Aurtengo udan ere, eta badira hamahiru urte jarraian, Hondarribiko Udaleko Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak martxan jarri du Hondar Kirolak proiektua . Helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara datorren abuztuaren 4a bitarte.
Horrela bigarren aldiz gure klubak, beraiekin elkarlanean arituko gara eta astebete barru uztailaren 12an, asteazken arratsaldean, xake izango dugu Hondarribiko hondartzan, 17:00etatik 19:00etara.
Pasa zaitezte garuna eta gorputza astintzera!!!