Espainiako SUB-18 Txapelketan IM Miguel Santos Ruiz garaile. Ibai Dorronsoro gure taldekidea eta Euskal espedizioko beste ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur amaitu da Salobreñan 18 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Gaztela Leongo jokalaria den IM  Miguel Santos Ruiz garaipena lortu du,9 partidetan 8 puntu egin ondoren. Podiumenan Andaluziako bi jokalari zian ditu, biek 7 puntu lortu dituztela, IM Alejandro Perez Garcia bigarrena  izan da eta  FM Alejandro Domingo Nuñez hirugarrena.

Sub 18ko podiuma, (Argazkia: Patricia Claros Aguilar)

Gure taldeko Ibai Dorronsoro Larbide gogor aritu da lehian, eta baita emaitza politak lortu ere.   9 partidetan 5 puntu lortu ditu, 81. postutik abiatuta 42. postuan amaitu du txapelketa, 2155 puntuko performancea eginez eta 131,60 ELO puntu igotzea lortu du. Txapelketan parte hartu duten Euskadiko Federazioko beste ordezkariek (Ane Miren Diaz Herrero, Cecilia Perez SodupeAritz Morante RafaelJon Lagos Lejarraga eta Jose Luis Muñoz Avila) lan polita egin dute txapelketa gogor honetan eta emaitza ezberdinak lortu dituzte.

Ibai Dorronsoro, IM Rafa Alvarez (delegado), Ane Miren Diaz, Joselu Muñoz, Aritz Morante, Ceci Perez y Jon Lagos

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute. Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko Federazioko ordezkariena ematen dizuegu:

Pos. Ran. Tít. Izena Ptk. APRO FIDE Feder.
1 1 IM Santos Ruiz, Miguel 8,0 2237.2 2469 CTL
2 4 IM Perez Garcia, Alejandro 7,0 2279.2 2358 AND
3 11 FM Domingo Nunez, Alejandro 7,0 2253.8 2287 AND
4 10 FM Bayo Milagro, Alvaro 7,0 2138.9 2288 NAV
5 3 FM Portela Peleteiro, Alberto 6,5 2230.7 2398 GAL
6 6 FM Povill Claros, Xavier 6,5 2201.6 2337 CAT
7 7 FM Plazuelo Pascual, Juan 6,5 2164.3 2334 MAD
8 15 FM Laiz Ibanez, Hector 6,5 2148.4 2269 GAL
9 35 Alfaya Marcelo, Roberto 6,5 2128.5 2132 MAD
10 12 FM Domingo Nunez, Ruben 6,5 2066.9 2283 AND
42 81 Dorronsoro Larbide, Ibai 5,0 2013.2 1846 EUS
               
57 27 Munoz Avila, Jose Luis 4,5 1994.8 2176 EUS
               
65 63 Lagos Lejarraga, Jon 4,0 2062.1 1987 EUS
               
87 86 Morante Rafael, Aritz 3,5 1909.1 1811 EUS
               
101 96 Perez Sodupe, Cecilia 2,5 1821.0 1743 EUS
               
107 107 Diaz Herrero, Ane Miren 1,5 1623.8 1350 EUS
               

108 jokalari arte.

Jarraian Euskal espedizioak, Juan Luis Morantek, Pepelu Muñozek eta Patricia Claros Aguilarrek egindako argazki sorta. Mila Esker guztioi:

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live

laliga

federaciones

federaciones

Jarraian Euskadiko jokalarien argazki gehiago, Mila esker Juan Luis Morante!:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s