Gaur arratsaldean, irailaren 9a, larunbata, Guadalupeko Amabirjinaren omenezko Errenteriako Beraungo auzoko jaietan, Juan Manuel Riescok antolatuta, Beraun Bera elkartean, partida azkarretako 14 urte azpiko txapelketa jokatu da arratsaldez, bertaratutako 16 jokalarien parte hartzearekin. Txapelketa amaieran podiuma Iban Gomezek (1. postua 14 punturekin), Harri Lasak (2. postua 13 punturekin) eta Joel Medinak (3. postua 13 punturekin) lortu dute. Bertan klubeko Markel Behobidek parte hartu du eta baita lan txukuna egin. Txapelektan 8 puntu egin eta gero 8. postua lortu du.
Zorionak Markel!!