Xake anitz eta giro aparta Emakumezko Donostia Hiria III. Xake Txapelketan

(leer en castellano)

Gaur goizean, azaroak 5, Donostiako okendo kalea 9n dagoen “Donostiako Emakumeen Etxean”, gure lagun eta taldekide ohia den Julia Gallegok antolatuta, Emakumezkoen Donostia Hiria Xake Txapelketaren hirugarren edizioa burutu da,  Iñigo Galarza arbitro izan dela.  Bertan, Klubeko jokalaria den Julia Urrozek eta gure Xake Eskolako Alba Estomba eta Amets Zuazu parte hartu dutela. Hirurak oso goiz polita igaro dutela esan digute.

Bidasoaldeko ordezkariak: Amets Zuazu, Alba Estomba, Julia Urroz eta txapelketako zuzendaria, Julia Gallego

Bertaratutako jokalariek, 11 urtetik 82 urte bitarteko 22 emakume, oso giro apartan, partidako 10 minutuko erritmoan, 7 txandetako suitzar sisteman lahiatu dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Ondoren sari banaketa izan da eta bertara, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Federazioetako bi presidenteak hurbildu dira: Fernando Markina eta Miguel Angel Muela.

Bertaratutako jokalri guztiak, Julia Gallego Txapelketako Zuzendariarekin eta Iñigo Galarza txapelketako arbitroarekin
Emakumezko Donostia Hiria I. Xake Txapelketako podiuma:

  • Irabazlea, partida guztiak irabazita, Leire Dorregaray Iparragirre izan da, Burlatako Mikel Gurea Klubekoa.
  • Bigarrena, 6 puntukin, Haizea Tornay Belategi, Arrasate-Arlutz klubekoa.
  • Hirugarrena, 5 puntukin, Adriana Iribas Garayoa, Iruñako Oberena klubekoa; baita 5 puntukin ere.

Jarraian emaitzen taula:

Gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain oso lan txukuna egin dute. Horrela Julia Urrozek, 4 puntu egin eta gero, 10. postua lortu du. Gure beste bi kideek, 2 puntu egin dituzte, eta desenpate sistemaren baitan, Alba Estombak 18. postua lortu du eta Amets Zuazuk 20. postua lortu du. Zorionak Hiruoi!!!

Postari amaiera emateko, jarraian, antolatzaileek eta gure txapeldunen gurasoek pasatako argazkiak ikusgai:

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s