2017ko Andorrako Irekia. IM Manuel Pena irabazle!

(leer en castellano)

Atzo, igandea, uztailaren 30a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXV. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu zen Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan ziren. Uztailaren 22tik 30era, 153 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu ziren eta sailkapen nagusiko lehen postua IM Manuel Pena Gomezek lortu zuen, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu berdinekin baina desenpate okerragoarekin, GM Daniel Forcen Esteban 2. postua lortu zuen eta IM Alexander Kaspi Israeldarrak  hirugarren postua. Jarraian lehen 16 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

IM Manuel Pena txapelketako irabazlea garaikurra jasotzen
Lehenengo 16 sailkatuak
2017ko Andorrako Openeko podiuma
Rk. H.Z. T. Izena FED Elo Ptk. Des1
1 19 IM PENA GOMEZ Manuel ESP 2468 7,5 2653
2 9 GM FORCEN ESTEBAN Daniel ESP 2536 7,5 2653
3 23 IM KASPI Alexander ISR 2435 7,5 2622
4 31 IM INIYAN P IND 2380 7,0 2534
5 29 IM JEREZ PEREZ Alfonso ESP 2405 7,0 2520
6 25 IM ZANAN Evgeny ISR 2428 6,5 2600
7 18 FM SUAREZ GOMEZ Julio ESP 2474 6,5 2543
8 8 IM SANTOS LATASA Jaime ESP 2542 6,5 2529
9 11 GM DEL RIO DE ANGELIS Salvador G ESP 2522 6,5 2506
10 10 GM KOGAN Arthur ISR 2529 6,5 2477
11 16 IM CASPI Israel ISR 2487 6,5 2471
12 30 IM BEN ARTZI Ido ISR 2380 6,5 2466
13 13 GM ZOLER Dan ISR 2499 6,5 2464
14 12 IM VALSECCHI Alessio ITA 2506 6,5 2440
15 14 IM KOBO Ori ISR 2494 6,5 2431
16 1 GM EDOUARD Romain FRA 2622 6,0 2522
Beste sarituak:

Sub10 hoberena: Xuqian Ben Han (HKG)
Sub12 hoberana: Krisnha S. Rohith (IND)
Sub14 hoberena: Ajay Karthikeyan (IND)
Beterano hoberena: Juan Planas (ESP)

1849 arteko bigarrena: K. Krithigga (IND)
1849 arteko lehenengoa: Yaakov Sokolinsky (ISR)
1850-1999 bitarteko bigarrena: Dario Elguezabal (ESP)
1850-1999 bitarteko lehenengoa: Adi Federovski (IND)
2000-2149 bitarteko bigarrena: Pablo Palacios (ESP)
2000-2149 bitarteko lehenengoa: Das Soham (IND)
2150-2299 bitarkeo bigarrena: Paul Srijit (ESP)
2150-2299 bitarteko lehenengoa: Emanuel Cimer (ARG)

Normak
Maisu norma lortu duten jokalariak gure taldekidea den Enrique Oiartzabalekin, txapelketako arbitro nagusiarekin

Sarien kontua amaitzeko, Txapelketa gogor honetan bost jokalarik maisu normak lortu dituzte: 2 GMrenak: Manuel Pena eta Evgeny Zanan eta 2 IMrenak: Julio Suarez eta Das Sohan.

Arbitroak
Arbitroak gure taldekidearekin

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.

Gipuzkoarrak
Goio Uriarte

Gure ordezkariak, Goio Uriarte, 8 partidetan 3 puntu lortu zituen, eta hasierak rankingean 84. bazen, 113. postuan amaitu zuen. Orokorrrean oso emaitza kaxkarra izan bazen ere, egoera honetatik ikasi eta hurrengoetan hobetzeko parada badagoela agertu digu. Horretaz gain, oso ondo pasa duela esan digu, xakeaz gain, gauza asko egiteko parada izan zuelako eta baita aprobetxatu ere: Herriko jatetxe entzutetsu batean egindako anaitasun afarian parte hartu, hoteleko igerilekuan igeri egin, Caldea-ko gune termoludikora joan,    Cirque du Soleilen “Scalada” ikuskizunaren moldaketa berria ikusi,  Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako Erdi Aroko La Marginedako aztarnategi arkeologikoa, Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa du. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko. Gure taldekideaz gain, Gipuzkoar bi txapelketan parte hartu zuten: Juan Antonio Aizpurua eta Eneko Alberdi. Ondorengo taulan lortutako postuak:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. Des1
113 84 URIARTE PRIETO Goyo 1979 3,0 1759
139 72 AIZPURUA BLANCO Juan Antonio 2060 2,0 1596
140 117 ALBERDI JAUREGI Eneko 1682 2,0 1591

Amaitzeko Elisabet Sein, Goio Uriarte eta Oscar de la Rivaren (Txapalketak webgunetik hartutakoak) argazkiak:

Txapelketako lotura interesgarriak

Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:

Beste lotura interesgarriak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s