Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 14 urte bitarteko umeentzako xake ikastaroa antolatu du (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin).
XAKE IKASTAROA 2017-2018
Iraupena: 2017ko irailaren 19tik 2018ko ekainaren 20ra.
Ordutegia:
- Hastapena 1: asteartetan, 17:30etik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa 2 orduak egotea.
- Hastapena 2 (aurreratuak): asteazkenetan, 18:00etatik 19:45era. Ez da derrigorrezkoa 1,45 orduak egotea.
Prezioa: 30 € hiruhilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo klasera doan joan ahal izango dute).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoaldeko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia).
Jardueraren arduradunak: Carlos Pacual, Óscar Holgado, Goio Uriarte.
Harremana: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com – 635 702 745 (Carlos)
Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:
- Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
- Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
- Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Arrazoibide logiko-matematikoa.
- Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
- Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
- Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
- Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.
One thought on “HAURRENTZAKO 2017-2018 XAKE IKASTARO BERRIA IRAILAREN 19AN HASIKO DA”