Gure klubaren ibilbideak saria izango du 2017 Urteko Kirol Federatuaren Sarietan

(leer en castellano)

Gipuzkoako Kirol Federazioak, otsailaren 7an, datorren asteazkenean, 2017ko Urteko Kirol Federatuaren Sariak banatuko ditu. Ekitaldia, Donostiako Aquariumean ospatuko da, 19:00etan. Gipuzkoako Xake Federazioak proposatuta, aurreko urtean, Sari hauen lehenengo edizioan, 2016ko urriaren 28an zendutako Juanjo Escribano gure lagun handia saritu bazuten, aurten gure klubari, Hondarribia Marlaxka Xake Klubari saria emango diote.

Hondarribia Marlaxka Xake Taldea, nahiz eta 1980an jaio zen modu ofizialean, Bidasoan 60. hamarkadatik dagoen xakezaletasunaren kumea da, eta talde xumea izateko historia handia du.

Ibilbide luze honek auekra eman dio probintziako ia titulu guztiak lortzeko, bai banakako eta bai taldekako kategorietan, eta hala Gipuzkoako eta Euskal herriko xakearen erreferente bihurtu da.  Bere mailaren adierazgarri, talde hau lehenengo garailea izan zen 1986an egindako taldekako Euskadiko txapelketan.

  • 94-95ean Hondarribia Marlaxka Euskadiko IX Txapelketa taldeka
  • 93-94an Hondarribia Marlaxka Euskadiko VIII Txapelketa taldeka
  • 90-91n Hondarribia Marlaxka Euskadiko V Txapelketa taldeka
  • 89-90ean Hondarribia Marlaxka Euskadiko IV Txapelketa taldeka
  • 87-88an Hondarribia Marlaxka Euskadiko II Txapelketa taldeka
  • 86-87an Hondarribia Marlaxka Euskadiko I Txapelketa taldeka

Talde honetan, beti bere amateur izaera izanik, Xakearen historian (Gipuzkoa, Euskal Herri eta nazio mailan) izen handia duten jokalariak aritu dira, besteak beste hauek:

  • Felix Izeta Maisu handia (Euskadiko Txapelduna 1987, 1991 eta 2002an).
  • Patxi Gallego Eraso Nazioarteko Maisua (Espainiako Txapeldunordea 1981ean eta Euskadiko txapelduna 1988an).
  • FIDE Maistra femeninoa den Julia Gallego Eraso (Espainiako Txapelduna 1979an eta Txapeldunordea 1981ean).
  • FIDE Maisua den Leontxo Garcia Olasagasti (Izen handiko hizlaria, aurkezlea, esataria eta kazetaria)
  • FIDE MAisua den Juan Ignacio Alonso Arburua
  • Nazioarteko Maisua den Patrice Etchegaray.

Eta beste hainbat, Marlaxako familia osatzen dutenak.

Azken urteetan taldeak ordezkariak ditu probintziako kategoria guztietan bost talderekin eta 45 bat jokalarirekin.  Eta hala xake gipuzkoarrean xakerako lizentzia gehien dituen taldea da.  Talde hauetan 12 urtetik 87 urte bitarteko jokalariak aritzen dira.

Banakako mailan, taldeko jokalariek hainbat kategoriatan oso maila onean utzi dute Hondarribia-Marlaxka taldea probintzian egindako txapelketatan.  eteranoen artean aipagarriada  Aipatu behar da taldekako txapelketako  azken hiru ekitaldietan  Hondarribia Marlaxka izan dela nagusi, hiru horietatik bi lortu baititu, bere taldeak (Patxi Moreno, Ander Tafall, Ander Uranga eta Jokin Etxanizek) lortutako emaitzekin.  Ibai Dorronsorok (baja izan da) 4. Postua lortu zuen Euskadikoan, eta 8. postua taldekako SUB Espainiako X: Kopan; txapelketa horretan estatuko talde onenen artean 21ek hartu zuten parte.  Jokalari horien guztien artean gaur egun nabaria da Patxi Moreno, taldeko jokalaririk indartsuena, bere adineko euskal jokalaririk onena, nazio mailako sub 16 sailkapenean 5.a, Europako sailkapenean 124.a, eta munduko sailkapenean bere adinekoen artean 184.a.

Emaitza hauek taldean egiten den lanaren ondorioa dira: hastapenak Xake Eskolan ematen dira, Bidasoaldeko ume guztiei irekia den eskolan; bere helburu nagusia xakea sustatzea da, jarduera honen bertute sozial eta hezitzaileetan arreta jarriz. Eskolan 60 ume aritzen dira urtean.

Antolaketa mailan taldeak Enrique Oiarzabal Iturrioz nazioarteko arbitroa du, izen handiko torneotan zuzendari lana egin duena, adibidez Donostia Hiriko Openean eta Andorrako Nazioarteko Openean.

Taldeak urtero parte hartzeko 4 xake jaialdi antolatzen ditu, beste zenbait jokorekin batera, adibidez piezak kokatzeko jokoekin eta eragiketak ebazteko jokoekin. Gainera xakea sustatzeko hainbat ekimenetan hartzen du parte, adibidez Hondarribiko Erdi Aroko azokan, FICOBA mugazgaindiko kirol jaialdian, eta “Xake-Mate Fibrosi Kistikoari” torneoan Arnasa elkartea laguntzeko.  Taldeak gainera urtero Bidasoako eskola torneoa antolatzen du, Gipuzkoako Eskola mailan sailkatzeko.  Baina Hondarribia Marlaxkak antolatzen dituen ekimen hauen guztien artean nabaria da “Hondarribiko Gaztelua” xake aktiboaren torneoa, herriko jai nagusietan Carlos V.a Paradorreko tapizen areto ikusgarrian egiten dena, hain zuzen ere thezugzwangblog.com blog adituak xakean aritzeko munduko 10 toki onenen artean sartu duen aretoan egiten dena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s