Jaietako txapelketako 7. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra

(leer en castellano)

Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.

Gaur goizean, 2017ko irailaren 3a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VII. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.

Euskal Herriko paraje ezberdinetatik eta atzerritik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Bost Nazioarteko Maisu (MF)  eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 9 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.

Pepelu Muñozen, David, David Martínezen, Eduardo Aramendiaren (Mila esker!) eta Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:

Sailkapeneko lehenengo hamarrak

Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du.  jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:

Rk. No.Ini. Nombre FIDE EloN Club/Ciudad Pts.  Des 1
1 3 FM MIGUEL QUINTERO Francisco 2272 2268 Arlutz 5,5 21,5
2 8 OLAIZOLA ORTEGA Luis 2148 2163 Batalla 5,0 19,5
3 4 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos 2254 2243 Batalla 4,5 20,5
4 2 FM SAENZ MARTINEZ Juan Jose 2273 2269 Fomento Cultural 4,5 19,5
5 13 MORENO ESTEBANEZ Patxi 2069 2063 Marlaxka 4,5 18,5
6 14 GALARZA CENZANO Inigo 2044 2038 Fomento Cultural 4,5 17,5
7 10 MANSO MARQUEZ Felix 2120 2121 Urnieta 4,5 17,0
8 1 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio 2361 2395 Batalla 4,0 22,0
9 5 SERRAS URIA Antonio 2229 2210 Batalla 4,0 18,0
10 7 ORTEGA FUENTES Luis Angel 2154 2150 Urnieta 4,0 17,5

Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen. Jarraian VII. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Francisco MIGUEL QUINTERO

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Luis OLAIZOLA ORTEGA

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€+ Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Carlos CRUZ-LOPEZ CLARET

Bestelako Sariak:

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Patxi MORENO ESTEBANEZ

Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Carlota ARAMENDIA YBARRA

1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Ander
TAFALL VILLANUEVA

60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua: Juan Jose SAENZ MARTINEZ

Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Jose Luis MUÑOZ AVILA (Sari banaketan ez zuen parte hartzerik izan)

Silvestre MOREIRO SANCHEZ taldekide lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak azkeneko urteetan klubak antolatutako txapelketan sariak egiten hartutako lanagatik.

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

 

 

 Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:

COMPAÑIAStxiki

One thought on “Jaietako txapelketako 7. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s