Asteazkenean, Santu Guztien Egunean, Kluba itxita egongo da

(leer en castellano)

Datorren  asteazkenean, azaroaren 1a izango da, Santu Guziten Eguna, jai eguna beraz eta kluba itxita egongo da.

Horrexegatik, gure Xake Askolako asteazkeneko taldeako ikasleek, nahi badute, astearteko klaseetara joateko aukera izango dute.

Jaieguna polita igaro!

2017ko Gipuzkoako banakako txapelketetako higarren jardunaldia

(leer en castellano)

Gaur larunbata maila ezberdinetako Gipuzkoako banakako txapelketetako bigarren txanda jokatu zen klubeko ordezkaritza zabalarekin. Txapelketako datak ondorengoak dira: Urriak 14, 21, 28 eta Azaroak 4, 11, 18 eta 25.

Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!
ABSOLUTUA

Xaputarrak (Azpeitia) taldearen egoitzan burutzen ari da txapelketa eta 3. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira (2017/10/28):

M. Izena Elo Emai. izena Elo
3 Arrondo Carbonell Pablo 1742 0 – 1 Moreno Estebanez Patxi 2068
6 Nogues Fernandez Ramon 1950 1 – 0 Velte Daniela 1718
7 Arrondo Carbonell Agustin 1680 – + Uriarte Prieto Goio 1934
12 Kuende Gorostidi Jon 1833 1 – 0 Orube Bona Andoni 1780

Datorren asteko gure jokalarien parekatzeak 2017/11/04:

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
2 Moreno Estebanez Patxi 2068 Abalia Patino Aritz 2095
3 Olaizola Ortega Luis 2148 Uriarte Prieto Goio 1934
5 Izagirre Alsua Aritz 1904 Nogues Fernandez Ramon 1950
14 Orube Bona Andoni 1780  + – Atsedena

 

BIGARREN maila

Gros XT (Donostia) taldearen egoitzan burutzen ari da txapelekta eta 3. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira (2017/10/28):

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
1 Vicente Ezeiza Mikel 1913 1 – 0 Cuesta Senosiain Asier 1520
6 Tafall Villanueva Ander 1639 1 – 0 Villena Bernal Juanjo 0
8 Campos Urbaneja Ricardo 1522 0 – 1 Pascual Cuadrado Carlos 1584
M. Izena Elo Emai. Izena Elo
2 Iturralde Echeverria Ivan 1765 Tafall Villanueva Ander 1639
6 Pascual Cuadrado Carlos 1584 Villar Marcelino Gorka 1678
8 Sebastiani Paoli Ruben 1439 Campos Urbaneja Ricardo 1522
10 Cuesta Senosiain Asier 1520  0 Bye
HIRUGARREN maila

Gros XT (Donostia) taldearen egoitzan burutzen ari da txapelekta eta 3. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira (2017/10/28):

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
5 Larranaga Juaristi Alex 1511 +  – Jauregui Olaizola Gorka 0
9 Uranga Odriozola Ander 1491 1 – 0 Gomez Ruiz Iban 0
19 Guerrero Escudero Hodei 0 0 – 1 Aparicio Etxaniz Nicolas 0
23 Otegui Piquer Juan Jose 1261 0 – 1 Etxaniz Mendieta Jokin

Datorren asteko gure jokalarien parekatzeak 2017/11/04:

M. Nombre Elo Resul. Nombre Elo
6 Onate Del Moral Daniel 1228 Uranga Odriozola Ander 1491
8 Aparicio Etxaniz Nicolas 0 Burgos Arratibel Javier 1430
12 Peinado Obregon Andres 1362 Jauregui Olaizola Gorka 0
22 Etxabe Zulaika Aitor 0 Guerrero Escudero Hodei 0
23 Etxaniz Mendieta Jokin 0 Irastorza Romay Andoni 0

Gaurko jardunaldiko Azpeitiako argazki batzuk (Mila esker Iñaki Uranga):

Juanjo Escribano in memoriam

Post hau amaitu aurretik gogoratu nahi dizuegu, gure lagun ona zen Juanjo Escribano duela urtebe zendu zela. Berekin asko akordatzen gara. Familiakoei besarkada handi bana,

 

2018ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna

(leer en castelllano)

Kaixo

Dagoeneko 2018ko baimenak eta 2018ko ligarako taldeak izapidetzeko epea ez dugun arren, Aazaroak 10ean izango delakoan, Altak eta  bajak emateaz gain, taldeen indar ordena ere antolatzen joan behar dugu.

Horretarako, urriaren 30 baino lehen, adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Era berean zuen datuak bidaltzea eskatzen dizuegu gure datu basea eguneratu ahal izateko.

Horretarako adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Horretarako ezinbestekoa da behean emandako galdetegia osatzea.

Aurreko urteetan egindakoaren antzera, datorren denboraldiko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari (2018ko urtarrilaren lehen astean):

  • Helduok 40 euro urtean
  • Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean
  • Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.

Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.

Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da klubeko posta elektronikora xakehondarribiamarlaxka@gmail.com urrairen 30a baino lehenago erantzun diezaguzun.

 GALDETEGIA
  • IZEN ABIZENAK:           
  • NAN :
  • JAIOTZE DATA:
  • TELEFONO ZENBAKIA:
  • E-MAIL-a:
  • HELBIDEA:
2018ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)                                    

 Zein mailatan jokatu nahi zenuke?

  • Gorengoen maila: __
  • Lehenengo maila: __
  • Bigaren maila:  __
  • Hirugarren maila: __

Kontuan izanik liga larunbatero jokatzen dela, arratsaldez, urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:                                               

  • Partida guztiak jokatzea:__                                           
  • Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat:__                   
  • Partiden erdia jokatzea:__                                 
  • 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea:__                                           
  • Ez dut ligan parte hartu nahi:__                                    
  • BESTERIK (adierazi):_____________    

2017ko Gipuzkoako banakako txapelketetako bigarren jardunaldia

(leer en castellano)

Atzo larunbata maila ezberdinetako Gipuzkoako banakako txapelketetako bigarren txanda jokatu zen klubeko ordezkaritza zabalarekin. Txapelketako datak ondorengoak dira: Urriak 14, 21, 28 eta Azaroak 4, 11, 18 eta 25.

Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!
ABSOLUTUA
Xaputarrak xake taldeko lagunek ekimen berezi bat egin zuten atzo eta partidak hasi aurretik aipamen berezi bat egin zioten Manuel Unanue Elustondo (Muxugorri), Azpeitiko udalean hainbat urtetan zinegotzi izan zenari, Azpeitiako xake kirol kluba osatzeko bultzada eman zielako. Aipamena egin eta Absolutoko txapelketako lehenengo mahaian, gure taldekiadea den Patxi Morenoren eta txapelketa irabazteko faborito nagusia den IM Alejandro Francoren arteko partidan lehen mugimendua egin zuen.

Xaputarrak (Azpeitia) taldearen egoitzan burutzen ari da txapelketa eta 2. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira (2017/10/21):

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
1 Moreno Estebanez Patxi 2068 ½ – ½ IM Franco Alonso Alejandro 2440
5 Uriarte Prieto Goio 1934 0 – 1 Abalia Patino Aritz 2095
6 Arrondo Carbonell Agustin 1680 0 – 1 Nogues Fernandez Ramon 1950
8 Izagirre Alsua Aritz 1904 1 – 0 Orube Bona Andoni 1780

 

BIGARREN maila

Gros XT (Donostia) taldearen egoitzan burutzen ari da txapelekta eta 2. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira (2017/10/21):

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
2 Sanchez Merino Christian 1826 1 – 0 Tafall Villanueva Ander 1639
4 Cuesta Senosiain Asier 1520 1 – 0 Campos Urbaneja Ricardo 1522
6 Iturralde Echeverria Ivan 1765 1 – 0 Pascual Cuadrado Carlos 1584
Ander Tafall, Ricardo Campos, Carlos Pascual, Asier Cuesta, Hodei Guerrero, Jokin Etxaniz, Niki Aparicio eta Ander Uranga (Gorka Jaugregui beranduxeago heldu zen) Donostian, bigarren eta hirugarren mailetako bigarren txandako beren partidak hasi aurretik
HIRUGARREN maila

Gros XT (Donostia) taldearen egoitzan burutzen ari da txapelekta eta 2. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira (2017/10/21):

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
7 Martinez Adarraga Inko 1393 1 – 0 Guerrero Escudero Hodei 0
12 Jauregui Olaizola Gorka 0 1 – 0 Madina Manterola Francisco Javi *) 1379
17 Duo Iruretagoyena Aitor 0 0 – 1 Uranga Odriozola Ander 1491
19 Etxaniz Mendieta Jokin 0 0 – 1 Etxabe Uria Andoni 1470
24 Aparicio Etxaniz Nicolas 0 1 – 0 Irastorza Romay Andoni 0

Gaurko jardunaldiko argazki batzuk (Mila esker Iñaki Uranga eta Asier Cuesta):

IV TORNEO MERCADO II ENSANCHE txapelketa Iruñean, Marlaxkako espedizioko kide guztien lan bikaina

(leer en castellano)

Marlaxka familiako ordezkaritza zabala Iruñean

Gaur goizean, Mikel Gurea klubak (Burlata) antolatua, Iruñeako Zabaltza II Merkatuan, gure klubeko xake eskolaren ordezkaritza zabalarekin, V Torneo Escolar Mercado II Ensanche deituriko txapelketa burutu da, zein 2017ko Nafarroako IX Eskolarteko Zirkutikoa den.

Hodei Herrera, Jon Vernier, Telmo Conde, Aimar Herrera, Ibon Muñoz, Ander Conde (ez du jokatu), Adur Muñoz, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Danel Granado

Gure eskolako bederatzi haurrek parte hartu dute eta hauen gurasoetatik hiru aita ere animatu dira. Baina, espedizioa askoz ere zabalagoa izan da eta egun pasa beste guraso askok joan dira. Guztiek oso egun polita pasa dutela esan digute. Dibertsioa handia izan da eta gure taldekideen arteko eta bertaratutako guraso eta haurren arteko senitarteko giroa ere aparta izan da. Horrek, gure jokalariek egindako partida txukunekin zein lortutako emaitza bikainekin zer ikusia izan duela dudarik ez izan. Guztioi Zorionak!

Bidasoaldeko xake talentu handiko 225 kg

Eguneko gertakaria bertako hedabide batek euskaraz eta gaztelaniaz gure haurretako batzuk elkarrizketatu izana da. hemen irudiak:

 IV TORNEO MERCADO II ENSANCHE TXAPELKETAKO SAILKAPENA
2017ko edizioako saridun guztien argazkia
Gurasoen txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Gurasoen txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 10 Pedchenko Serhiy 0 5,0 20,5 14,0
2 6 Garcia Ros David 0 4,5 21,0 14,0
3 1 Habans Sanzberro Javier 1351 4,0 19,5 13,5
4 11 Tafall Soreasu Mikel 0 3,5 18,5 12,5
7 9 Munoz Moares Ibon 0 2,5 14,5 9,5
8 4 Conde Krutz Pablo 0 2,0 17,5 11,5

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 14 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak – ez dugu taldeko ordezkaritzarik izan / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Sub 14ko txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 1 Labiano Hermandez Juan 1711 5,5 19,5 13,0
2 2 Habans Aguerrrea Javier 1707 4,5 19,0 13,0
3 3 Del Carmen Hernandez Aimer 1669 4,0 22,0 14,5

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 12 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Sub 12 txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 2 Abrisqueta Zudaire Leire 1621 6,0 21,5 14,0
2 1 Pedchenko Zhirkov Alexandr 1774 5,0 22,5 14,0
3 4 Fuentes Guinot Angel 1302 4,0 21,0 13,0
15 15 Herrera Hernandez Hodei 0 2,0 16,5 12,5

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 10 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen

Sub 10 txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Pts. D1 D2
1 3 Riezu Resano Javier 1301 5,5 21,5 16,0
2 2 Santos Usua Mikel 1367 5,5 21,5 14,0
3 10 Lopez Garcia Inigo 1009 5,0 20,0 13,0
8 25 Muñoz Ferreira Ibon 0 4,0 18,5 11,5

Anotación:
Desempate 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Desempate 2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 10 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Sub 8 txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 28 Tafall Villanueva Iker 0 6,0 21,0 15,0
2 2 Fuentes Guinot Alejandro 1102 5,0 21,0 14,5
3 1 Urbiola Vaca Aimar 1139 5,0 20,5 13,0
6 27 Tafall Villanueva Gorka 0 4,0 19,0 13,5
8 18 Granado Zabala Danel 0 4,0 19,0 12,5
9 22 Munoz Ferreira Adur 0 4,0 17,5 12,0
15 19 Herrera Hernandez Aimar 0 3,0 17,5 12,5
16 9 Conde Esteban Telmo 0 3,0 17,0 10,5
19 30 Vernier Urtasun Jon 0 2,0 17,5 12,0

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Marlaxkaxko espedizioaren argazki gehiago:

Gure xake eskolako ikasleentzat antolatuako txapelketa itxitako “Jaizkibel” 2. Zirkuitua abian da

(leer en castellano)

2017-2018 Ikasturte honetan, Hondarribia Marlaxkakko Xake Eskolan, Carlos Pascualek,  Óscar Holgadok eta Asier Cuestak emandako klase hauetan 6-14 urte bitarteko 30 haur dabiltza.

Astearteko klaseetako gehienek hasi berri diren hastapen klase hauetan piezak mugitzen ikasi dute. Asteazkeneko klaseetan aurreko urtetik eskarmentua duten ikasleak parte hartzen dute. Beraiei zuzendutako txapelketez osatutako JAIZKIBEL izeneko 2. Zirkuitua hau antolatu du klubak. Gure ikasle hauetatik parte hartu nahi dutenek bakarrik parte har dezaketenez, horrexegatik da itxia. Ikasturtean zehar 6 txapelketa jokatuko dira eta ondo pasatzea eta klasean ikasitakoa praktikatzea dira txapelketa hauetako helburu nagusiak. Aurten txapelketa bi jokatuko dira, taldetan banatuta: astearteetan hastapen maila eta, asteazkenetan ertain maila. 6 txapelketak bukatu ostean jokalari guztien
puntuak zenbatuko ditugu eta horrela izango dugu maila bakoitzeko sailkapena.

Txapelketa itxietako JAIZKIBEL 2. XAKE ZIRKUITUA

Zirkuituaren oinarriak:

  •             JOKO SISTEMA: Banakakoa, 10’ finish partidetako 4 txandetako Suitzarra.
  •             JOKO LEKUA: Kasino zaharra, Hondarribia.
  •             ORDUTEGIA: 17:45etik 19:45etara

JOKO EGUNAK  (Datak behin behinekoak dira)Txapelketei Hondarribiko leku ederretako izenak jarri dizkiegu txapelketei. Horrela, ikasleren batek leku horiek ezagutu ezean, orain ezagutuko ditu.

  1.             Kasino Zaharra txapelketa: 2017ko urriaren 17an eta 18an
  2.             Kai Zaharra txapelketa: 2017ko azaroaren 14an eta 15ean
  3.             Higuer Itsasargia txapelketa: 2018ko urtarrilaren 23an eta 24an
  4.             Guadalupeko Gotorlekua txapelketa: 2018ko otsailaren 27an eta 28an
  5.             Justizko soroak txapelketa: 2018ko apirilaren 17an eta 18an
  6.             Jaizkibelgo Parador txapelketa: 2018ko maiatzaren 29an eta 30ean

Kasino Zaharra (I) txapelketa 2017/10/17

Atzo burututako Kasino Zaharra (I) txapelketako emaitza ondorengo izan zen:

Izena Ptk Des1
1 Marco Prieto 4 9,8
2 Telmo Conde 3 9,5
3 Jon Pereira 3 8,5
4 Alai Tebar 3 7,5
5 Beñat Velasco 2,5 9
6 Aitor Ecenarro 2 8,5
7 Jon Verniere 2 8
8 Eki Goikoetxea 1,5 8,5
9 Danel Laporte 1,5 7
10 Hugo Almendros 1,5 6
11 Telmo Eceiza 1 8
12 Jon Piedrola 1 8
13 Amets Zuazu 0,5 7
14 Alba Estomba 0,5 7
15 Markel Behobide 0,5 7
16 Leyre Arias 0,5 7
17 David Salgado 0,5 7
18 Ibai Amunarriz 0,5 7
Kasino Zaharra (II) txapelketa 2017/10/18

Gaur burututako Kasino Zaharra (I) txapelketako emaitza ondorengo izan da:

 

Izena Ptk Des1
1 Iker Tafall 4 9,5
2 Jokin Etxaniz 3 9
3 Eneko Elduaien 2,5 6,5
4 Hodei Guerrero 2 9,5
5 Danel Granado 2 8,5
6 Bruno Gómez 1,5 6,5
7 Gorka tafall 1 7,5
8 Kerman Igiñiz 0,5 7
9 Nicolas Aparicio 0,5 7
10 Rafael Caseau 0,5 7

 marlaxkitxo01

Gipuzkoako Sub-18 espedizioaren lan txukuna VII Open Ciudad de Alfaro “Trofeo Cigüeña de Plata” txapelketan, Patxi Moreno parte hartu duela

(leer en castellano)

Pasa den urriaren 11tik, gaur arte, urriaren 15a, Errioxako Alfaron VII Open Ciudad de Alfaro “Trofeo Cigüeña de Plata” txapelketa burutu da eta bertan, Gipuzkoako Sub-18 selekzioan parte hartzeko Ibai Dorronsorok eta Ander Tafallek gonbidapena bazuten ere, azkeneaan, klubetik  Patxi Moreno bakarrik joan da.

Patxi eta Patrice partida bat analizatzen

Gure jokalariarekin batera Gros XTko Jose Luis Muñoz, Josu Manterola, Ivan Iturralde, Estibaliz Apellaniz, Cecilia Pérez eta Sara Barandiaran, izan ditugu Gipuzkoako espedizioan. Bertan entrenatzaile lanak MI Patrice Etchegarayk egin du.

Patxi, Joselu, Josu, Kandido (botileroa), Ivan, Patrice (entrenatzailea), Cecilia, Sara eta Estibaliz

Club Ajedrez Alfaro taldeak antolatuta,  Rafael Lara Rivas txapelketako zuzendari zela eta IA Jesús García Valer epaile nagusi, 7 txandetako Suitzar sistemako txapelketa izan da, jokalariko 90 minutu partidako erritmoan jokaldiko 30 sugunduko gehiketarekin. Bertan 79jokalarik parte hartu dute.  7 txanden ondoren, garaipena FM Alberto Quintin Navarrorentzat izan da, 7 partidatan 6 puntu egin eta puntu berdinak lortu dituen IM Amrkus Lammers Alemaniarra baino desenpate hobeagoa izan duelako. Jarraian txapelketako lehenego 10 sailkatuen zerrenda emango dizuegu, Gipuzkoako ordezkariek burututako lanarekin. Txapelketako informazio osatua izateko, sailkapena, parekatzeak, e.a. (ChessResults), sakatu: hemen.

Sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda eta Gipuzkoako espedizioaren ordezkariena:

Rk. N.I. Nombre Elo Pts. D1 D2 D3
1 2 FM Quintin Navarro Alberto 2377 6,0 2125 31,0 2489
2 3 IM Lammers Markus 2308 6,0 2068 28,5 2423
3 4 FM Bayo Milagro Alvaro 2278 5,5 2085 30,0 2344
4 15 Ereza Vizcarra Fernando 1945 5,5 1833 28,0 2079
5 17 Baeza Escudero Javier 1926 5,5 1721 23,0 1999
6 1 IM Glavina Pablo 2397 5,0 2112 31,0 2336
7 6 Prieto Aranguren Alain 2254 5,0 1983 27,0 2203
8 5 Ortin Blanco Inigo 2261 5,0 1956 29,0 2182
9 9 Somalo Fernandez Millan 2046 5,0 1887 26,5 2159
10 12 Rodriguez Izquierdo Luis 2003 5,0 1819 28,0 2007
16 29 Iturralde Echeverria Ivan 1765 4,5 1659 22,0 1812
20 8 Moreno Estebanez Patxi 2068 4,0 1956 28,5 2112
24 31 Manterola Ubillos Josu 1747 4,0 1753 23,0 1779
28 34 Perez Sodupe Cecilia 1679 4,0 1642 23,5 1707
33 7 Munoz Avila Jose Luis 2102 3,5 1809 26,5 1895
57 62 Apellaniz Perez Estibaliz 1300 2,5 1691 24,0 1412
61 64 Barandiaran Oliveras Sara 1280 2,5 1416 21,0 1270

Guztira 79 jokalari

Oharrak:
D1: rating average of the opponents (variabel with parameters)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D3: Performance (variable with parameter)

Txapelketako argazkiak (antolatzaileak, Pepelu Muñoz, Kandido Manterola eta Juan Cruz Iturralde) :

 

Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin 2017ko Gipuzkoako banakako txapelketak abian dira

(leer en castellano)

Gaur larunbata maila ezberdinetako Gipuzkoako banakako txapelketei hasiera eman zaie klubeko ordezkaritza zabalarekin. Txapelketako datak ondorengoak dira: Urriak 14, 21, 28 eta Azaroak 4, 11, 18 eta 25.

Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!
ABSOLUTUA

Gorengo mailako, lehenengo mailako eta 1950 baino Elo handiago a duten jokalariek parte hartzen ari dira. Azpeitiko Xaputarrak egoitzan jokatzen da. Bertan Patxi Moreno, Ramon Nogues, Goio Uriarte eta Andoni Orube gure taldekideak parte hartzen dute.

BIGARREN maila

Bigarren mailako jokalariek parte hartzen dute. Ondorengo egoitzetan burutuko dira: Xaputarrak (Azpeitia) eta Gros Xake Taldea (Donostia). Donostian Ander Tafall, Carlos Pascual, Ricardo Campos eta Asier Cuesta gure taldekideek parte hartzen dute.

HIRUGARREN maila

Hirugarren mailako jokalariei zuzendutakoa. Bi egoitza ditu ere: : Xaputarrak (Azpeitia) eta Gros Xake Taldea (Donostia). Maila honetan ere gure jokalariek Donostia aukeratu dute: Ander Uranga, Niki Aparicio, Jokin Etxaniz, Hodei Guerrero y Gorka Jauregui.

Gaurko jardunaldiko argazki batzuk (Mila esker Iñaki Uranga eta Asier Cuesta):

*Maila ezberdinak sakatuz txapelketen oinarriak dituzue. Txapelketa ezberdinen informazio a edukitzeko, mailak sakatu. Eta gure jokalarien lanaren berri izateko bakoitzaren izena sakatu.

Bazen behin Xake Elkarte bat, “La Salle de Irun” izenekoa… bi argazkien historia

(leer en castellano)

Federico Bergareche Irungo Alkateak Miguel Salas La Salle Klubeko presidenteari garaikurra ematen? ez ba, La Sallek lortutako balentriaren garaikurra Irungo Hiriari emate ekitaldia

Duela denbora bat, gure lagun eta argazkilaria den Matias Guilló Ruizek bere argazki artxiboetan topatutako bi argazki helarazi zizkigun, non,  1973ko ekainaren 25ean Irungo Udalean egindako sari banaketa bat zirudien. Argazki horretan Juan Ignacio “Pibe” Alonso zegoela ikusita, galdetu genion eta bi argazkiei buruz ondorengoa kontatu digu:

Ezkerretik eskuinera: Pibe, Miguel Salas, Federico Bergareche (garai hartan Irungo alkatea, “kanuto” izenez ezaguna), Manolo García, Julián Gómez.

1972 urtean, batetik gehienbat Leontxo García Olasagasti nekaezinaren gogoari esker, eta bestetik Miguel Salas Cortijo Club La Salle Elkarteburuaren lankidetza eskuzabalari esker, irunen xake elkarte bat loratu zen, eta berehala Euskadiko gainerako elkarteen begirunea jasotzen hasi zen. Oso oinarri gaztea zuen, 13-16 urte zituzten kideek (Pibe, Leontxo, JM Alonso, Manolo García, eta geroago Patxi Gallego, eta Jose Mari Lanz), eta Gipuzkoan txapelketa guztiak irabazten hasi zen, bai banakakoak eta bai taldekakoak.

ETA ORAIN ARGAZKIAK

1973 urtea zen, Beasaingo jaiak ziren (maiatz amaieran eta ekain hasieran dira, “Loinazeak”), eta Alfil elkarteak -CAFen laguntza handia jasotzen zuen-  nazioarteko txapelketa antolatzen zuen formatu honekin:

Lau talde (edizio honetan Beasaingo Alfil, Aviléseko Ensidesa, Baiona, eta Irungo La Salle) finalaurrekoan lehiatzen ziren, lau taularekin, ekainaren 2an .-larunbata- eta bi garaileak elkarren aurka jokatzekoak ziren igandean -ekainak 3-. Finalaurrekoa irabaziz gero han geratu behar zen lotan, eta Besaingo jaietan gozatu, antolatzaileek gonbidatuta, hurrengo egunean finala jokatzeko.

Garai hartan izen handiko txapelketa zen. Pasadizo gisa, kontatuko dut gure taldeari (Jose Mari Alonso, Juan Ignacio Alonso, Leontxo eta Manolo GarcíaEmilio Garcíaren semea, Mariano Oterorekin batera dituzuen argazkietan ageri da-) suertatu zitzaion Aviléseko Ensidesaren aurka jokatzea, hain zuzen ere aurreko urteko txapelduna eta Espainiako ipar aldeko talde onenetariko bat zen haren aurka. Asturiarrak ziur zeuden “mutil” talde hari irabazi egingo ziotela, eta Beasainera haien emazteekin eta lagunekin joan ziren asteburua pasatzeko eta txapelketa eskuratzeko asmoz. Baina “mutilak” errebelatu egin ziren eta etxera bidali zituzten, eta ondorioz finala Baionako taldearen aurka jokatu zuten. Beste talde hartatik bi jokalari ditut gogoan (Bocos eta Lafourcadde). Finala ere irabazi genuen, eta hura balentriatzat hartu zen Irunen, alde batetik Miguel Salasek emandako publizitateagatik eta beste batetik oso talde gaztea zelako, kadete adineko gazteek osatua. Horrek eragin zuen Udala interesatu eta alkateak harrera egitea, eta garai hartako prentsak goraipamenak egitea. Ez dut gogoratzen zergatik ez zen Leontxo harreran egon, baina gogoan dut txapelketa jokatu zuela.

Eta amaitzeko, hona hemen garai hartako prentsaren bi zati: bertan azaltzen da udalak taldeari egin zion harrera (1973ko ekainaren 10a)

eta argazkiaren argitalpena (1973ko ekainaren 30a),

laudorioz betetako argazki oin batekin.

Ikusiko duzuenez, ekainaren 10eko kronikan Alonso II eta Alonso III izenekin aipatzen gaituzte; arrazoia zera da, Irungo La Sallen bazegoela beste jokalari bat (Banco de Madrid banketxean egiten zuen lan) José María Alonso izena zuena, eta xake munduan erabaki zutela Alonso I, II eta III izenak ematea. Bestetik, kronika hartan bertan Leontxo aipatzen zen (ez dago argazkian), eta Ormazabal bat ere bai, baina azken hori ez zen bera, Julián Gómez zen, guk “Pototo” deitzen genion hura, eskolako maisua (Benidormera joan zen bizitzera duela 30 urte baino gehiago).

Gure ekerrik beroenak sorpresa iturri amaitezina den Matias Guillóri, eta Piberi, kronika txukun hau egiteko hartutako denbora eta lanagatik. Mila esker bioi!

Hondarribiko2017ko Jaietako Txapelketen oihartzuna: txostena, argazki erreportajea eta bideoa

(leer en castellano)

Bere momentuan emandako erreportaje azkarraren ondoren argazki erreportajea, bideo laburpena eta arbitroen txostena emateko momentua heldu da.

Hondarribiko Gaztelua VII. Xake Aktibo Txapelketa

Marcos Soldupe (Bideosare)k egindako bideo laburpenarekin hasiko gara:

Jarraian Enrique Oiarzabal epaile nagusiak egindako Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren emaitza guztiak jasotzen dituen txostena eskuragarri jartzen dizuegu:

Hondarribiko Gaztelua 2017 Txostena

 VII. EDIZIOKO SARIEN IRABAZLEAK

Garailea: Fran Miguel
  • Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Francisco MIGUEL QUINTERO
  • 2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Luis OLAIZOLA ORTEGA
  • 3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€+ Hiruzta Txakolin Botila + GXFak emandako liburua: Carlos CRUZ-LOPEZ CLARET 

Bestelako Sariak:

Jarraian Mikel Etxeberria (Fotos Etxeberria) argazkilariak egindako argazki erreportajea ikusgai duzue:

2. Hondarribiko Jaietako Sub-16 + Guraso Xake Jaialdia

Gaztetxoeieta beren gurasoei egindako txapelketari dagokionez, Marcos Soldupe (Bideosare)k egindako bideo laburpenarekin hasiko gara:

Eta berri honi amaira emateko Floren Portu argazkilariak egindako argazki erreportajea jarri dizuegu: