Uztailaren 1etik 2ra, Iruñako Nafarroa Univertsitateko kiroldegian, Mariano de Pablos zuzendutako II. Xake Txapelketa Solidarioa – Xake Mate Alzheimerrari burutu da, Miguel Ramos arbitro nagusia izan dela, Eduardo López arbitro laguntzailearekin, CIMA-Mediku Ikerketa Aplikatu Zentroa eta Club Deportivo Universidad de Navarra taldea antolatuta, Nafarroako Klinika Unibertsitatearen laguntzarekin. Joko sistema, 9 txandetako Suitzarra izan da, partidako 10 minutu + 5 segunduko gehitzea jokaldiko erritmoan. 320 parte hartzaileak ELOaren baitako taldetan bakarrean parte hartu dute eta amaieran sailkapen ezberdinak egin dira.Txapelktaren berezitasun handiena jasotako diru guztia Alzheimerraren ikerketa bultzatzeko erabiliko dela.
Lagundu nahi al duzu? hemen
Klubetik Tafall Villanueva familia hurbildu dira bertara, Lourde mak espedizio buru zela. Jokatzeko garaian, Mikel Tafall aita, Ander, Iker eta Gorka semeak aritu dira. Guztiek oso txukun aritu dira eta horrela lauetatik hiruk podiumean amaitzea lortu dute. Ander Tafallek 4,5 puntu lortu ditu eta 1600-1699 ELO tartean hirugarren izan da. Mikel Tafallek 3 puntu lortu ditu eta 1269 Eloko performancea egin du. Iker Tafallek, aitaren antzera, 3 puntu egin ditu eta Gorka Tafallek etxeko txikienak 2,5 puntu. 8 azpikoetan Ikerrek lehen saria lortu du eta Gorkak hirugarrena. Jarraian txapelketako lehenego 10 sailkatuak eta Tafalldarren emaitzak (Sailkapen osoa -ChessResults: hemen):
Rk. | N.I. | Izena | Elo | Ptk. | D1 | D2 | D3 | |
1 | 3 | GM | Oratovsky Michael | 2501 | 7,5 | 55,0 | 0,0 | 2285 |
2 | 4 | GM | Martinez Duany Lelys Stanley | 2494 | 7,5 | 54,5 | 0,0 | 2231 |
3 | 1 | GM | Forcen Esteban Daniel | 2531 | 7,5 | 53,0 | 0,0 | 2293 |
4 | 2 | IM | Andres Gonzalez Alberto | 2518 | 7,5 | 52,5 | 0,0 | 2240 |
5 | 6 | IM | Llorente Zaro Alfonso | 2464 | 7,5 | 51,5 | 0,0 | 2176 |
6 | 36 | Fernandez Lledo Javier | 2220 | 7,5 | 49,0 | 0,0 | 2076 | |
7 | 7 | IM | Huerga Leache Mikel | 2446 | 7,5 | 48,0 | 0,0 | 2073 |
8 | 22 | FM | Ruperez Benito Antonio | 2293 | 7,5 | 47,5 | 0,0 | 2069 |
9 | 34 | FM | Montilla Carrillo Esteban | 2228 | 7,5 | 43,5 | 0,0 | 1979 |
10 | 10 | IM | Ramiro Ovejero Juan Luis | 2399 | 7,0 | 50,5 | 0,0 | 2140 |
152 | 184 | Tafall Villanueva Ander | 1639 | 4,5 | 38,5 | 0,0 | 1715 | |
262 | 311 | Tafall Soreasu Mikel | 0 | 3,0 | 29,0 | 0,0 | 1439 | |
271 | 313 | Tafall Villanueva Iker | 0 | 3,0 | 26,0 | 0,0 | 1358 | |
277 | 312 | Tafall Villanueva Gorka | 0 | 2,5 | 24,0 | 0,0 | 1368 | |
Familia osoa asteburu pasa Nafarroara joan dira eta baita bapo pasa ere. Ekintza solidarioan parte hartzeaz gain, Nafarroako hiriburuko kaleetan zehar ibili dira, San Ferminen prestaketak ikusteko parada izan dute, bertako gastronomiaz gozatu eta beste gauza asko egin ondoren, etxera zoriontsu bueltatu dira.
Asteburuan tafalldarrak egindako argazkiak:
Lotura interesgarriak: