
7, txandan Goio Uriartek egindako argazkiak: