Kaixo
Dagoeneko 2018ko baimenak eta 2018ko ligarako taldeak izapidetzeko epea ez dugun arren, Aazaroak 10ean izango delakoan, Altak eta bajak emateaz gain, taldeen indar ordena ere antolatzen joan behar dugu.
Horretarako, urriaren 30 baino lehen, adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Era berean zuen datuak bidaltzea eskatzen dizuegu gure datu basea eguneratu ahal izateko.
Horretarako adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Horretarako ezinbestekoa da behean emandako galdetegia osatzea.
Aurreko urteetan egindakoaren antzera, datorren denboraldiko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari (2018ko urtarrilaren lehen astean):
- Helduok 40 euro urtean
- Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean
- Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.
Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.
Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da klubeko posta elektronikora xakehondarribiamarlaxka@gmail.com urrairen 30a baino lehenago erantzun diezaguzun.
GALDETEGIA
- IZEN ABIZENAK:
- NAN :
- JAIOTZE DATA:
- TELEFONO ZENBAKIA:
- E-MAIL-a:
- HELBIDEA:
2018ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)
Zein mailatan jokatu nahi zenuke?
- Gorengoen maila: __
- Lehenengo maila: __
- Bigaren maila: __
- Hirugarren maila: __
Kontuan izanik liga larunbatero jokatzen dela, arratsaldez, urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:
- Partida guztiak jokatzea:__
- Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat:__
- Partiden erdia jokatzea:__
- 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea:__
- Ez dut ligan parte hartu nahi:__
- BESTERIK (adierazi):_____________