Gaur, abuztuaren 30a, Jaialdian izena emateko epea amaituko dela gogorarazten dizuegu. Animatu!
Pasa den urteko ekitaldiak izandako arrakastaren ondoren, aurten ere, Klubak gure herriko Jai Nagusietan burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako eta hauen senideentzako (ama, aita, aitona.amona, osaba-iseba, e.a.) 10 minuto finish partida azkarretako Xake Jaialdia antolatzea proposatu dio berriro ere Udalari. FIDE Elorik ez duten jokalariak hobestuko duena:
II. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO (SUB-16+GURASO) XAKE JAIALDIA
Gaur izen ematea irekitzen dugu, anima zaitez!
Hondarribiko Jaietako II Jaialdiko Oinarriak – PDF
JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.
DATA: 2017ko Irailaren 1an, ostirala.
TOKIA: Kasino Zaharreko Lorategia, Damarri Kalea, 1 Hondarribia.
Eguraldi txarra egingo balu, Udal Arkupeetara pasako da, (Kale Nagusia, 20 Hondarribia)
ORDUTEGIA:
- 1. txanda: 16:30ean
- 2. txanda: 17:00etan
- 3. txanda: 17:30ean
- Merienda: 18:00etan
- Lehiaketa “Memoria-jokoa”
- 4. txanda: 18:20ean
- 5. txanda: 18:45ean
- Sari banaketa: 19:15ean
MAILA: SUB- 16.
Parte hartzaileak izenemate egunean jokalari bakoitzak Marlaxkako Eloaren baitako lau mailetan banatuko ditugu: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. FIDE edo FEDA elodunak lehenengo mailan jarriko ditugu. Marlaxkaxko Elorik ez duten jokalariei 0 jarriko zaizkie.
HELDUAK: Aldi berean gurasoei zuzendutako Txapelketa (gehienez 20 jokalari).
IZEN EMATEA: – Dohakoa – CARLOS: tel: 635 702 745 – torneosxake@gmail.com
– Abuztuaren 30ean arte, asteazkena.
Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri bahrako da.
Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako merienda.
Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.
OINARRIEI ERANSKINA
Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.
Txapelketan parte hartze Plazak 80 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.
Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
- Buchholz Totala
- Batazbesteko Buchholz-a
- Sonneborn-Berger
Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
