Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXII. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

Larunbata honetan, uztailaren 29a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXII. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 12 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Patxi Moreno, Asier Cuesta, Ricardo Campos eta Edu Tellechea jokalariez osatua.

Asier, Edu, Patxi eta Ricardo txapelketa hasi aurretik

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Andoain, Luzaro, Anaitasuna Kakute, Tolosa eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 19,5 puntu egin eta gero 6. postuan amaitu du txapelketa. Easo txapeldun izan da 37,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Fomentorentzat izan da, 37,5 punturekin ere eta hirugarren tokia Andoaingo taldeak lortu du egindako 37 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s