Lelys Stanley Martinez Duany Nazioarteko XLI. Donostiako Hiria txapelketako Txapelduna izan da. Gure taldekideek lan txukuna burutu dute

(leer en castellano)

Txapelketako bederatzi txandetan 7,5 puntu lortu ondoren,  Lelys Stanley Martinez Duany GM Kubatarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 41. Txapelketan garaipena lortu du.

Irabazlea: GM Lelys Stanley Martinez Duany

8na punturekin berdinduta, desenpate okerragoa duelako, bigarren postuan Christof Sielecki IM Alemaniarra eta hirugarrenen postua Sestaoko jokalaria den Jesus Iruzubieta Villaluenga FMarentzako izan da.

Lehenengo hiru sailkatuen podiuma

Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria Javier Corral Sierrak (9. Sailkapenean 6,5/9 punturekin) lortu du, IM Alejandro Franco Alonso (12. sailkapenean 6/9 punturekin) bigarren izan da eta gure taldekidea den Patxi Moreno Estebanez (13. sailkapenean 6/9 punturekin) hirugarren.

Kutxa sariko podiuma

2100tik azpiko onenei saria.  Lehena Javier Cinza Lopez izan da (14. sailkapenean 6/9 punturekin),  Jose Luis Munoz Avila bigarren  (19. sailkapenean 6/9 punturekin) eta Michael Gorny (23. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren izan da.

Gure lagun Pedro Pastor Irundarrari sari bat eman diote 41 edizioetako 40etan parte hartu duelako. Zorionak Pedro, hori duk marka hori!

Pedro Pastor eta Fernando Markina
Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen

Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren jokalariekin osatua.

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 GM Martinez Duany Lelys Stanley CUB 2499 7,5 49,5 54,0 40,5
2 8 IM Sielecki Christof GER 2435 7,5 49,5 54,0 38,5
3 9 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus M ESP 2426 7,0 50,5 55,0 37,5
4 1 GM Vazquez Igarza Renier ESP 2559 7,0 48,5 52,5 36,0
5 2 GM Del Rio De Angelis Salvador G. ESP 2535 7,0 47,5 51,5 35,5
6 11 FM Hernandez Sanchez Elvis De La C DOM 2261 7,0 44,5 48,5 34,0
7 4 GM Venkatesh M.R. IND 2487 6,5 51,0 55,5 38,0
8 6 IM Pulvett Marin Daniel VEN 2459 6,5 48,5 53,0 36,5
9 29 Corral Sierra Javier ESP 2040 6,5 42,5 46,0 33,0
10 18 Pena Duarte Fabian Dario COL 2207 6,0 47,5 50,0 33,0
13 19 Moreno Estebanez Patxi ESP 2190 6,0 44,5 47,0 32,0
21 10 Alonso Arburu Juan Ignacio ESP 2397 6,0 38,5 42,5 25,0
28 62 Garmendia Zubeldia Daniel ESP 1798 5,5 38,5 42,0 24,0
30 25 Pastor Pons Pedro Maria ESP 2082 5,5 37,5 40,5 25,0
51 22 Torres Ganuza Francisco Javier ESP 2103 4,5 39,0 42,5 27,5
52 77 Sanmateu Juan Sergio ESP 1687 4,5 38,5 42,5 22,5
70 47 Fernandez Garcia Francisco Jose ESP 1890 4,0 36,5 37,5 23,0
78 100 Fernandez Checa Manuel ESP 1468 3,5 35,0 38,0 18,0
86 72 Perez Sodupe Cecilia ESP 1713 3,0 38,0 42,0 20,5

 

Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak Goio Uriartek , Juan Cruz Iturrartek eta Pepelu Muñozek eginak:

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da, Iñigo Galarza eta Aitor Herrán epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.

FGAko presidentea eta txapelketako zuzendaria Fernando Markina eta txapelketako arbitro nagusia Cesar Montolio

LOTURA INTERESGARRIAK:

Klubeko Aste Santuko III. SUB16 Haur Xake Jaialdirako izen ematea abian da

(leer en castellano)

2018ko Apirialren 15ean, igandea, klubak Irungo EL PILAR IKASTETXEAN antolatuko duen jaialdiaren berri ematen  dizuegu:

III. ASTE SANTUKO HONDARRIBIA MARLAXKA SUB 16 XAKE JAIALDIA

xakeikastaroa

JAIALDIKO OINARRIAK PDF

JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10 minutu finish erritmoan.

DATA: 2018ko Apirilaren 15ean, igandea.

TOKIA:   El Pilar Ikastetxea Aranzate Jauna Kalea, 1 (Irun).

ORDUTEGIA:        

  • 10:20ean. Izen-emate baieztatzea
  • 10:30ean. Txapelketaren hasiera
  • 12:00etan. Hamaiketakoa
  • 13:30ean. Sari banaketa

MAILAK:  SUB- 16.

Hiru mailetan banatuko ditugu (jokalarien mailaren baitan – Elo Fide, Feda, Marlaxka edo Elorik gabekoa): lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

HELDUAK: Gurasoentzako edo laguntzaileentzako txapelketa (gehienez 16 jokalari).

IZEN EMATEA:     – Doakoa –       CARLOS:   tel:  635 702 745  –   torneosxake@gmail.com

– Apirilaren 13 arte, ostirala-

Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze Urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.

Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako hamaiketakoa.

Txapelketa Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/.

Animatu!

 

TXAPELKETAKO OINARRIEI ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

El Pilar Ikastetxeak ez du txapelketan zehar gerta daitezkeen arazoak bere gain hartuko.

Txapelketan parte hartze Plazak 70 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Perfomance Recursiva
  • Batazbesteko Buchholz-a

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren xake azkarrerako legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

2017ko Aste Santuko Haur Xake Jaialdiko kronika eta argazkietara lotura: hemen

Aste Santu eta Pazko Asteetan kluba itxita egongo da

(leer en castellano)

Kaia.jpgKasino Zaharrean gure xake taldeak duen egoitza itxita egongo da datozen bi asteetan Aste Santua eta Pazko Asteko oporrak direla eta. Eskoletako egutegiarekin bat eginez, Kasino zaharrean ez dira xake ikastarorik emango eta ez da bestelako xake saiorik izango martxoaren 26tik apirilaren 8ra bitartean.

Oporrak disfrutatu!

Aste Santua 2018

Hondarribiko Aste Santuaren historia. hemen

2018ko egitarauaren PDFa deskargatu: hemen 

Gaur NAZIOARTEKO XLI. “DONOSTIA HIRIA” XAKE TXAPELKETA hasi da taldeko ordezkaritzarekin

(leer en castellano)

Gaur hasi da XLI. Nazioarteko Donostia Hiria Xake Txapelketa taldeko ordezkaritzarekin. Bertan Patxi Moreno, FJ Torres, Daniel Garmendia eta Sergio Sanmateu lehian ditugu. Txapelketa martxoaren 24tik 31ra burutuko da Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan eta 9 txandetako suitzar sisteman jokatuko da, 1h 30’  + 30’’ jokaldi bakoitzeko erritmoan bertan 117 jokalarien parte hartzearekin.

Jarraian zerrendako lehenengo 10 jokalariak eta Bidasoaldeko ordezkariak:

117 jokalari arte

Jarraian leheengo jardunaldiko argazkiak:

 

LOTURA INTERESGARRIAK:

Xake egun animatua Errenteriako V JOSE BENITO OROIGARRIAN

(leer en castellano)

Gaur martxoak 24a, Errenteriako BERAUN BERA ELKARTEAren xake atalak antolatuta, Juan Manuel Riesco lagunaren zuzendaritzapean, V. JOSE BENITO OROIGARRIA jokatu da. Sub14 txapelketa honetan gure xake eskolako ikasleak parte hartu dute eta baita oso txukun aritu ere: Iker Tafall, Gorka Tafall, Telmo Conde eta Aimar Arretxe.

7 txandetako Suitzarra izan da, goiz eta arratsaldez jokatu dena, non partidako jokalari bakoitzak 25 minutu finisheko izan zituen. Denak elkarren auka ritu ziren eta ondoren, mailakako sailkapena egin zuten: Sub 10/Sub 12/Sub 14:

Tartean jokalari eta gurasoentzako anaitasun bazkari bat egon da ondorengo menuarekin: 1. Makarraiak txistorrarekin 2º Solomoa patatekin; azkenburukoak eta freskagarriak. Xake egun polita honi amaiera emateko sari banaketa egon da. Parte hartzaile guztiei eta antolatzaileei ZORIONAK!

Jarraian txapelketako argazki gehiago (Mikel Tafall):

XXVIII. Nazioarteko Paz de Ziganda Xaken Txapelketan GM del Rio Txapeldun. Ander Tafall sub1800ean hirugarren eta Patxi Moreno lehenengo sub18a. TxikiTafalldarrek eskolartekoan lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Asteburu honetan, martxoaren 18 eta 19an, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan Nazioarteko xake Txapelketaren XXVIII. edizioa burutu zen. Bertan Ander Tafallek, Mikel Tafallek eta Patxi Morenok Nazioarteko Txapelketan parte hartu dute eta Iker Tafall eta Gorka Tafall gaztetxoak Eskolarteko Berezian.

Nazioarteko txapelketan lehia polita egon da eta azkenean Salvador del Río GMak garaipena lortu du, 9 partidetan 7, 5 puntu lortu eta gero. Gure lagunei dagokionez, Patxi Morenok lortutako 6 puntuei esker, txapelketan 14. postua lortu du, sub18an eta baita ere sub2250 elodunen arteanlehenengo postua lortuz. Ander Tafallek, lortutako 5 puntuei esker, txaplketako 34. postua lortzeaz gain, sub18an hirugarren postua lortu du ere. Mikel Tafallek 3 puntu egin ditu eta txapelketan 75. postua lortu du. Txikiei dagokionez, biek oso Eskolarteko txapelketa txukuna egin dute. Iker Tafallek 6 puntu egin ditu eta sailkapenean 13. izan da. Gorka Tafallek 5 puntu lortu du eta 22. postua lortu du.

Zorionak guztioi!

Txapelketa amaituta bazkaltzera joan dira eta etxera bueltatu aurretik boloetan jolastera joan dira!

Nazioarteko Txapelketako sailkapena: hemen

Pos. Ran. Tit. Izena FIDE Ptk. Buc1
1 3 GM Del Rio De Angelis, Salvador G. 2535 7,5 46.5
2 2 GM Ibarra Jerez, Jose Carlos 2569 7,0 50.0
3 8 GM Cifuentes Parada, Roberto 2465 7,0 48.0
4 21 Jimenez Almeida, Luis David 2189 7,0 48.0
5 10 IM Huerga Leache, Mikel 2440 7,0 44.5
6 7 GM De La Villa Garcia, Jesus Maria 2468 6,5 50.0
7 4 IM Reinaldo Castineira, Roi 2505 6,5 47.0
8 6 IM Gascon Del Nogal, Jose Rafael 2496 6,0 48.5
9 11 IM Garbisu de Goni, Unai 2408 6,0 48.0
10 14 FM Sanchez Saez, Francisco 2240 6,0 47.5
11 5 GM Martinez Duany, Lelys Stanley 2499 6,0 47.0
12 9 GM Starostits, Ilmars 2441 6,0 46.5
13 12 FM Andres Gonzalez, Ivan 2343 6,0 45.0
14 20 Moreno Estebanez, Patxi 2190 6,0 44.5
34 48 Tafall Villanueva, Ander 1765 5,0 36.0
75 85 Tafall Soreasu, Mikel 0 3,0 27.5

 

Txapelketa Eskolarraren sailkapena: hemen

Pos. Ran. Izena FIDE Ptk. Buc1
1 9 Oroz Carrasco, Adrian 1117 8,0 49.0
2 1 Riezu Resano, Javier 1339 7,5 53.5
3 6 Leone Amigot, Haymar 1161 7,5 47.5
4 11 Iribas Garayoa, Adriana 1048 7,0 50.5
5 8 Martino Girones, Gonzalo 1130 7,0 47.0
6 3 Galarza Arza, Ekain 1255 7,0 46.5
7 7 Iribas Garayoa, Paula 1141 6,5 48.5
8 2 Hernandez Espinosa, David 1257 6,5 43.0
9 63 Saldana Martin, Eneko 0 6,5 42.0
10 12 Hernandez Espinosa, Mario 0 6,0 49.0
11 4 Abrisqueta Zudaire, Ines 1227 6,0 46.0
12 27 Duran, Guillermo 0 6,0 45.0
13 69 Tafall Villanueva, Iker 0 6,0 42.5
22 70 Tafall Villanueva, Gorka 0 5,0 45.0

Jarraian Mikel Tafallek eta Lourdes Villanuevak ateratako argazki sorta:

Lotura interesgarriak:

Patrocinadores

2018ko Ligako hamargarren jardunaldian emaitza apalak

(leer en castellano)

Gaur martxoak 10, larunbata, 2018ko Gipuzkoako ligako hamargarren jardunaldia jokatu da. Dakizuen bezala gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan bi talde. Horietako lehena batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Gure E taldeak liga amaituta, gure lau taldeko partida izan dute . Horietako bik etxean jokatu dute eta beste biak Donostian eta Beasainen. Gure taldekideek lan txukuna egin dute, baina, dagoeneko nekea agerian dago eta saria, eskasa izan da: gutxiagatik izan badira ere, lau partidetan porrota lortu ditugu. Hala ere emaitzak emaitza, garrantzitsuena marlaxkako espirituaz xakearekin ondo pasatzea da.

Jarraian zazpigarren jardunaldi honetan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:

10. JARDUNALDIA (2018/03/17)

Maila Gorena. txanda 10/11.Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka A 1 Emai. 3 Gros B
1 Manuel Mayo 0 – 1 Iñigo Argandoña
2 Francisco Javier Torres ½ – ½ Jose Luis Muñoz
3 Ramon Nogues ½ – ½ Patrice Torres
4 Antonio Cruz-Lopez 0 – 1 Markel Zuloaga

Lehengo maila. Txanda 10/11. Tokia: Donostia

T.  Gros D Emai.  1½ Hondarribia-Marlaxka B
1 Daniel Hernandez ½ – ½ Andoni Orube
2 Jon Argandoña 0 – 1 Alvaro Minondo
3 Christian Sanchez 1 – 0 Asier Cuesta
4 Mikel Benaito 1 – 0 Ander Uranga

Igoera PlayOff 1ra. Txanda 3/4. Tokia: Beasain

T. Alfil B 3 Emai. 1 Hondarribia-Marlaxka C
1 Asier Fernandez 1 – 0 Juan Antonio Pereira
2 Alberto Bellosillo 0 – 1 Ricardo Campos
3 Josu Astigarraga 1 – 0 Silvestre Moreiro
4 Juan Maria Lamata 1 – 0 Hodei Herrera

Igoera PlayOffa 2ra. Txanda 1/1. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka D Emai. 2 ½
Mekatar – Elgoibar B
1 Jesus Mª Jauregui 0 – 1 Mikel Fidalgo
2 Gorka Jauregui ½ – ½ Tomas Conde
3 Fernando Hoyos 1 – 0 Markel Kerexeta
4 Javier Larrea 0 – 1 Sergio Fernandez
Datorren jardunaldia 2018/04/14
Maila Txanda Etxekoa Kanpokoa Herria
P 11/11 CIRIONDO.COM Z.K.E. “B” HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” Zarautz
1. 11/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “B ARRASATE-ARLUTZ “C” Hondarribia
2.  PO4/4 HONDARRIBIA-MARLAXKA “C” Bergara A  Hondarribia
3. HONDARRIBIA-MARLAXKA “D” Amaitua
3. HONDARRIBIA-MARLAXKA “E Amaitua
Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

 

OLAZABAL KIROL SARIAK 2018an giro ederra

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak. Oihan Vegak aurkeztu du, eta Txema Olazabal, Txomin Sagarzazu Alkateak eta Iñaki de Mujika kazetariak parte hartu dute saioan.

Lau sari banatu dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Ion Areitio.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: Hondarribia Arraun Elkartea.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi) eta Miguel Angel Izquierdo.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako eta izendapenarekin kontent agertzeaz gain sari banaketan oso ondo pasa duela gaineratu digu.

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean

OLAZABAL KIROL SARIAK gaur Itsas Etxea Auditoriumean, Jesus Mari Jauregui gure ohorezko presidentea izendatua dagoela

(leer en castellano)

Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean  banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak.

Lau sari banatuko dira :

  • Emakumezko Kirolaria: Olatz Arrieta, Beti Prest Belaontzia, Cyara Palenzuela eta Mariasun Quiñones.
  • Gizonezko Kirolaria: Iker Amandoz, Ion Areitio eta Ander Vilariño.
  • Kirol elkartea /Kirolari taldea: BAT (Bidasoa Atletiko Taldea ), Club Balomano Hondarribia, Club de Judo Ama Guadalupekoa, Hondarribia Arraun Elkartea eta Hondarribiko Itsaskari Baita.
  • Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi), Miguel Angel Izquierdo, Jesus Maria Jauregui, Pello Olazabal eta Jose Ignacio Sodupe.

Botua ematea internetez egin da, Udal webgunean, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere.

Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako:

Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa.

2016an burututako bigarren edizioko irabazleak

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean

2018ko Ligako bederatzigarren jardunaldian berdinketa bi, bi porrot eta garaipen bat. Amaitu den Hirugarren mailako ligan gure bi taldeek oso txukun, D taldeak 2. postua lortu du eta E taldeak 5. postua. Zorionak!

(leer en castellano)

Gaur martxoak 10, larunbata, 2018ko Gipuzkoako ligako zortzigarren jardunaldia jokatu da. Dakizuen bezala gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan bi talde. Horietako lehena batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Gure E taldeak atseden eguna izanik, gure lau taldeko partida izandute . Horietako hiruk etxean jokatu dute eta beste batak Donostian. Gure taldekideek lan txukuna egin dute, baina saria, eskasa izan da: gutxienagatik bi porrot, berdinketa  eta garaipen bana. Ligaren amaieran gaude dagoeneko gure taldeek beren sailkapeneko goi-erdikaldean daudenez (bigarren mailakoa igoera play offa hasi du) puntuak lortzea garrantzi handia du, baina, garrantzitsuena marlaxkako espirituaz xakearekin ondo pasatzea da.

Jarraian zazpigarren jardunaldi honetan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:

8. JARDUNALDIA (2018/03/003)

Maila Gorena. txanda 9/11.Tokia: Donostia

 

T. Gros C 2 Rtdo. 2 Hondarribia-Marlaxka A
1 Cesar Montolio 0 – 1 Patxi Moreno
2 Carlos Berdote 1 – 0 Goio Uriarte
3 Josu Manterola 1 – 0 Antonio Cruz-Lopez
4 Jon Jauregi 0 – 1 Ander Tafall

Lehengo maila. Txanda 9/11. Tokia: Hondarribia

 

 

T.  Hondarribia-Marlaxka B ½ Emai.  3½ Fortuna A
1 Andoni Orube 0 – 1 Roberto Garcia
2 Alvaro Minondo 0 – 1 Igor Laniella
3 Asier Cuesta ½ – ½ Sebastian Armendariz
4 Carlos Pascual 0 – 1 Mikel Lanas

Igoera PlayOff 1ra. Txanda 2/4. Tokia: Mutriku

 

 

T. Txaturanga Rtdo. ½ Hondarribia-Marlaxka C
1 Xabier Egaña 1 – 0 Fernando Garcia
2 Ibon Galdos ½ – ½ Juan Antonio Pereira
3 Federico Herrero 1 – 0 Mikel Tafall
4 Unai Aristondo 1 – 0 Manuel Delgado

Hirugarren maila. Txanda 9/9. Tokia: Donostia

 

 

T. EMAKUME XAKELARIAK ½ Emai. 3 ½
Hondarribia-Marlaxka D
1 Pino Vicedo 0 – 1 Jesus Mª Jauregui
2 Marisa Sarria 0 – 1 Gorka Jauregui
3 Carmen Vicente ½ – ½ Julia Urroz
4 Mertxe Eguizurain 0 – 1 Patxi Lopez

Hirugarren maila. Txanda 9/9. Tokia: Hondarribia

 

 

T. Hondarribia-Marlaxka E 2 Emai. 2
Gros K
1 Ibon Muñoz 1 – 0 Enrique Campos
2 Jokin Etxaniz 0 – 1 Alex Odriozola
3 Jon Irigaray 0 – 1 Mikel Campos
4 Hodei Guerrero 1 – 0 Andoni Gonzalez

3. Mailako Azken Sailkapena

Pos.    Izena
Ptk.  Mold.Ptk.  A.Ptk.
1 BERAUN BERA B 25 0 25
2    HONDARRIBIA-MARLAXKA D 24   0   24  
3 GROS M 20,5 0 20,5
4 GROS K 20 0 20
5    HONDARRIBIA-MARLAXKA E 14,5   0   14,5  
6 GROS L 11 0 11
7 FORTUNA C 11 -1 10
8 GROS J 10 0 10
9 EMAKUME XAKELARIAK 8 0 8
Datorren jardunaldia 2018/03/17
Maila Txanda Etxekoa Kanpokoa Hiria
P 10/11 HONDARRIBIA-MARLAXKA “A” GROS “B” Hondarribia
1. 10/11 GROS “D” HONDARRIBIA-MARLAXKA “B” Donostia
2.  PO3/4 ALFIL B HONDARRIBIA-MARLAXKA “C”  Beasain
3.  1/4F HONDARRIBIA-MARLAXKA “D”
MEKATAR ELGOIBAR B Hondarribia
3. HONDARRIBIA-MARLAXKA “E” Bukatua
Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net